BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Euskararen Eguneko ekitaldirako beste 30 gonpidapen jarri dira eskuragai

      2023-12-01
      0
    • Pantxoa Karrere ere izango da Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldian

      2023-12-01
      0
    • ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu ziren atzo Galdakaon «zaintza negozio bat ez ...

      2023-12-01
      0
    • Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa antolatuko da bihar Galdakaon

      2023-12-01
      0
    • Usansoloren segregazio prozesuak haserrea eragin du EAJ eta EH Bilduren artean

      2023-11-30
      0
    • Aitor Montesi babesa adierazteko elkarretaratzea deitu dute biharko

      2023-11-30
      0
    • Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin zion Oier Ibarretxe galdakoztarrari

      2023-11-29
      0
    • Antzezlan bi eta kontzertu bat hartuko ditu Torrezabalek asteburuan

      2023-11-29
      0
    • Amaitu dira Euskararen Eguneko ekitaldi nagusirako sarrerak

      2023-11-29
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Amaia Aldai: «Pilota galdakoztarraren egoera oso harro sentitzeko modukoa da»

      2023-11-20
      0
    • Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar: «Euskal Herrian bost igerilarik bakarrik egin dugu ...

      2023-10-23
      0
    • Haizea Egiarte: «Neskek patioaren erdigunea hartzeko eskubidea dute»

      2023-10-22
      0
    • Unkina eskolako irakasle jubilatuak: «Asko zaindu deutsagu alkarri Unkinako eskolan»

      2023-10-22
      0
    • Gorka Krutzaga: «Santakurtzak gero eta jai hobeak dira, eta aurtengoak horren adibide ...

      2023-09-25
      0
    • Gaizka Sainz: «Urte osoan izango dogu zabalik Elexaldeko igerilekuetako taberna»

      2023-07-24
      0
    • Nagore de la Torre: «Ez nuen inoiz imajinatuko tailer-denda propioa izango nuenik!»

      2023-06-19
      0
    • Agustin Aizpuru: «Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki beharko genuke»

      2023-05-23
      0
    • Yolanda Vicente: «Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira»

      2023-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskara eta euskera», Joanes Urkixo

      2023-11-20
      0
    • «Lukainka», Manu Etxebarria

      2023-11-20
      0
    • «Gure konpromisoak betetzen ditugu», Usansoloko EAJ-PNV

      2023-11-17
      0
    • «Pamitxe baten truke», Ainara Artetxe

      2023-10-31
      0
    • «Andra Mari eliza emakume batek eraiki zuen», Aitzol Altuna

      2023-10-22
      0
    • «Galdakao harrizko herria», Estibaliz Apellaniz

      2023-10-22
      0
    • «Urri bigarrena», Manu Etxebarrria

      2023-10-22
      0
    • «(G)os(z)atzen», Irati Bediaga

      2023-09-25
      0
    • «Marmokologoak», Julen Gabiria

      2023-09-25
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Eraldaketarako indar berriak

      2023-11-20
      0
    • Itxura aldaketa, hazten jarraitzeko

      2023-11-20
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Euskara eta euskal kultura oinarri, proiektu herrikoia gara» | Publierreportajea

      2023-11-17
      0
    • ARGAZKIAK | 1983ko uholdeak 34 iruditan

      2023-10-03
      0
    • Euskararen komunitatea sendotzera goaz

      2023-09-25
      0
    • 1983ko uholdeak iruditan

      2023-09-25
      0
    • Hauek dira Galdakaoko Santakurtzetako pregoilari izateko 2023ko 15 hautagaiak

      2023-06-22
      0
    • Galdakaoko txokoak iruditan

      2023-06-19
      0
    • Carmen Almansaren margolanak

      2023-06-19
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Taldeka
Hasiera›Elkarrizketak›Taldeka›Otuz: «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

Otuz: «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

Binke
2019-07-19
377
0

Otuz musika taldea
BINKE / 2019ko uztaila

«Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

TESTUA: Ixone Muñiz Arana
ARGAZKIA: Otuz taldea

Ibilbidean halabeharrezko etenaldia egin behar izan badute ere, 2014an sortu zuten Otuz rock musika taldea Aitor, Unai, Markel eta Egoitz laukote galdakoztarrak. Egun, ordea, bueltan dira –aldaketak barne, Joseba berriztarrak hartu baitu Markelen lekua– oholtzetara igotzeko gogotsu.

