BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

      2025-07-11
      0
    • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Bittor Bengoetxea: «Askoz errazagoa da ikasleak gobernatzea ardiak baino»

Bittor Bengoetxea: «Askoz errazagoa da ikasleak gobernatzea ardiak baino»

Binke
2024-10-21
758
0

Bittor Bengoetxea, artzaina eta irakaslea
BINKE / 2024ko urria

«Betidanik izan dot animalienganako maitasun handia»

· Bittor Bengoetxea Aberasturi
1963, Galdakao


Galdakaon egin zituen derrigorrezko ikasketak eta ondoren Zizurkilgo Fraisoro Eskolara joan zen, langilezain agronomoa izateko ikastera. Horren ostean, han hasi zen irakasle eta 43 urteren ondoren Fraisoro Eskolan irakasten jarraitzen du. Herriko artzainik ezagunena da Bengoetxea eta artzain-txakur txapelketetan parte hartzen du sarri. Espainia mailan bigarren postua lortu zuen duela urte batzuk.

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai

Altamira auzo galdakoztarrean bertan jaiotako azken herritarra da Bittor Bengoetxea, Galdakaoko eta inguruetako artzairik ezagun eta maitatuena. Zizurkilgo Fraisoro Eskolan dabil irakasle nekazaritza gaietan, duela 43 urtetik, baina artzain-txakur txapelketetan parte-hartze nabarmena izateagatik da gure inguruan batez ere ezagun. Bere jarduna eta ibilbidea gehiago ezagutzeko Altamira auzoan geratu gara berarekin.

Artzain profesionala zarela esan daiteke? Ez, ez naz artzaintzatik bizi, nire irakasle lanetik baizik. Artzaintza niretzako zaletasuna da, orain 24 urte hasitakoa. Artzain-txakur txalpelketak ikustera joaten nintzan aurretik be eta betidanik izan dot animalienganako maitasun handia. 

Ikusten duzu gaur egun badagoela honetatik bizitzerik? Bai, baina beste sektore asko moduan ez dago bere momenturik onenean. Gaztaia eginda da artzaintzatik bizitzeko modu bakarra, bestela ez da ekonomikoki bideragarria ardiak izatea. 

Irakasle zarela esan duzu. Zer irakasten duzu? Irakasgai bi emoten dodaz. Batetik, Nekazaritzako Makineria Txikia Maneiatzea eta Mantentzea, eta bestetik Ohitura Fitosanitario Onen erabilpena. 

Zein adinekoak dira zure ikasleak? Gehienak 17-18 urtegaz hasten dira gradua ikasten baina badagoz beste ikasketa batzuk daukiezan pertsona nagusiagoak be, gure eskolara etortzen diranak. 

Ikasle gazteak izateak esan nahi du nekazaritzak baduela etorkizunik? Bai, erabat. Guk beti daukaguz klaseak beteta eta Bizkaiko eta Arabako kanpusetan be nekazaritzagaz lotutako ikasketak egiten dauan hainbat eta hainbat ikasle dago.

Nondik datorkizu nekazaritzarekiko duzun maitasuna?Altamiran jaio izanak eragin handia izan dau eta ni betidanik ibili naz txakur eta ardi artean. Maitasun honegaz jaio nintzala esango neuke. 

Asko aldatu da ardiak zaintzeko modua, hasi zinenetik? Bai. Aldaketa handiena garbitasun aldetik egon da. Elikadura be, ardiek jaten dabena ezbardina dalako, baina batez be garbitasunak aldaketa handia izan dau. Lehen, esnea eskuz biltzen zan eta horrek bakteria asko uzten ebazan eskuetan eta, noski, esnean bertan. Gaur ordea, teknologiaren bitartez bakteria horreik saihestu daikeguz eta esnea garbiago urtetan da. Gainera, atara ostean beste filtro asko igarotzen dauz gurera heldu arte. 

Zenbat ardi dauzkazu gaur egun? Artzain batek ez dau inoiz esaten zenbat buru daukazan, tradizino bat da. Nik gaur egun 17 «inguru» daukadaz! (barreka)

Diferentziarik dago ardi beltzen eta zurien artean? Artaldean ardi baltzak egoteak arrazoi zehatz bat dauka: kontaketea. Ardiak zenbatzean, guztiak zuriak badira zailagoa da begirada arin batean konturatzea batan bat falta dala. Baina batan bat baltza bada, eta hori falta bada, seguruenik beste batzuk beragaz egongo dira eta holan konturatu gaitekez artaldean ez dagozala guztiak.

