
«Taloak», Manu Etxebarria
Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2025eko apirila
Artoaren ereitza azaltzeko esaera honetara joko dogu. Aiko: «San Jurgi, artoak ereiteko goizegi» (apirilaren 23a); San Marcos, artoak ereinda balegoz (apirilaren 25a), beraz hazeguna apirilaren 24a. Artoa, pertsona zein animalien janaria izan da eta bada. Pertsonontzat arto-urunezko jakiak aipatzean, aikomenzan artoa, artopila, taloa eta morokila. Arto nagusi eta artopilerako ez hainbeste, baina talo eta morokilerako artagauengandiko urunak sikuak eta zeheak izan behar dau zein bihotzerreak jo. Horregaitik, eta batez be, artaburuak batu barritan, sikatu egin behar dira labigerra bitarteko. Labigerra zera da, erraria egin ondoren artaburuak sartzen dira labeko beroa aprobetxatuz neurrian kizkortu arte. Gero errotara eroan, eho eta urun hori da egokiena talo zein morokiletarako. Taloa be ez da edozein modutara erre behar. Taloburdinan buelta batzuk emon behar jakoz alde bietan azala egin arte oreari astuntasuna kentzeko. Morokilerako be arto-urun siku eta zehea da onena, gainera ondo irabiatu behar da kazuelan urun-bolak saihesteko. Gaur, morokila eta arto-sopak ez dagoz modan baina taloa bai, edozein ferietan jarri da modan. Ondo etorria talo jauna!