BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

      2025-06-23
      0
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Natalia Alvarez: «Oso garrantzitsua da literatura feminista egitea»

Natalia Alvarez: «Oso garrantzitsua da literatura feminista egitea»

Binke
2024-03-18
735
0

Natalia Alvarez, idazlea
BINKE / 2024ko martxoa

Natalia Alvarez galdakoztarrak ‘Fea, furcia y chiflada ’ bere lehen liburua argitaratu du. Lanean «historian zehar emakumeak deskalifikatzeko erabili diren hiru adjektiboak berrestea» bilatu du gazteak. Gehiago ezagutzeko helburuz, idazlearekin hitz
egin du BINKEk. 

Oso gaztea zela hasi zen idazten Natalia Alvarez (Galdakao, 2000). Pskigologia ikasi zuen eta ondoren Emakumeen eta Generoaren Ikasketak Masterra egin zuen. Hain zuzen, emakumeen egoera oinarri duen liburua argitaratu berri du. ‘Fea, furcia y chiflada’ du izena lanak eta gazte galdakoztarrak idatzi duen lehenengoa da. 

Nola sortu zen liburu hau idazteko ideia? Oso goiz hasi nintzen idazten, batez ere, kontakizun laburrak. Baina egun batean, hamazazpi urterekin, eszena batekin amets egin eta biharamunean idatzi egin nuen. Unibertsitateko lehen urtearekin bat etorri zen. Pixkanaka, ideia hori garatzen hasi nintzen, eta forma ematen, dokumentatzen. Psikologiako lau urteko ibilbidean nire interesak lantzen eta nire idazkeran txertatzen joan nintzen eta unibertsitateko azken urtean hasi nintzen generoarekiko eta feminismoekiko interesa pizten ikuspegi soziologiko, historiko eta politiko batetik. Nobelak garapena izan du nirekin batera.

Zure lehen eleberria da, nolakoa izan da esperientzia? Idaztea oso gauza bakartia da, eta batzuetan oso frustragarria. Lehen orrialdea idatzi aurretik, onartu behar duzu oso zaila dela zure lanak argia ikustea, oso dokumentatuta eta ondo idatzita egon arren, oso prozesu zaila dela. Hortik dator idazleen bakardadea eta askotan frustrazioa. Inoiz ez dakizu egiten ari zarena ona den, gustatzen zaizun, argitaratu daitekeen. Eta istorio bat irrika, fantasia edo desioekin hasten bada ere, literaturak idazten duzunak pertsonengan zerbait mugi dezan nahi du, sentimenduak sor ditzan, errealitateak eralda ditzan. Azken batean, norbaitek irakur diezazun, dela milioi bat, dela bi edo pertsona erdi. Hala ere, merezi du.

Hiru ardatz jorratzen dituzu liburuan: generoa, klase soziala eta arraza. Bai,  kontzeptu horri intersekzionalitatea deritzo. Ideia horren arabera, mundu honetan jasandako zapalkuntza guztiak generoaren, klase sozialaren, arrazaren edo hiru ardatz horien konbinazioaren emaitza dira. Beti saiatzen naiz begirada honekin idazten.

Itsusia, urdanga eta zoroa dira erabiltzen dituzun hiru adjektiboak. Zergatik? Emakumeak deskalifikatzeko historian zehar konnotazio txarrenak izan dituzten hiru adjektiboak dira, eta haien aurka indarkeria erabiltzeko justifikazio gisa balio izan dute. Eleberrian protagonista bat egon arren eta bere historia kontatu arren, hau da emakume guztien istorioa; mundua mundu denetik izan diren itsusi, urdanga eta zoro guztiena. Historiak, berandu baino lehen, bereak egin baititu mapetatik ezabatzeko.«Itsusia» adjektiboak gorputzari egiten dio erreferentzia, «urdanga» moralari eta «zoroa» emakumeen esfera mentalari.

Liburua iraganekoa dirudien garai historiko batean oinarrituta dago  baina,  gaur egungo errealitatera egokitu daiteke? Noski baietz. Eleberria feudalismoan kokatuta dagoen arren,  gure protagonistaren zirkunstantzien oinarri teorikoa gaur egungo emakumeen errealitateetara eraman daiteke. Soziologia feministaren alderdiak sartzen saiatu naiz bizi izan ez dudan garai historiko batean girotutako fikziozko istorio batean. Hori izan da obraren zailtasun nagusia, baina, aldi berean, obraren aberastasunik handiena.

Zergatik da garrantzitsua emakumeei buruzko istorioak idaztea? Garrantzitsua da emakumeei buruzko istorioak idaztea, baina are garrantzitsuagoa da istorio feministak eta genero-ikuspegia dutenak idaztea. Emakumeek edo emakumeei buruz idatzitako lan guztiak ez dira nahitaez feministak, horregatik uste dut garrantzitsua dela dokumentatzea eta argi izatea zer erakutsi nahi dugun. Funtsezkoa da ulertzea literatura, arte oro bezala, pertsona batetik eta testuinguru jakin batetik abiatzen dela. Zintzotasun-ariketa bat da norberarekin eta irakurleekin, gure hitzetan lagun ditugun zirkunstantziez eta ideologiez jabetzea. Azken finean, bizitza politikoa da, eta norbaitek esan zuen bezala: literatura bizitzaren erdipurdiko isla besterik ez da.

Nolakoa izan da publikoaren harrera? Hiru aurkezpen egin ditut. Bi Bilbon eta bat Gasteizen eta, egia esan, primeran joan dira. Liburuen aurkezpenak ez dira oso ekitaldi erakargarriak, eta are deigarriagoak izaten dira egile hasiberriak badira, nire kasuan bezala. Baina oso eskertuta sentitzen naiz entzun nahi izan didaten eta nire obraren berri izan duten pertsona guztiekin.

Baduzu beste proiekturik buruan? Hainbat gauzatxo ditut buruan. Lanean jarraituko dut, idazten eta argitaratzen, edo saiatzen behintzat. Ez da erraza eta badakit frustrazioak behin baino gehiagotan izango dudala lagun, baina lehen esan dudan bezala, merezi duela uste dut. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Miren Billelabeitiak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon

Hurrengo albistea

Estefania eta Borja Martinez: «Gure izateko moduan ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Markel Ealo eta Aitor Llamazares: «Guganako daukiezan iritziak desmitifikatzen saiatzen gara»

    2020-11-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Libe Goitia: «Elexaldek eragina dauka nire poesian»

    2021-03-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Unax Arnaiz: «Denak egiten du aurrera, zergatik musikak ez?»

    2022-05-23
    Binke
  • Elkarrizketak

    Zaporeak: «Moriako sukaldearen kostua bikoiztu egin da»

    2020-10-23
    Binke
  • Taldeka

    Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

    2020-11-20
    Binke
  • Taldeka

    Calathea: «Torrezabalen lehenengoz jotzea esperientzia itzela izan zen»

    2021-10-24
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

Atzo Urretako San Juanetako egitarauaren baitan antolatutako «Motorshow» autoen erakustaldian, parte-hartzaile batek ibilgailuaren...
  • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

    Galdakao
    2025-06-23
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu