
Da Capo Musika Bandak ‘Printze txikia: bidaia magikoa’ emanaldia eskainiko du Torrezabalen
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA:Ander Elordui
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak ‘Printze txikia: bidaia magikoa’ kontzertua eskainiko du domekan, maiatzak 18, Torrezabal Kultur Etxean. Ikuskizun berezi honek «emozioen unibertso batera» eramango ditu ikusleak.
Torrezabal Kultur Etxeak Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren hiru kontzertuko hartuko ditu aurten eta hauetako bi eskaini ditu bandak honezkero. Azkena aldiz, domekan, maiatzak 18, izango da.
Kasu honetan ‘Printze txikia: bidaia magikoa’ kontzertua aurkeztuko du bandak, Luis Orduñaren zuzendaritzapean. Ana Otsoa eta Inés Vaquero izango dira saioaren zuzendari artistikoak, Otsoa bera narratzailea, eta Vaquero akrobazien arduraduna.
Bandaren arabera, emanaldi berezi honek «emozioen unibertso batera» eramango ditu ikusleak. «Bertan, planeta eta pertsonaia bakoitzak maitasunari, adiskidetasunari eta begientzako ikusezina denari buruzko funtsezko zerbait aurkitzen digu. Musika, antzerkia eta aire akrobaziak elkarri lotuta daude, istorio unibertsal honen unerik magikoenei bizia emateko», adierazi dute taldetik.