EGITARAUA | Asentzioko jaiak ospatuko dira asteburuan Bekean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Bekeako Jai Batzordea
Bihartik aurrera eta domekara bitarte Asentzioko jaiak ospatuko dira Bekean, egitarau zabalarekin. Besteak beste, bazkariak, tortilla txapelketa eta kirol ekintzak izango dira hiru egunetan zehar. Albiste honetan batu dugu programa osoa.
Jai giroa bueltatuko da asteburu honetan Bekea auzora. Bihartik aurrera eta domekara bitarte, hainbat ekintza antolatu dituzte Asentzioko jaiak ospatzeko. Besteak beste, bazkariak, janari txapelketak eta kirol jarduerak izango dira hiru egunetan zehar.
Zapatuan lehen aldiz antolatuko dute Asentzioko jaietan tortilla txapelketa. Goizeko 11:00etatik aurrera izango da eta hiru sari berezi izango dira irabazleentzat. Gainera, inskripzio bakoitzeko txakolin botila bat oparituko du antolakuntzak.
Domekan berriz, Ganguren Mendi Taldeak ibilbidea antolatu du. Kurtzeko plazatik irtengo dira 09:00etan eta hau izango da ibilbidea: Minerala/Minako tontorra (184m), Antzuloaga/SanAntoitxikerra(316m), Artatzagan (255m) eta Akutiogana (187m).
Bestalde, maiatzaren 27an Lasai Eguna ospatuko dute Bekean.
Hemen batu dugu Asentzioko jaien egitarau osoa:
Maiatzak 19, ostirala
18:00 Txipli-txapla.pum! kalejira, Andra Mari Txikiren eskutik
18:30 Eskupilota partidak, Adiskideren eskutik
Maiatzak 20, larunbata
11:00 Tortilla txapelketa
13:30 Auzokoen bazkaria
18:00 VI. Artzain txakur txapelketa
Maiatzak 21, domeka
9:00 Mendi ibilaldia, Ganguren Mendi Taldearen eskutik
12:00 Meza nagusia
12:00 Puzgarriak umeentzat eta putzak nagusientzat
12:30 Galdakaoko musika banda, txistulariak eta Andra Mari dantza taldearen erakustaldia.
15:00 Herri bazkaria, bertsolariak eta ostean erromeria
21:00 Jaien amaiera eta azken biribilketa
Maiatzak 27, zapatua
13:00 Lasai Eguna