Ardiak zuk eskilatzen dituzu? Azken urteetan nik egin dot, iaztik izan ezik. Lagun bat ekarten dot hona eta berak egiten dau. Lehen etxez-etxe joaten nintzan besteen ardiak be eskilatzera, ezer kobratu barik. Gustatzen jat! 

Noiz eskilatzen dira ardiak? Lehen San Juanetan egiten zan, urtean behin, baina orain artzain onek urtean birritan eskilatzen dabe. 

Zer da zailagoa ardiak ala ikasleak gobernatzea? Askoz errazagoa da ikasleak gobernatzea! Ardiak gobernatzeko txakurraren laguntza behar dot! (barreka)

Ardiak gobernatzeko beraz, ezinbestekoa da txakurra? Bai, noski. Jaten emoteko, leku batetik bestera mugitzeko, eta batez be mendian egoteko, ezinbestekoa da txakurra, berak gidatzen dau artaldea. 

Beti izan dituzu txakur berdinak? Ez, beti izan dodaz Euskal Artzain Txakurrak eta orain aldiz Border Collie arrazako lau daukadaz: anai-arrebak eta emearen seme-alaba bi. 

Artzai Txakur Txapelketatetara beti eramaten duzu txakur bera? Ez, ardien eta terrenoaren arabera bata edo bestea aukeratzen dot. 

Zelan aukeratu daiteke txakur egokia? Jaiotzen danetik ikusi leike artzaintzarako balio izango dauan ala ez. Ezkutatzen dan txakur bat adibidez ez da gidari ona izango. Horretarako bizia izan behar da, asko mugitu behar da. 

Animalien ongizatea eta eskubideak oso presente daude gaur egun. Horrek eragina du zure jardunean? Noski. Gaur egun kontrol asko dago eta arauak errespetatu behar dira, bestela isunak izango dozuz eta ez dozu kalitatezko produktuak egitea lortuko. Aldiro etortzen da gizon bat azterketak egitera eta imajinatu leikezun moduan, duela urte batzuk hori ez zan gertatzen. 

Zuk sentitzen duzu animalien aurkako tratu txarrak ematen duzunik? Ez, inondik inora be. Nik animaliak maite dodaz eta ahal dodan bizitza onena izan dagien saiatzen naz egunero. Txakurrak adibidez nigaz bizi dira eta mimo handiz zaintzen dodaz. 

Jende askok ardiekin lotzen du ‘Bittortxu’, baina bestelako esparru batzuetan ere abila zarela badakigu! Bizikletan asko ibiltzen nintzan, eta baita korrika be! Maratoiak egin dodaz, munduko onenetarikoak ganera! New Yorkeko, Bostoneko, Sevillako, Parisko, Atenaseko, Lisboako eta beste leku askotako maratoietan parte hartu izan dot!

Motorrean ere aritzen zinen, ezta? ETBn 26 urte egin dodaz, nire motorrean txirrindularitza lasterketetako kameralariak eta esatariak eroaten. Baina nire kontu be astakeriren bat egin izan dot motorragaz: orain hamar urte inguru Europako muturrera, Finlandiara, joan nintzan motorragaz. Osloko aireportuan lagun bat hartu eta hortik Fiordoetara abiatu ginan. 13.000 kilometro egin genduazan 16 egunetan. Egunero 1.500 kilometro inguru. Itzela izan zan!  •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

AGINKE | Fisioterapia sustatu nahi du Galdakaoko ...

Hurrengo albistea

Valencia de las Torres, Galdakao eta Usansoloren ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ostike!

    Antrotarrak: «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!»

    2020-12-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aitor Ibarrondo: «Gazte askok Gazte Eguna zer den ere ez daki»

    2022-03-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Estepan Goioaga: «Guztiok ondo egiten badugu, lehenago amaituko da»

    2020-03-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Antton Irusta: «Usansoloren desanexioak ez leuke Galdakaogaz apurketa ekarri beharko»

    2016-05-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aitziber Bonilla: «Herritarren babesa izatea ezinbestekoa da guretzat»

    2020-05-21
    Binke
  • Elkarrizketak

    Lidia Gonzalez: «Umeen kasuen gorakada nabarmenik ez genduan igarri ikasturte hasieran»

    2020-10-23
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

    Galdakao
    2025-07-11
  • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

    Galdakao
    2025-07-11
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...