BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Bekeako Mari Goikuria hil da, San Juan bezpera galdakoztarreko ikurra

      2023-12-05
      0
    • Joseba Sarrionaindiak solasaldia eskaini zuen Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxean

      2023-12-05
      0
    • Gabonetako futbol txapelketa antolatuko dute Galdakaon

      2023-12-05
      0
    • EAJk Torrezabal Kultur Etxeko prezioen igoera kritikatu du

      2023-12-05
      0
    • Torrezabal Kultur Etxeko prezioak igotzea adostu du Galdakaoko udalbatzak

      2023-12-05
      0
    • Monika Menak ez du jarraituko UHko bozeramaile izaten

      2023-12-05
      0
    • Galdakaoko Udalak 48 milioi euroko aurrekontua onartu du hurrengo urterako

      2023-12-05
      0
    • Poesiako Lauaxeta Saria jaso du Libe Goitia galdakoztarrak

      2023-12-04
      0
    • Elexalde auzotik ibilbidea antolatuko du Ganguren Mendi Taldeak domekan

      2023-12-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Amaia Aldai: «Pilota galdakoztarraren egoera oso harro sentitzeko modukoa da»

      2023-11-20
      0
    • Iskander Sagarminaga eta Eider Eibar: «Euskal Herrian bost igerilarik bakarrik egin dugu ...

      2023-10-23
      0
    • Haizea Egiarte: «Neskek patioaren erdigunea hartzeko eskubidea dute»

      2023-10-22
      0
    • Unkina eskolako irakasle jubilatuak: «Asko zaindu deutsagu alkarri Unkinako eskolan»

      2023-10-22
      0
    • Gorka Krutzaga: «Santakurtzak gero eta jai hobeak dira, eta aurtengoak horren adibide ...

      2023-09-25
      0
    • Gaizka Sainz: «Urte osoan izango dogu zabalik Elexaldeko igerilekuetako taberna»

      2023-07-24
      0
    • Nagore de la Torre: «Ez nuen inoiz imajinatuko tailer-denda propioa izango nuenik!»

      2023-06-19
      0
    • Agustin Aizpuru: «Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki beharko genuke»

      2023-05-23
      0
    • Yolanda Vicente: «Nire bezero asko jada nire lagun bihurtu dira»

      2023-05-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskara eta euskera», Joanes Urkixo

      2023-11-20
      0
    • «Lukainka», Manu Etxebarria

      2023-11-20
      0
    • «Gure konpromisoak betetzen ditugu», Usansoloko EAJ-PNV

      2023-11-17
      0
    • «Pamitxe baten truke», Ainara Artetxe

      2023-10-31
      0
    • «Galdakao harrizko herria», Estibaliz Apellaniz

      2023-10-22
      0
    • «Andra Mari eliza emakume batek eraiki zuen», Aitzol Altuna

      2023-10-22
      0
    • «Urri bigarrena», Manu Etxebarrria

      2023-10-22
      0
    • «(G)os(z)atzen», Irati Bediaga

      2023-09-25
      0
    • «Marmokologoak», Julen Gabiria

      2023-09-25
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Eraldaketarako indar berriak

      2023-11-20
      0
    • Itxura aldaketa, hazten jarraitzeko

      2023-11-20
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Euskara eta euskal kultura oinarri, proiektu herrikoia gara» | Publierreportajea

      2023-11-17
      0
    • ARGAZKIAK | 1983ko uholdeak 34 iruditan

      2023-10-03
      0
    • Euskararen komunitatea sendotzera goaz

      2023-09-25
      0
    • 1983ko uholdeak iruditan

      2023-09-25
      0
    • Hauek dira Galdakaoko Santakurtzetako pregoilari izateko 2023ko 15 hautagaiak

      2023-06-22
      0
    • Galdakaoko txokoak iruditan

      2023-06-19
      0
    • Carmen Almansaren margolanak

      2023-06-19
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Gorka Krutzaga: «Santakurtzak gero eta jai hobeak dira, eta aurtengoak horren adibide izan dira»

Gorka Krutzaga: «Santakurtzak gero eta jai hobeak dira, eta aurtengoak horren adibide izan dira»

Binke
2023-09-25
292
0

Gorka Krutzaga, Santakurtzetako txupineroa 2023
BINKE / 2023ko iraila

«Gure kuadrillako kideen seme-alabak badira Txandapako kide ere!»

