«Arantzazu», Manu Etxebarrria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2023ko iraila
Arantzazu izena entzuten dogunean, batezbe, Oñati goiko Frantziskotarren Santutegi ederra jatorku gogora. Arantzazuko Amabirjinaren jaia irailaren bederatzian ospatzen da erromesez beterik. Goazen izenaren jatorrira. Herriko esaundarik hara, Rodrigo Balzategi artzainari Amabirjina agertu ei jakon Arantza baten gainean eta esan ei eutsan: «arantzan zu?» Hortik ei dator Arantzazu izena. Baina, ez. Etimologia hori ez da zuzena. Izen zaharra: Aranza+zu> Aranzazu da, eta gerora Arantzazu (/z/> tz) bilakatuz. Beste errazoi bat «arantzan zu» izan ez egiteko. Arratian be Aranzazu>Arantzazu herria daukagu. Horregaitik ba, arantza, ar edo pintxodun elorria da eta -zu, ugaritasunezko atzizkia. Atzizki bako Arantza, Ainhoako Andre Mariaren adbokaziorako eraiki zan, eta hortik, Arantzazu eta Arantza emakumezko izenak. Arantza izenak bere aldaki fonetikoa be badauka: Arantxa. Arrazoia bikoitza izan leiteke, bata, /tz/>/tx/ hipokoristikoki egitea eta bestea, erdaldunek /tz/ ahoskatzen ez jakitea eta sinkretismoz euren /ch/-ra jo beharra. Gogoratu daigun «Zuk zer dezu Arantzazu, amets kabi otoitz leku…» abestia, Arantzazuko Santutegia goratzeko.