Herritarrek sufritutako eskubide urraketen testigantzak jaso gura ditu Galdakaok
TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai «Memoria osoa berreskuratzeko», galdakoztarrek eta usansolotarrek 1936tik gaur arte sufritutako giza eskubideen urraketen testigantzak jaso gura dituzte Galdakaoko Udalak, bere osotasunean, eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Horretarako, Oroimen Bulego bat, helbide elektroniko bat eta telefono bat jarriko dira herritarren eskura. Galdakaoko Udalean ordezkatutako alderdi guztien adostasunarekin aurkeztu dute gaur, ekainak 23, datozen bi urteetarako Aranzadi Zientzia Elkarteari eskatutako beharra: 1936tik gaur arte, galdakoztarrek eta usansolotarrek pairatutako eskubide urraketen testigantzak jasotzea, «memoria osoa berreskuratu eta gure herrikideek sufritutako errealitate guztiei izen-abizenak jartzeko», azaldu du Iñigo Hernando Arriandiaga alkateak. «Gerra Zibiletik hona errealitate tragiko asko sufritu dabez … Irakurtzen jarraitu Herritarrek sufritutako eskubide urraketen testigantzak jaso gura ditu Galdakaok
Kopiatu eta itsatsi URL hau zure gunean kapsulatzeko
Kopiatu eta itsatsi kode hau zure gunean kapsulatzeko