Usansoloko erdigunean geltokia eskatzeko manifestazioa deitu dute bihar goizerako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: BINKE
‘Geltokia erdigunean’ plataformak Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko manifestazioa deitu du biharko, maiatzak 17. Meatzetako aparkalekutik abiatuko dira goizeko 07:00etan eta ospitalera joango dira, «Bizkaia osoak ikus gaitzan».
Usansolotarrek Metroaren 5. linearen proiektuan aldaketak egitea eskatzen jarraitzen dute. Auzokideentzat Eusko Jaurlaritzak eta Euskal Trenbide Sareak iragarritako lanzadera «ez da nahikoa» eta herriaren erdigunean geltokia ezartzea eskatzen jarraitzen dute.
Horretarako, ‘Geltokia erdigunean’ plataforma sortu dute eta honek, besteak beste, sinadura bilketa jarri du martxan.
Halaber, manifestazioa deitu du biharko, maiatzak 17. Mobilizazioa goizeko 07:00etan abiatuko da Meatzetako aparkalekutik eta ospitalera abiatuko da, «Bizkaia osoak ikus gaitzan».