Erorikoak prebenitzeko tailerra antolatu du Galdakaoko Zainduz programak biharko

Argazkia: Fundacion Rey Ardid.

Zainduz programak erorikoen prebentziorako tailerra eskainiko du bihar, urriak 4, Izarra adinekoen zentroan. Jardueraren helburua 65 urtetik gorako pertsonen erorikoak izateko arriskua murriztea, autonomia pertsonala eustea eta horrela haien bizi kalitatea hobetzea da.

Urteak igaro ahala, erorikoak izateko arriskua handitu egin daiteke, eta horiek saihesteko prebentzio neurriak hartzea garrantzitsua da.

Horren inguruan jarduteko, Zainduz programak erorikoen prebentziorako tailerra antolatu du biharko, azaroak 4. Saioa 11:00etan egingo da, Izarra adinekoen zentroan, doan. Tailerra bai zaintza lanetan ari direnei bai herritar orori zuzenduta dago, eta parte hartzeko aurrez izena eman behar da, 688881373 telefono zenbakira deituta.

Jardueraren helburua 65 urtetik gorako pertsonen erorikoak izateko arriskua murriztea, autonomia pertsonala eustea eta horrela haien bizi kalitatea hobetzea da. Horretarako, erorikoak eragin ditzaketen arrisku egoerak identifikatzeko eta egunerokoan segurtasun handiagoz jokatzeko jarraibideak eskainiko dira.

Zainduz programaren bidez, Galdakaoko Udalak «adinekoen ongizatea eta autonomia sustatzeko lanean jarraitzen du, haien eguneroko beharrei erantzuteko eta bizi kalitatea mantentzen laguntzeko jarduerak bultzatuz».

situs togel

situs toto