BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

      2025-07-11
      0
    • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Ohiko kolaboratzaileak
Hasiera›Herritarren iritziak›Ohiko kolaboratzaileak›«Jubilatuen abentura harrigarriak», Joanes Urkixo

«Jubilatuen abentura harrigarriak», Joanes Urkixo

Binke
2024-05-20
738
0

Zabalean
Joanes Urkixo Beitia
BINKE / 2024ko maiatza

Esan ohi da jubilazioa dela bizitza osoko beharretatik merezitako atsedena hartzeko garaia. Orduantxe izaten du jendeak betiko ametsak betetzeko abagunea, dela norbere trebeziak bilakatzeko, dela irakurtzeko, idazteko, mendira ibiltzeko, herriko eraikuntza lanak gainbegiratzeko edo egun santu osoan hanka-tarte jorran egoteko… edo abenturari ekiteko.

 Hauxe egin dugu andreak eta biok aurten, abenturari ekin. Imsersoren bidaia batera apuntatu gara! Horra goaz, ba, Granadara hegan, gure helburua Almeria bada ere. Ole! Et, et, egon pixka bat: zegatik Granadara, Almeriara ere linea zuzena izanik? Misterio misteriotsua, kontua da handik Roquetasera autobusez eraman gaituztela. Ordu bi, hegaldia bera baino luzaroago. Zentzugabekeriak gora behera, jasangarria izan zitekeen Imsersoko andreagatik ez balitz. Hura zen berba egitea! Hura inozokeriak botatzea! Hobeto belarriak zulatu!

Ez dut atsedenik hartuko, ba. Arrastian, andreak areto zabal batean batu gaitu jakin beharrekoak azaltzeko. Aurreneko lerroan bi emakume lo seko daude. Apur bat harago, jubilatu batzuk kartetan ari dira, zarataka. Imserso Woman artega ipini da eta mesedez isiltzeko eskatu die, baina alferrik, iskanbila gorantz doa eta azkenean ez dago emakumea entzuteko modurik. Sikiera, pentsatu dut Loti Eder bikotearen lo-kaiku indartsuak miretsiz.

Ia mila jubilatu batu gaitu Imsersok hotel eskerga honetan. Jangela ikustea baino ez dago, armada maniobratan etorri dela dirudi: jende mordoa hara-hona, janari bete platerak sigi-saga, ilarak kafe makinan, lasterraldiak mahaia harrapatzeko… Gizon bat marmelada bidoiaren txorrotari amorruz saka eginez dabil, marmelada barik txorrota bera sustraitik aterako duen itxuraz. Beste gizon bat dator ogi xerra mendi bat daramala. Lagun asko izango dira, ba. Ostra, bikotea baino ez! Harrituta, xerrak zenbatu ditut eta hamabi atera! Ba, aizue, platera huts-hutsik gelditu da.

Hamaika dira kontatzea merezi dutenak: gauez kafetegian dantzagarriak eskaintzen direla eta, koadrilatxoek txandak egiten dituzte tokiak gordetzeko. Gizon bat trajez eta alkandora zuriz etortzen da dantzara, soineko luzez andrea. Bada bikote bat saltsa zein pasodoblea entzun ere tangoa dantzatzen duena… Tira, ez nuke inoiz amaituko gizakume talde honen jokabide deigarriak aipatzen, baina lekua agortu zait. Jarrai dezala Imsersok honelako abenturak urte askotarako eskaintzen.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Maiatzeko ekaitzak», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Zuberoako maskarada ospatuko du zapatuan Andra Mari ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Alboan duzun hori», Julen Gabiria

    2021-11-26
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Galdakaoko euskal kulturgileen ekarpenaz», Gotzon Barandiaran

    2020-03-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Bisera buruan», Joanes Urkixo

    2020-09-28
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Planeta salbatu behar dela dio askok… Bai zera!», Estibaliz Apellaniz

    2020-01-17
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Izen guztiak», Julen Gabiria

    2022-04-25
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Horrantz goaz?», Julen Gabiria

    2022-10-24
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

    Galdakao
    2025-07-11
  • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

    Galdakao
    2025-07-11
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu