
«Indarrak alutik, euskaraz ere», Lola Dacosta
IRITZIA
Lola Dacosta
Euskara ikasgai gisa ikasi nuen, hori bai, hizkuntzarekiko eta nire sustraiekiko maitasuna izan baino, hauekiko gorrotoa zuen irakasle serio batekin. Nire aita galiziarra da eta nire ama euskalduna (Amazonen nahasketa).
Zortzi euskal abizenen kontua motz geratzen da nirekin, izan ere, nire amak denak ditu! Euskal sustraiak zituen eta euskara bakarrik hitz egiten zuten emakumeen ondorengoa da. Zazpi urterekin ordea, familiak baserria hiriarengatik eta bizkaiera gaztelaniarengatik aldatu zituen – «begira, tunel bat egin behar dudan lur hauek kentzen dizkizut», esan zuen F jaunak, «eta, bide batez, zu eta zure ondorengoak espainiartu egiten zaituztet» –.
Nire aititek negozio bat zuen, beraz, seme-alabak Bizkaitik kanpora eraman behar izan zituen —badakizue ere honen zergatia— eta
gaztelaniaz ez zekien amak Errioxako Santo Domingo de la Calzadako mojen ikastetxe batean ikasi zuen. Euskara guztia galdu zuen. Tira, egoera zela eta, sustraiak atera zizkioten eta ezin izan zizkidan neureak eman.
Ai! Baina zerbaitek urteak daramatza nire baitan esnatzen, eta nire seme-alabei esker euskara ondo baino hobeto ulertzeko gai naiz orain, haiek sustraiak berreskuratu eta nireak ere berreskuratzen laguntzen ari baitzaizkit. Baita dendara euskaraz hitz egiten etortzen den jendeari esker ere, euskaraz egiten jarraitzeko eskatzen diedalako.
Eta baita nire lagun eta bizkartzainari, Koldori, esker ere, ahoa irekitzen duen bakoitzean belarria topera jartzen baitut. Edo asteartean bizitako uneari esker: Bergarako Udalaren proiektu feminista berriarekin bildu nintzen eta bilera euskaraz egitea eskatu nuen, nahiz eta nik gaztelaniaz hitz egin.
Hau guztiari esker nire sustraietara bueltatu naiz. Hizkuntzaren itzulpen eta transkripzioa jorratzen hasi naiz eta hizkuntza errotuta duten pertsona guztiei maitasuna hartzen ari natzaie.
Eta, kontuz! Urte pare batean B2 maila lortuko dut, edo lehenago agian, orain indarrak alutik ateratzen ari naizelako. INDARRAK ALUTIK ATERATZEA.