· Gorka Krutzaga Rodríguez
1990, Galdakao

Derrigorrezko ikasketak Eguzkibegi Ikastolan egin zituen hilabeteko protagonistak. Durangoko Ibaizabal Ikastolan eta Deustuko Unibertsitatean jarraitu zituen ostera. Informatikan ingenieria da eta gaur egun ere horretan dabil lanean, hain zuzen, euskal ikastetxe publikoetako ordenagailu eramangarrien kontrolean. Ordea, 20 lagun inguru batzen dituen eta 2008an sortu zuten Txandapa kuadrillako txupinero izateagatik eskaini du ondoko orrialdeetako elkarrizketa.

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Julio Legarretaetxebarria

Ez da fokopean egotearen zalea, eta akaso hori da aurtengo Santakurtzetatik gutxien gustatu zaiona. Baina horixe da egokitu zaiona bera izan baita, Txandapa kuadrillaren ordezkari, Galdakaoko jaietako txupineroa. Gisa honetara Gorka Krutzagak eskainiko duen azken elkarrizketa da ondoko hau. Jai Batzordeko eta egun kuadrillen arteko txapelketan aktibo dabilen kuadrillarik beteranoeneko kidea da bera.

Jaietatik behintzat bizirik atera zara! Bai, eta ez da gutxi! (barreka) Gogorrak izan dira, baina ederrak. Oporren, Gabonen, eta norberaren urtegunarekin batera urteko egunik garrantzitsuenak dira Santakurtzetakoak. Baina egia da gero eta gogorragoak egiten zaizkidana…

Zer izan da aurtengo Santakurtzetatik gehien gustatu zaizuna? Batetik pertsona eta kuadrilla berriak ezagutzea. Bestetik kuadrillen artean jaietarako sortzen diren fusioak. Kuadrilla asko oso potente ibiltzea ekarri du azken horrek, eta ondorioz konpetentzia handitu dute. Polita da hori!

Eta gutxien? Kuadrillen txapelketako azken probaren amaieran, gure kuadrillak antolatu zituen herri kiroletan, bota zuen euri zaparradak asko desitxuratu zuen bikain hasi zena. Aho zapore gazi-gozoa utzi zigun. Bestela, dena ondo!

Balorazio arin bat egin beharko bazenu… Santakurtzak gero eta jai hobeak dira. Pertsonalki bakoitzak bere modura bizi baditu ere, ikuspuntu orokorretik eta kuadrillen arteko harremanetan oinarrituta behintzat, gero eta hobeak dira… bai.

Lehen ere esan duzu, baina euria protagonistegia izan da akaso? Bai, astean zehar batez ere ekintza asko bertan behera utzi behar izan dira, edo lekuz aldatu… eta horrek eztabaida eta nahasteak sortu ditu… Hala ere, euria sarritan izaten da protagonista herriko jaietan! (barreka)

Zelan aukeratu zintuzten txupinero? Jai Batzordeak aukeratzen du txupinaren ardura izango duen kuadrilla. Berez aurreko urteko kuadrilla irabazlearen ordezkari bat izan beharko litzateke, baina Patxikuk iazko txupina bota zuenez eta ez errepikatzeko, bozketa bidez erabaki da aurten. Eta ostean kuadrillak aukeratu ninduen ni.

Zuzenean aukeratu zintuen kuadrillak? Ez, bozketa bidez egin genuen guk ere. Pregoilaria nor izango zen oraindik ez genekien, eta beraz kuadrillako neska bat eta mutil bat aukeratu genituen Lekubason egin genuen bazkari batean. Behin pregoilaria ezagututa, eta neska izan denez, udaletxeko balkoian parekidetasuna bermatzeko ni izan naiz txupinero.

Zer izan zen txupinero izango zinela jakitean burura etorri zitzaizun lehenengoa? Urduritasuna! Ufa! Super ondo egin gura nuen nire kuadrilla ahalik eta hoberen ordezkatzeko… Hori izan da akaso nire akatsa, gehiegi exijitu diodalako nire buruari. Baina gero asko gozatzen jakin dut!

