BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Herritarren iritziak
Hasiera›Herritarren iritziak›«Tanta hotzaren lekuko», Joana Lasheras

«Tanta hotzaren lekuko», Joana Lasheras

Binke
2024-11-19
751
0

Prest egongo zinateke Balentziara joateko?». ETBko albistegien zuzendariaren WhatsAppa jaso nuen azaroak 5 arratsaldean, tanta hotzak hainbat udalerri suntsitu eta astebetera. Lehenengo egunetik txikizioaren berri ematen ari ziren kazetariek erreleboa behar zuten, hango hondamendi eta tragediaren lekuko izateak psikologikoki lur jota uzten duelako edonor.

«Bai!», minutu bat beranduago jaso zuen berak nire erantzuna. Eta hor hasi zen bizitzan sekula ahaztuko ez dudan esperientziarik gogor bezain ahaztezinena.

Ostegunean heldu ginen Edurne, nire kamara, eta biok Balentzia hiriburura, eta hurrengo egunean ikusi genuen lehen aldiz gure begiekin ordurarte telebistaz soilik ezagutzen genuen errealitatea.

Egunsentiarekin batera sartu ginen Paiportan. 25.000 biztanleko hiria lokatzez betetako amesgaiztoa zen, telebistan ematen zuen irudia baino askoz gordinagoa. Zaborrak pilatuta, ustel usaina, kotxeak apurtuta eta iraulita, zuhaitzak nonnahi botata, ehunka herriar pala eskuan kaletik eta garajeetatik lokatza eta ura atera nahian… Suhiltzaileak, boluntarioak, militarrak, Estatu osotik heldutako udaltzainak, anbulantziak… Ezin dut hitzekin azaldu begien aurrean neukan kaosa eta atsekabea.

Momentu hartatik aurrera kaltetutako hainbat herritan egon gara erreportajeak grabatzen: Aldaia, Catarroja, Algemesí… Guztietan suntsipena, sarraskia eta barru-barruan hunkitu gaituzten testigantzak entzun eta ikusi ditugu. Egunotan, herritarrekin emozionatu eta negar egin dugu, haien indarra eta adorea mirestu ditugu, Euskal Herritik laguntzera heldu diren boluntarioekin euskarazko solasaldiak izan ditugu eta gure helburu nagusietakoa ere bete dugu: tanta hotzak bertan eragin duen errealitatea ETBko albistegietan erakusten saiatu gara, beti egia esanez eta egia erakutsiz, herritarrei hitza emanez, sentimenduak ezkutatu gabe kaltetuekin enpatikoak izanez, beste edozerren gainetik dena galdu dutenekiko errespetua lehenetsiz. Hain zuzen ere, eurenganako erakutsi dugun errespetuak ahalbidetu digu testigantzarik sakonenak lortzen, herritarren minarekin bat egiten eta haien aurpegietan, behin baino gehiagotan, irribarre txiki bat pizten.

Urak hainbat herri txikitu eta 12 egun beranduago itzuli ziren umeak eskolara eta une hori ere eurekin bizi izan dugu. Iraileko kurtso hasierako irudi arrunt bat ematen zuen arren, guraso eta umeek barruan zituzten sentimenduak oso desberdinak ziren. Egunak eman dituzte txikienek etxetik atera ezinik, herri asko parkerik edo futbol zelairik gabe gelditu dira, kasu batzuetan etxe barruraino sartu zaie ura eta motxilak eta liburuak galdu dituzte. Guraso askoren lantokia ez da jada existitzen, inork ez du kotxerik hiriburura lanera joan ahal izateko, beste senideek utzi dieten arropa jantzi behar dute eurena urak eraman edo etxean garbitu ezin dezaketen lokatzez beteta daudelako. Batzuek dena galdu dute, bizitza ere bai. Eta hala ere, ezbehar guztien gainetik, egun hartan, irrifartsu eta itxaropentsu agurtu zituzten seme alabak, eskolan berriro ere alaitasuna berreskuratuko dutela ziur daudelako.

