
Eva Naranjoren argazkiak
Sormenetik
BINKE / 2025eko apirila
Nire aitari esker hasi nintzen argazkigintzarekiko zaletasunarekin, beti eman zidalako kamera bat eskuen artean edukitzeko aukera. 2012an egin nuen argazkilaritzako lehen ikastaroa, eta harrezkero argazkilari handiei esker trebatu ahal izateko zortea izan dut, nire inspirazioa baitira. Bereziki paisaia-argazkilaritza eta makroa gustatzen zaizkit, nahiz eta diziplina guztietara egokitzen naizen, momentuaren arabera. Pedro Javier ‘Argien umea’ gustatzen zait Light painting diziplinan, Pedro Javier Pascual argazki makroan… 2019an Click eta Click elkartearekin bat egiteko zorte handia izan nuen, eta ordutik argazkigintzarekin dudan lotura askoz ere aktiboagoa eta parte-hartzaileagoa da.