Zer dakar txupinero izateak? Pregoilariarekin batera, jaiei hasiera eta amaiera emateko ohorea eta ardura izatea, besterik ez. Baina tarteko egunetan ere sentitzen da presio pixka bat, jendeak hitz egiten dizulako, ezagutu egin zaitzakelako…

Baina jaiak beste ikuspuntu batetik bizitzeko aukerarik eman dizu? Bai, batez ere esandakoa, lehenengo eta azken egunean. Gainontzeko egunetan txupineroaren zapia ere ez dut jantzi, jaiak betiko moduan bizi gura izan ditudalako.

Ez zenuen txupina piztuko ez zenuenaren beldurrik izan? Ba begira, beldurrik ez nuen izan… eta hala ere txupina pizteko metxeroa ahaztu nuen! (barreka) Eskerrak udaletxeko bat hartu genuen… eta lehenengoan piztu ahal izan nuen!

Laugarrenez izan da Patxiku kuadrillen arteko txapelketaren irabazle. Zer esango zenieke elkarrizketa honen bidez? Oso ondo egiten dute beti. Eta bai esango nieke, elkarrekin ondo konpontzen jarraitzen badute eta kuadrilla bezala gozatzen jarraitzen badute, urte askotan onenak izaten jarraitu ahal izango dutela. Baina horrek ez du esan nahi erraz izango dutenik, gainontzeko kuadrillek beti izango dutelako helburu Patxiku irabaztea.

Patxiku izena eurei galdetu beharko diegu nondik datorren. Baina Txandapa? Lehen asko erabiltzen genuen kuadrillan «txandapasa» berba, zerbait esan nahi ez genuenean-edo, brometan. Eta 2011n, kuadrillari izena jarri behar geniolakoan, Txandapa izena jarri genion, «txandapasa» berbatik. Gure kamisetako eskua ere hortik dator!

Eta zuek ere urtero hartzen duzue parte kuadrillen arteko txapelketan, ezta? Bai! Aurten lortu dugu gainera gutako bakoitzak «pike» pertsonalak hartzea datorren urteko txapelketari begira. Honek gure maila hobetzea ekarriko duela espero!

Konpetentzia handia sentitzen al duzue? Konpetentzia sanoa badago, bai. Guztiek irabazi nahi dute, eta normala da «pikea». Tentsio pixka bat une batzuetan ere somatzen da. Baina guzti horrek «show» handiagoa izatea dakar!

Kuadrillen txapelketatik kanpo, badago Santakurtzetan zelan lehiatu? Proba batzuk mundu guztiarentzako zabalik daude, kuadrilla izan edo ez izan, kuadrillen txapelketan parte hartu edo ez… Paella, tortilla, marmitako, igel edota mus txapelketak, esaterako, horren adibide dira. Hala ere, ezinezkoa da Santakurtzetako ekintza guztietan %100ean parte hartu ahal izatea.

Jai inklusiboagoak egiteko aukerarik ikusten duzu? Bai, eta horretan ari gara Jai Batzordetik eta Udaletik. Baina lehenengo eta behin, jendeak jakin behar du —eta jakinarazi behar dugu— egiten diren proba guztiak ez direla gazteentzako edo sasoi fisiko onean daudenentzako bakarrik. Eta bigarrenez, Ohiko Txapelketa izenez bataiatu dugun baina jendeak oraindik ezagutzen ez duen txapelketa paraleloa ere izango da martxan aurrerantzean. Eta bertan zailtasun fisikoak dituztenek ere parte hartu ahal izango dute.

Zer da Ohiko Txapelketa?Jai Batzordeko hausnarketa batetik dator. Jende nagusiagoak edota bestelako zailtasun fisikoak dituenak ere jaietan parte-hartze aktiboa izateko zerbait egin behar genuela uste dugu… Baina parte-hartze hori kuadrillen txapelketako exijentziatik, prestakuntzatik eta proba kopuru handitik urrun egongo dena. Datozen urteetan horretan indar egitea espero dugu.

Zuen kuadrillan batzuk guraso ere badira. Guraso izatea bateragarria al da kuadrillen arteko txapelketarekin? Zaila eta nekagarria da, baina beste erritmo batean bada ere, baietz esango nuke. Bide batez, Txandapako gurasoak eskertu nahiko nituzke Binkeren bidez, dituzten ardurak izanda ere beti daudelako lanerako eta laguntzarako prest. Gaueko ekintzetan parte hartzeko zailago izaten dute, baina bestela ere beti daude moldatzeko prest!

Behintzat Txandaparen etorkizuna bermatuta izango duzue! Eta kuadrillakoen seme-alabak badira Txandapako kide! Arropa eta jaietarako kit guztia badute txikienek ere! (barreka) Hori bai, etorkizuna bermatzeko gutxienez 15 urte itxaron beharko ditugu, ez dakit ba gehiegi ez den izango… (barreka)

Normalean txupineroak ez du jaien hasieran udaletxeko balkoitik berba egiten. Zuk, ordea, izan zenuen horretarako aukerarik. Zergatik? Ane Legarretari esker egin nuen nik ere balkoitik berba. Eta eskertu baino ezin diot egin eskainitako aukera! Balkoitik aldiz kuadrillari eskerrak emateko baliatu nuen aukera hori, eta orain urte batzuk egin genuen apustua gogoratu nahi izan nuen.

Zein apustu? Mutilok gona eramatearen apustua, esaterako. Orain urte gutxira arte nesken kontua baino ez zen gona janztea, eta guk oihal koloretsu baina itsusi batzuk erosita gonak egin genituen guretzako. Etiketak apurtzeko modu bat iruditu zitzaigun, zergatik ez, eta iruditzen zait lortu dugula hein batean horrekin apurtzea. Hasieran jendeak arraro ikusten gintuen, eta guk ere ez genuen eroso janzten. Baina orain askok janzten dute eta mutilok lortu dugu gona harrotasunez janztea.

Ane Legarreta aipatu duzu. Ez dugu bera ere elkarrizketara ekarri Binkeren azaleko protagonista izan delako dagoeneko, eta zorionez askotan ematen dugulako bere berri gurean. Baina zer iruditu zitzaizun bere pregoia? Kriston tablak ditu! Oso ondo prestatutako pregoia irakurri zuen, sakona, mezu potentea zuena baina desberdina aldi berean… Emakume hori makina hutsa da!

Eta zer iruditu zitzaizun berarekin aurtengo jaietako ardurak partekatu ahal izatea? Berari ere esan nion: niretzako plazerra izan da berarekin esperientzia hau partekatu izana, eta oso eskertuta izango nau beti. Txupinazoaren aurretik ordubete inguru egin genuen udaletxean, balkoira irteteko zain, eta berak lasaitu ninduen erabat! Inoiz ez naiz hain urduri egon, benetan!

Burua orain, kuadrillen arteko bazkarian? Bada… ez. Ez gara joango. Ez dugu tiketik hartu eta kuadrillen arteko lehenengo bazkaria izango da ez garena joango. Baina nahiko «kañeroa» izan da jaien neurriari eustea eta orain, kuadrilla bezala ere, oporrak behar ditugu! (barreka) •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Arantzazu», Manu Etxebarrria

Hurrengo albistea

«(G)os(z)atzen», Irati Bediaga

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Berton inde

    Olatz Crespo eta Nerea Zubiaurre (Sinun): «Galdakaon jaiotako proiektua da Sinun, bitxien marka berria»

    2020-09-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Elkarlaguntza Sarea: «Gizartean nagusi den indibidualismoa gainditzea da gure helburua»

    2019-02-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Izitu egitasmoa: «Ikuspegi eta praktika iraultzailean sakondu nahi dugu»

    2021-01-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Aritz Irusta: «Saioko taldekideak aspaldi ezagutu ditudan pertsonarik jatorrenak dira»

    2023-04-24
    Binke
  • Elkarrizketak

    Itziar Atienza: «’Entrevías’-ekin adin guztietako publikora heltzea lortu dugu»

    2023-05-22
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ruper Ordorika: «Lehen diska Galdakaon grabatu nuen»

    2021-02-19
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Bekeako Mari Goikuria hil da, San Juan bezpera galdakoztarreko ikurra

Mari Goikuria Beobide zendu da abenduaren 5ean, Santi Brouard enparantza galdakoztarrean Andra Mari Dantza Taldeak antolatzen duen...
  • Joseba Sarrionaindiak solasaldia eskaini zuen Andra Mari Lanbide Heziketa ikastetxean

    Galdakao
    2023-12-05
  • Gabonetako futbol txapelketa antolatuko dute Galdakaon

    Galdakao
    2023-12-05
  • EAJk Torrezabal Kultur Etxeko prezioen igoera kritikatu du

    Galdakao
    2023-12-05
  • Torrezabal Kultur Etxeko prezioak igotzea adostu du Galdakaoko udalbatzak

    Galdakao
    2023-12-05

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...