Galdakaon ia 40 urte daramatzan filologo, etnolinguista, idazle eta irakaslea da Manu Etxebarria Ayesta (Zeberio, 1948). Hizkuntzari eta hezkuntzari lotutako mila saltsatan ibilitakoa da Etxebarria, besteak beste, Deustuko Unibertsitateko irakasle emeritu zein ikertzaile, eta Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku Batzordeko, Euskaltzaindiako zein Labayruko kide ere bada Manu. Baina gainera, baita Binke aldizkariko hileroko kolaboratzaile fidela ere. Honatx horren adibide: