EAJk Galdakaoko Udal Gobernuak 14,8 milioi euroko inbertsioak egin nahi dituela salatu du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: EAJ-PNV Galdakao
Galdakaoko Udal Gobernuak inbertsioetarako eta transferentzietarako 14,8 milioi euroko aurrekontu aldaketa egin nahi duela salatu du EAJk. Ainhoa Agirregoikoa alderdiaren alkategaiaren esanetan, «diru-laguntzei egiten dieten mezenasgo erabilera agerian geratu da». Udalak gaurko osoko bilkuran emango du erantzuna.
Galdakaoko Udal Gobernuak gaurko osoko bilkurara inbertsioetarako eta transferentzietarako 14,8 milioi euroko aurrekontu aldaketa eramango duela salatu du EAJ-PNVk. Jeltzaleen esanetan, aurrekontu aldaketa honetan, «EH Bilduk eta bere gobernu-bazkideek diru-laguntzei egiten dieten mezenasgo erabilera agerian geratzen da, gehienbat nominalak».
«Ekitaldia atal honetan 3,9 milioi euroko gastu aurreikuspenarekin hasi da eta aldaketa horren ondoren 6 milioi eurokoa izango litzateke. Zuzeneko emakida arau orokor bihurtu da, lehiaketa-araubide orokorra aplikatu gabe, esku-hartze txostenak nabarmendu duenez», azaldu du Ainhoa Agirregoikoa EAJ-PNVren alkategaiak.
Inbertsioen zerrendari dagokionez, besteak beste, Pontzi Zabalako arrapalak, Emakumearen Etxea edo saneamendu-proiektuak, EAJ-PNVk ohartarazi du «ezinezkotzat jotzen direla, Esku Hartzearen txostenak adierazten duen bezala, eta Arlo Teknikoko teknikariek egindako balorazioari oihartzun eginez».
Adibide moduan, jeltzaleek errepideek eragindako eremuan dauden biribilgune edo sarbideen egiteko proiektua aipatu dute, «Bizkaiko Foru Aldundiari, errepide horien titularrari, aldez aurretik kontsultatu gabe».
Bestalde, Udal Gobernuak egindako proposamena esku-hartzetik aurrekontu-egonkortasunaren printzipioa «betetzen ez duela» nabarmendu dute, «defizita eraginez 2023ko udal aurrekontuan».
Horregatik guztiagatik, «EAJ-PNVk zalantzan jartzen ditu inbertsio-konglomeratu honen formak aurrekontu aldaketa baten bidez eta kutsu elektoral argiarekin non EH Bilduk eta bere kideek euren interes politikoak udal-hauteskundeen aurretik jartzen dituzten Udal honen balantze ekonomikoaren aurretik».
Ainhoa Agirregoikoak azaldu duenez, ados daude herritartasuna eragiten duten eta Galdakaoren alde egiten duten zerbitzuen edozein hobekuntza proiektuak eta edozein hobekuntza egitearekin, baina ez «EH Bilduk eta bere bazkideek egiten duten moduan, aldaketetan eta premiazkoagoetan oinarrituta eta inola ere irizpide teknikoei kasu egin gabe».
Honen aurrean, Udalak gaur 15.30ean egingo den osoko bilkuran emango du erantzuna.