Fernando Izagirrek dimisioa eman du Galdakaon eta Eusko Jaurlaritzan
TESTUA: ErredakzioaARGAZKIA: EAJ Galdakao Galdakaoko Udalean EAJren ordezkari eta Eusko Jaurlaritzan Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendari denak bi karguetatik dimisioa aurkeztu du, DYAko presidente zenean egin zituen ustezko irregulartasun ekonomikoak ikertzen baitago Espainiako Fiskaltza. Salaketa hau «egungo zuzendaritzaren gaitasun eza ezkutatzeko» baino ez dela adierazi du Izagirreren inguruak, DYA krisi ekonomiko betean baitago. Fernando Izagirre galdakoztarrak bere dimisioa aurkeztu zuen astelehenean eta atzo, martitzena hilak 26, bere bi kargu publikoetan: EAJren ordezkaria zen Galdakaoko Udalean eta Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendari Eusko Jaurlaritzan. EAJren dimisioa astelehenean «arrazoi pertsonalengatik» eman duela adierazi du gaur Deia egunkariak, bai bozeramaile zein zinegotzi karguetatik. Jaurlaritzaren dimisioa … Irakurtzen jarraitu Fernando Izagirrek dimisioa eman du Galdakaon eta Eusko Jaurlaritzan
Kopiatu eta itsatsi URL hau zure gunean kapsulatzeko
Kopiatu eta itsatsi kode hau zure gunean kapsulatzeko