Etenalditxo baten ostean, bueltan zarete berriro… Etenaldia behartua izan zen. Abenduan Markelek —bateria ohiak— taldea utzi behar izan zuen atzerrira joateko. Beste hirurok lehenengo momentutik argi geneukan proiektuarekin jarraitu nahi genuela baina ez zen erraza izango Markel ordezkatzea. Azken finean, txikitako lau lagunen artean sortutako taldea zen Otuz. Denboralditxo bat egon ginen bateria berri baten bila Joseba ezagutu arte. Ordutik, entseatzen ibili gara: abesti zaharrak berrikasiz eta gauza berriak sortuz. Legution jo genuen «lehenengo» kontzertua eta gustura ibili ginen.  

Euskaraz sortzen duzue zuen musika guztia? Orain arte sortu ditugun abesti guztiak euskaraz izan dira. Abesti batean buruan daukazun hori modu ulergarri eta egoki baten islatzea ez da lan erreza. Horregatik, menperatzen duzun hizkuntza erabiltzeak asko arintzen du prozesu hori. Gure kasuan euskara zein gaztelania izan zitezkeen. Euskararen hautua modu natural batean egin genuen. Ez zen izan aurreikusitako zerbait.

Herriko jaietan zein gaztetxe, lokal eta tabernetan jo duzue. Non sentitzen zarete gusturen? Areto txikiak ditugu gustuko. Egia da, normalean, herriko jaietan jotzen duzunean baliabide tekniko gehiago dauzkazula eskura eta soinu aldetik dena hobea dela. Baina areto txikietan energia berezi bat sortzen da: publikoaren hurbiltasuna, izerdia, berotasuna… Akatsak ere gehiago disimulatzen dira! (barreka)

Legutioko III. Maketa Lehiaketara aurkeztu zarete aurten. Nolatan horrela? Josebak proposatu zigun. «Kohatu» izeneko beste talde baten jotzen du berak eta orain dela pare bat urte lehiaketara aurkeztu zirenean, lehen saria irabazi zuten. Aukera ona iruditu zitzaigun. Bageneuzkan abesti batzuk grabatuta eta zuzeneko erritmoa berreskuratzen hasteko testuinguru paregabea zen. Beldurtuta igo ginen taulara baina, akatsak akats, gauzak espero baino hobeto joan ziren.

Lehiaketa honetan euskarazko abestirik onenaren saria jaso duzue! Bai, hala da, «Asteazkena» abestiak irabazi zuen saria. Jendeari, orokorrean, gehien gustatzen zaion kanta da, baina enteratu ginenean harrituta gelditu ginen. Beste taldeen maila ikusita ez genuen espero ezer irabaziko genuenik…

Zeintzuk dira zuen hurrengo erronkak? Diskoa grabatzeko ideia beti darabilgu buruan. 2016tik ez dugu ezer plazaratu eta gauza berriak ateratzeko gogoz gaude. Hala ere, ez daukagu ez data konkreturik ez proiektu zehatzik. Epe laburrera abestiak hobetu nahi ditugu eta, momentua heltzen denean, ikusiko dugu zelan planteatu. Patxadaz aritu nahi dugu!

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Hamabi Futbol Kluba: «Futbola da eragin gehien ...

Hurrengo albistea

«Errotak»

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Taldeka

    Orioak: «Ez dugu kiroldegietan sartzeko eskubiderik talde berriok»

    2019-12-20
    Binke
  • Taldeka

    Zurrut taldea: «Hobetzekoak proposatzeko askatasun handiagoa dugu»

    2020-11-20
    Binke
  • Taldeka

    Universitario Bilbao Rugby: «Sei galdakoztar daukaguz momentu honetan gure taldean»

    2019-02-15
    Binke
  • Taldeka

    Galdakao Boleibol Taldea: «Boleibolaren osasuna goraka doanaren seinale izan gaitezke»

    2019-10-18
    Binke
  • Taldeka

    Click eta Click: «Argazkigintzarekin lotutako ekintza programa bat garatzen ari gara»

    2018-07-20
    Binke
  • Taldeka

    ZarataK: «Taldea, bere osotasunean, galdakoztarra da»

    2022-01-31
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Euskararen Eguneko ekitaldirako beste 30 gonpidapen jarri dira eskuragai

Torrezabal Kultur Etxeak ekitaldi berezia hartuko du domekan, abenduak 3, Euskararen Egunaren harira. Hitzorduan hainbat eragile...
  • Pantxoa Karrere ere izango da Galdakaoko Euskararen Eguneko ekitaldian

    Galdakao
    2023-12-01
  • ARGAZKIAK | Dozenaka lagun batu ziren atzo Galdakaon «zaintza negozio bat ez dela» aldarrikatzeko

    Galdakao
    2023-12-01
  • Halterofiliako Boxen Arteko Txapelketa antolatuko da bihar Galdakaon

    Galdakao
    2023-12-01
  • Usansoloren segregazio prozesuak haserrea eragin du EAJ eta EH Bilduren artean

    Usansolo
    2023-11-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu