EH Bilduk etxebizitza politiken inguruko hitzaldi irekia antolatuko du bihar, azaroak 2, Gandasegi eskolan. Saioan Oskar Matute Espainiako Kongresuko diputatuak, Karlos Renedo Bilboko Udaleko EH Bilduko zinegotziak eta Iñigo Arriandiaga Galdakaoko alkateak parte hartuko dute.
Azkenaldian pil-pilean dagoen gaia da etxebizitza, gero eta zailagoa baita etxebizitza bat lortzea milaka eta milaka herritarrentzat.
Horren inguruan hain zuzen, etxebizitza politiken inguruan, hitzaldia antolatu du EH Bilduk biharko, azaroak 2, Galdakaoko Gandasegi eskolan.
Hitzaldia 19:00etan izango da, eta hizlariak honako hauek izango dira:
- Oskar Matute: gaur egun Espainiako Kongresuko diputatua eta azaroaren 29ko hauteskunde orokorretako hautagaia.
- Karlos Renedo: Bilboko Udaleko EH Bilduko zinegotzia, arkitektoa eta hirigintzan aditua.
- Iñigo Arriandiaga: Galdakaoko alkatea.




