Andrii Kovalchuk: «Hona iristean hizkuntzak eman zidan beldurrik handiena»

Andrii Kovalchuk, Ukrainiatik etorriaBINKE / 2020ko urria «Hona iristean hizkuntzak eman zidan beldurrik handiena» Andrii Kovalchuk (1996, Patalievka) Ukrainiako iparraldetik etorri zen Galdakaora. Bere herriak Chernobilekiko zuen gertutasuna izan zen hona etortzeko arrazoirik nagusiena. Egun bere lekua aurkitu du Galdakaoko gazteen artean eta goi-mailako zikloa ikasten ari da. Noiz iritsi zinen gurera eta zergatik? Duela 15 urte iritsi nintzen lehen aldiz Galdakaora, 2005ean hain justu. Chernobiletik gertu jaio nintzen, Ivankiv izeneko herrixka batean, zentral nuklearretik 50 bat kilometrora. Bertan jaio garen haurren osasun egoeraz kezkatzen den elkarte baten eskutik iritsi nintzen hona, beste hainbat haurrekin batera, eta hemen uda igaro … Irakurtzen jarraitu Andrii Kovalchuk: «Hona iristean hizkuntzak eman zidan beldurrik handiena»