Minnesotako ostalaritza ikasleek Galdakaoko eskola ezagutu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Minnesotako (AEB) hainbat ikaslek eta irakaslek Galdakaoko Ostalaritza Eskola ezagutu zuten, Iñigo Hernando alkatearen harrera izan zuen bisitan. Honetan, bertoko gastronomia eta lan egiteko modua ikusteko aukera izan zuten.
Truke programa baten bitartez Minnesotako ikasleak (AEB) Galdakaoko Ostalaritza Eskolara etorri dira aste honetan, eurek hala aukeratuta. 2019an ezagutu zuten elkar bi ikastetxeetakoek, eta «harreman polita sortuta, esperientzia errepikatu dute».
Minnesota estatuko ostalaritza eskola bateko ikasleak dira etorritakoak, eta Galdakaoko Ostalaritza Eskola ezagutzen egon dira. Iñigo Hernando Galdakaoko alkateak egin zien harrrera eta esperientzia «berezia» bizitzeko aukera izan zuten.
Bertoko gastronomia eta lan egiteko modu ikusteko aukera izan zuten eta probatu ere egin zuten. Elkarlanean eta hiru taldetan banatuta aritu ziren amerikarrak eta galdakoztarrak. Sukaldean aritu ziren batzuk, besteak beste txipiroiak egiten; txakolina ezagutu eta dastatze lanetan izan ziren beste batzuk; eta hirugarrenak, gozogintzan. Ezezagunak zaizkien jakiak prestatu, eta elkarrekin bazkaldu zuten, ondoren, elkarrekin prestatutakoa.