BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Bekeako Mari Goikuria hil da, San Juan bezpera galdakoztarreko ikurra

      2023-12-05
      0
    • Joseba Sarrionaindiak solasaldia eskaini zuen Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxean

      2023-12-05
      0
    • Gabonetako futbol txapelketa antolatuko dute Galdakaon

      2023-12-05
      0
    • EAJk Torrezabal Kultur Etxeko prezioen igoera kritikatu du

      2023-12-05
      0
    • Torrezabal Kultur Etxeko prezioak igotzea adostu du Galdakaoko udalbatzak

      2023-12-05
      0
    • Monika Menak ez du jarraituko UHko bozeramaile izaten

      2023-12-05
      0
    • Galdakaoko Udalak 48 milioi euroko aurrekontua onartu du hurrengo urterako

      2023-12-05
      0
    • Poesiako Lauaxeta Saria jaso du Libe Goitia galdakoztarrak

      2023-12-04
      0
    • Elexalde auzotik ibilbidea antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak domekan

      2023-12-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Amaia Aldai: «Pilota galdakoztarraren egoera oso harro sentitzeko modukoa da»

      2023-11-20
      0
    • Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar: «Euskal Herrian bost igerilarik bakarrik egin dugu ...

      2023-10-23
      0
    • Haizea Egiarte: «Neskek patioaren erdigunea hartzeko eskubidea dute»

      2023-10-22
      0
    • Unkina eskolako irakasle jubilatuak: «Asko zaindu deutsagu alkarri Unkinako eskolan»

      2023-10-22
      0
    • Gorka Krutzaga: «Santakurtzak gero eta jai hobeak dira, eta aurtengoak horren adibide ...

      2023-09-25
      0
    • Gaizka Sainz: «Urte osoan izango dogu zabalik Elexaldeko igerilekuetako taberna»

      2023-07-24
      0
    • Nagore de la Torre: «Ez nuen inoiz imajinatuko tailer-denda propioa izango nuenik!»

      2023-06-19
      0
    • Agustin Aizpuru: «Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki beharko genuke»

      2023-05-23
      0
    • Yolanda Vicente: «Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira»

      2023-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskara eta euskera», Joanes Urkixo

      2023-11-20
      0
    • «Lukainka», Manu Etxebarria

      2023-11-20
      0
    • «Gure konpromisoak betetzen ditugu», Usansoloko EAJ-PNV

      2023-11-17
      0
    • «Pamitxe baten truke», Ainara Artetxe

      2023-10-31
      0
    • «Galdakao harrizko herria», Estibaliz Apellaniz

      2023-10-22
      0
    • «Andra Mari eliza emakume batek eraiki zuen», Aitzol Altuna

      2023-10-22
      0
    • «Urri bigarrena», Manu Etxebarrria

      2023-10-22
      0
    • «(G)os(z)atzen», Irati Bediaga

      2023-09-25
      0
    • «Marmokologoak», Julen Gabiria

      2023-09-25
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Eraldaketarako indar berriak

      2023-11-20
      0
    • Itxura aldaketa, hazten jarraitzeko

      2023-11-20
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Euskara eta euskal kultura oinarri, proiektu herrikoia gara» | Publierreportajea

      2023-11-17
      0
    • ARGAZKIAK | 1983ko uholdeak 34 iruditan

      2023-10-03
      0
    • Euskararen komunitatea sendotzera goaz

      2023-09-25
      0
    • 1983ko uholdeak iruditan

      2023-09-25
      0
    • Hauek dira Galdakaoko Santakurtzetako pregoilari izateko 2023ko 15 hautagaiak

      2023-06-22
      0
    • Galdakaoko txokoak iruditan

      2023-06-19
      0
    • Carmen Almansaren margolanak

      2023-06-19
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Itxura aldaketa, hazten jarraitzeko

Itxura aldaketa, hazten jarraitzeko

Galdakao
2023-11-20
217
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García

AEK 1976an hasi zen Galdakaon euskara eskolak eskaintzen. Hasieran etxeetan egiten zuen eta 1985etik gaur egun arte Barandiaran kaleko lokalean egiten du. Irailean hau hobetzeko lanak hasi ziuzten eta hauen egoeraren inguruan hitz egin du BINKEk Galdakaoko AEK-ko arduradunekin.

AEK 1976an hasi zen Urretako eskoletan euskara eskolak ematen. Beranduago, 1982an, Plazakoetxeko txaletetara joan ziren eta handik urte batzuetara lekuz aldatu behar izan zuten bertan sortu berri zegoen udal euskaltegia ezarri zedin. Aldaketa hau 1985ean izan zen, eta ordutik hona Barandiaran 8 kaleko lokalean eskaintzen dituzte eskolak.

Udal lokala izanik, hainbat konponketa egin dituzte urte hauetan zehar, besteak beste, komuneko baldosak, leihoak, eta lurra aldatu, pintatu… AEK-k ere beste hainbat egin izan ditu bere kabuz, hala nola, elektrizitate azpiegitura aldatu, eta alarma sistema ezarri.

Lokalak ordea eraberritzeko beharra zuen eta egiteko honetarako obrak hasi zituzten irailean. Lau hilabeteko obra izatea aurreikusi dute arduradunek, hortaz, urte berriarekin batera bere lokalera bueltatzea espero dute Galdakaoko AEK-ko zuzendaritzatik.