Momentu oso zailak bizi izan ditugu han egon garen bitartean. Larunbatean hiriburuan ospatu zen manifestazioan ultra talde bat irainka hasi zitzaigun, garrasika gu haserrerazi eta berotu nahian, han zeuden milaka herritarren aurrean liskarra bilatzeko helburuarekin. Oso maitatuak sentitu gara, orokorrean, Euskal Herrikoak ginela esan izan dugun bakoitzean. Askotan eskertu izan digute katiuskak jantzi eta bertako errealitatearen berri ematen jarraitzea, gure erkidegotik urrun. Ultra horiek, ordea, EITBren mikrofonoa ezagutu zutenean errez aurkitu zuten aitzakia kazetari euskaldunak ginela eta gustuko ez gintuztela argudiatuz gure aurka builaka aritzeko. Beldurra pasatu genuen, egia esan.

Zaila izan zen ere Ertzaintzaren erreskate taldearekin egin genuen grabaketa. Hiru txakurren laguntzarekin desagertuen bila aritu dira Balentzian. Gure hitzordua baino aurreko egunean aurkitu zuten urak eraman zuen gizon baten gorpua. Negarrari ezin eutsi azaldu zigun ertzainetako batek tanta hotzaren hondamendia bezalakorik ez duela sekula ikusi hogeitahamar urtean.

Betiko izango ditut buruan janari beroa lortzeko herritarrek egiten dituzten ilarak. Denak isilean, tristura aurpegietan, katiuskak eta lokatzez zikindutako arropak jantzita, lehen egunetik batzuk dutxa hartu ezinda, etxe askotan urik eta argindarrik gabe daudelako oraindik. Guri ere jatekoa eskaini nahi izan digute hainbat tokitan baina goserik gabe ibili gara lanean, txikizio horren aurrean bero jatea mereziko ez bagenu bezala.

Ez da kazetariontzat, orokorrean, lanerako egoera erraza izan. Kobertura arazo handiak izan ditugu eta horrek erredakzioan gure materialaren zain genituen lankideekin harremana zaildu digu. Herri askotan ez da denda bakar bat ere salbatu eta ezinezkoa izan zaigu bazkaldu edo kafe bero bat hartzea kronika idazten genuen bitartean. Zutik eman dugu egun osoa askotan, gauzak lurrean ezin utzi lokatzak (eta horrekin nahastuta zetozen beste likido askok) kamara, tripodea eta motxilak izorratu zitzakeelako. Egunero kiloak eta kiloak eraman ditugu altzoan, katiuskak izan dira gure bidelagun egunean 14 orduz. Egunaren amaieran hautsa sudur barruraino sartuta geneukan, musukoak ez zuen iada ezertarako balio.

Baina, hala ere, zailtasun eta tristura guztien gainetik, argi dugu: berriro itzuliko ginateke Edurne eta biok Balentziara. «Ez gutaz ahaztu», errepikatu digute hamaika aldiz. Ezinezkoa izango zaigu bizitakoa ahaztea. Gràcies València.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Udaletxe atzeko zebrabidea hobetzeko lanak hasi dira

Hurrengo albistea

‘Ez eman buelta gehiago’ kanpainaren bideoan parte ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Gure berbaz

    «Kanpai-hotsak»

    2019-12-20
    Binke
  • Ohiko kolaboratzaileak

    «Faltan botatzekoak faltan botatzen ez ditugunak», Nerea Urgoiti

    2021-02-17
    Binke
  • Gure berbaz

    «San Juan eguzkia»

    2022-06-27
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Zaborra mendian», Miren De Regil

    2020-12-28
    Binke
  • Gure berbaz

    «Ekinokzioaz»

    2022-03-22
    Binke
  • Herritarren iritziak

    «Eraso sexistak», Aitziber Bilbao

    2016-07-15
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu