Ainhoa Barrenetxea: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea
Publierreportajea
Galdakaoko Eguzkibegi Ikastola
BINKE / 2025eko urtarrila
Eguzkibegi Ikastolak umea jartzen du erdigunean, eta baita honek bidelagun duen heldua ere. Kasu honetan Ainhoa Barrenetxea Haur Hezkuntzako arduradun pedagogikoa (ezkerretik bigarrena) elkarrizketatu dugu, ikastolak etapa honetan egiten duen lana ezagutzeko helburuz.
Zer da Eguzkibegi Ikastola? Kooperatiba bat gara eta euskara eta euskal kultura oinarri izanik, hezkuntza metodologia aurrerakoiak erabiltzen ditugu. Proiektu pedagogiko integral eta euskalduna eskaintzen dugu. Irakasle guztiek metodologia berdina erabiltzen dute, konpetentzietan oinarritutakoa, HH0tik DBH4ra. Bizipoza daukan ikastola da, herrian sortua eta gaur egun, mendi magalean kokatuta dagoen hezkuntzarako espazio euskalduna da, naturarekin harreman zuzena duenak.
Zeintzuk dira ikastolako indarguneak? Ikastolan umea erdigunean jartzen dugu eta berarekin dagoen heldua bere bidelaguna da. Horregatik, umearen ongizatea zaintzeko helburuarekin, ikastolan hezitzaileen eta irakasleen egonkortasuna bermatzen da, HH0tik DBH4ra. Modu honetan, umearen garapen pertsonal eta emozionalean arreta jartzen dugu eta oinarrizko zaintzak bermatzen ditugu, aniztasunari banakako erantzuna emanez. Anitzak eta eleanitzak gara, HH3tik ingelesa lantzen dugu eta DBH-en bigarren atzerriko hizkuntza ikasteko aukera daukate, frantsesa hain zuzen ere.
Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen du ikastolak? Bai, HH0tik LH3ra Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen dugu goizeko 7:30etik arratsaldeko 17:00ak arte. Opor egunetan, zubietan eta uztaila osoan ere zabalik dago. Aipatzekoa da ere galdakoztarrentzat eta inguruko herrikoentzat autobus zerbitzua eskaintzen dugula HH2tik aurrera.
Gelatik kanpo ere, garrantzia ematen dio Eguzkibegik euskarari? Noski. Garrantzi berezia eskaintzen diogu gela arruntatik kanpoko kalitatezko hezkuntza euskaldunari eta horretarako eskolaz kanpoko ekintza euskaldunak ditugu HH4tik aurrera eguerdietan eta arratsaldeetan, besteak beste, txikiyoga, sormen txokoa, txikirritmoa, antzerkia, robotika, ingelesa, gitarra, xakea, lettering… Gela arruntatik kanpo ikasleak dauden beste eremu bat jantokia da. Tarte honetan ere ikastolako hezkuntza proiektua gauzatzen dugu, euskara eta euskal kultura eta ohiturak bultzatuz. Ikastolan bertan egiten da egunero janaria modu osasuntsu eta osasungarrian, bertako produktuei lehentasuna emanez. Jantokiko janaria HH1-etik aurrera jaten dute.
Haur Hezkuntza umearentzat berebiziko garrantzia duen etapa da. Eguzkibegin nola egiten duzue lan aro honetan? Umearen ispilurik onena helduaren begira da eta esaldi horretan oinarrituta, umea begiratu, entzun eta lagundu egiten dugu. Ume bakoitzaren garapen naturalean konfiantza osoa jartzen dugu eta hau ahalbidetzeko espazio ezberdinak sortzen ditugu. Bide honetan, familiek zein umeek ikastolarekin daukaten hasierako kontaktu hori ere zaindu egiten dugu, ikasturtea hasi orduko batzar pertsonalak eginez eta ondoren ume eta familia bakoitzari egokitutako etxekotze plan pertsonalizatuak diseinatuz. Bestetik, etapa honetan ere ordutegi malgua eskaintzen dugu, sarrera orduan zein irteeran.