Behin-behineko lokala. Obrek irauten duten bitartean behin-behineko lokal bat alokatu du AEK-k Zubiaurretarren 7 kalean. «Hainbat aukera aztertu ondoren, horra joatea ebatzi genuen. Betiko euskaltegitik oso hurbil dago eta horrek asko errazten digu denetarako», azaldu dio BINKEri euskaltegiaren zuzendari eta irakasle den Janire Egañak. 

«Egia da lan handia ekarri digula batetik bestera ibiltzeak, tarteko lokala bilatzeak eta lokal hori txukundu, ondo garbitu eta pintatze lanak egin behar izateak. Dena dela, pozik gaude, emaitza onak ekarri ditu egindako lanak», nabarmendu du.

Usansolon ere. Guztira zazpi talde osatu dituzte aurten.  Goizez hiru talde dituzte  B1, B2 eta C1 mailetan eta arratsaldez aldiz lau A2, B1, B2 eta C1 mailetan. Gainera, hainbat ikasle dituzte autoikaskuntzan murgilduta.

Bestalde, Usansolon B1-eko talde bat osatu dute aurten eta bigarren talde bat ia sortzeke dago C1 mailan. «Pozik gaude Usansolon eskolak ematearekin. Urteak eman ditugu bertan lanean sortu nahian, eta aurten aukera ireki da», adierazi du Egaña irakasleak.

Ikasle kopuruari dagokionez, aurreko urtearen antzeko datuekin dabiltza. Abendutik aurrera ikasle gehiago etorriko direla uste dute, «urteroko joera horixe izan baita». «Dena dela, ikasle kopurua garrantzitsua den arren, guretzako benetako erronka euskara zabaltzea, maitatzea eta erabileran eragitea da», azpimarratu du. 

Emakumeak nagusi. Gizon eta emakume kopuru antzekoa ari dira euskara ikasten Galdakaoko AEK-ren euskaltegian, emakumea nagusi izaten jarraitzen duen arren, historikoki gertatu den moduan.

Hizkuntza ikasteko arrazoiak anitzak dira baina azken urteotan titulu bila doazenak gailentzen ari direla azaldu dute AEK-tik. «Dena dela, aipatzekoa da euskara erabiltzeko ikasi nahi dutenak ere badatozkigula, esate baterako seme-alabekin hitz egiteko euskara hobea egin nahi dutenak», adierazi du Egañak. «Esan beharra dago duela urte batzuk euskara ikasi eta erabiltzeko motibazioz gehiago zirela, gaurko egoerarekin alderatzen badugu. Hala ere, hizkuntza maite dutenak ere hortxe ditugu. Oro har, euskara hurbil sentitzen duten asko eta euskara ikastea maite duten ikasle asko ditugu», azaldu du.

Gero eta gazte gehiago. Barandiaran euskaltegiko ikasleen adin tartea 17 urtetik 75era bitartekoa. Gehienak 30-50 bitartekoak dira baina aurten Eusko Jaurlaritzak zabaldutako diru-laguntza lerro berriari esker 16-18 urtekoak animatu dira; izan ere, adin tarte honetakoak C1 maila egiteko 20 euro baino ez dute ordaindu behar. «Euskaltegi guztiontzako gauza ona da, izan ere, gazteak euskarara erakartzeko aukera ematen digu. Hurbilduko ahal ditugu gazteak euskara maitatzera!», azaldu dute AEK-tik. 

Gazteekin eta baita helduekin ere AEK-k egiten duen lanaren garrantzia azpimarratu du Egañak: «Elkarlanean aritzen gara beste hainbat erakunde, talde eta eragilerekin, nazio mailan zein herri mailan. Euskara ikasteak baino euskararen erabilerak axola digu. Tituluak ondo daude, besteak beste, lanerako ateak irekitzen baituzte, baina hizkuntza bizi baterantzako bidea egiten bada, askoz hobe. Gure hizkuntza izate bizi gisa tratatzea ezinbestekoa da, benetan bizirik egotea nahi badugu».Galdakaon zehazki, «lan eraginkorra egin beharra dugu euskara gehiago eta gehiagotan entzun nahi badugu». •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Lukainka», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Eraldaketarako indar berriak

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Atzera begira

    Gure memoriaren jagoleei, agur

    2020-05-22
    Binke
  • Erreportajeak

    Ia 40 urte eta hazten jarraitzen du

    2022-10-24
    Usansolo
  • Erreportajeak

    Iguana & Los Jumiles, ibilbide labur bezain oneko musika taldea

    2022-07-10
    Binke
  • Erreportajeak

    Galdakaoko joko-aretoek betetzen al dute EAEko lege berria?

    2022-03-30
    Binke
  • Erreportajeak

    Apustuak: jokoa ala epidemia bat?

    2019-04-19
    Binke
  • ErreportajeakUdal-hauteskundeak 2023

    Galdakaoko hauteskunde-egunaren zuzeneko jarraipena egingo du Binkek domekan

    2023-05-25
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Bekeako Mari Goikuria hil da, San Juan bezpera galdakoztarreko ikurra

Mari Goikuria Beobide zendu da abenduaren 5ean, Santi Brouard enparantza galdakoztarrean Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen duen...
  • Joseba Sarrionaindiak solasaldia eskaini zuen Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxean

    Galdakao
    2023-12-05
  • Gabonetako futbol txapelketa antolatuko dute Galdakaon

    Galdakao
    2023-12-05
  • EAJk Torrezabal Kultur Etxeko prezioen igoera kritikatu du

    Galdakao
    2023-12-05
  • Torrezabal Kultur Etxeko prezioak igotzea adostu du Galdakaoko udalbatzak

    Galdakao
    2023-12-05

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu