BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

      2025-05-14
      0
    • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

      2025-05-14
      0
    • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

      2025-05-14
      0
    • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

      2025-05-14
      0
    • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

      2025-05-13
      0
    • Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako

      2025-05-13
      0
    • Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean

      2025-05-13
      0
    • Gure Eskuk bertan behera utzi du Galdakaon antolatutako hitzaldia

      2025-05-13
      0
    • Galdakao Futbol Taldeko gazteek Jubenilen Ohorezko Mailara igoera lortu dute

      2025-05-13
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

Binke
2025-04-23
169
0

Josu Etxaburu, Gure Eskuko bozeramailea
BINKE / 2025eko apirila

Gure Esku herri ekimenak Herri Libre Bat mobilizazio erraldoia antolatuko du Bilbon ekainaren 7an eta Galdakaoko eta Usansoloko herritarrak deitu ditu parte hartzera. Pasa den azaroan ‘Aurrera egiteko garaia da’ manifestua aurkeztu zuten, ehun norbanako baino gehiagok sinatutako deialdia, eta orain herriz herri lanean ari dira.

Pasa den azaroan ‘Aurrera egiteko garaia da’ manifestua aurkeztu zuen erabakitzeko eskubidearen aldeko Gure Esku ekimenak. Ehun norbanako baino gehiagok sinatutako deialdia izan zen eta orain herriz herri lanean ari dira, ekainaren 7ko Herri Libre Bat mobilizazio erraldoian Bilboko kaleak hartzeko. Josu Etxaburu ekimeneko bozeramailearekin hitz egin dugu mobilizazioaren inguruan, eta maiatzaren 14an Galdakaon eskainiko duen hitzaldiaren aurretik.

Mobilizazioak «Herri Libre Bat. Euskal herriak erabaki» du leloa, ezta? Hori da, leloak gure aldarrikapenak jartzen baititu erdigunean. Zazpi lurraldetako jende anitzak osatutako herri bat gara, bere burua munduan herri gisa kokatzen duena, Hizkuntza, kultura, ohitura eta zuzenbide propioak dituen herri bat gara. Bere burua gobernatu nahi duen herri bat gara, burujabe izan nahi duen herri bat. Errealitate horren aitortza lortu behar dugu. Horretarako dauden aukerak baliatu behar ditugu.

Manifestuaren izena ikusita, zergatik mobilizazioa orain? Aurrera egiteko garaia dela esaten dugunean ez da Gure Eskuren ustea bakarrik, Euskal Herriko gehiengo zabal baten uste sendoa dela esango nuke. Ziklo berri bat abiatzeko momentua dela esan dezakegu, elkarrekin, burujabetza, aitortza eta erabakia oinarri izanda herri erronkei eraginkortasunez erantzuteko momentua da. Herri ikuspegiarekin eta anbiziorarekin jokatzeko garaia delako uste irmoa dugu. Herri gisa aurrera egiteko garaia.

Hala ere, ekainaren 7a baino lehen bidea dago egiteko? Pasa den hilean herrialde bakoitzean aurkezpena-batzarrak egiteko tartea hartu genuen eta orain herriz herri lanean jartzeko unea iritsi zaigu bai. Pixkanaka Euskal Herriko herri bakoitzean herri libre bat batzordeak sortzen ari gara eta denon artean ari gara ekainaren 7rako bidea egiten.

Zein  helburu dute batzordeek? Giroa eta baldintzak sortzea da batzordeen eginkizun nagusia. Lan hori hiru esparrutan artikulatu dugu; Porpaganda, atxikimen kanpaina eta herri ekimenak. Xedea argia da: Informatu, motibatu eta gogoeta politikoa bultzatzea.

Nork hartu dezake parte batzar hauetan? Bilera irekiak dira hauek, edonor gerturatu daiteke, noski. Herri libre baten parte izan nahi duen eta honetarako bere ekarpena egin nahi duen pertsona oro ongi etorria izango da.

Usansolotar eta galdakaotarrei zer dei egiten diezue? Dei egin nahi dizuegu ekainaren 7an Bilboko kaleak hartzera, eguna Herri Libre Bat leloaren pean igarotzera eta aldarrikapenak lau haizetara zabaltzera. Gainera, eguna iritsi baino lehen maiatzaren 14ean, Galdakaon antolatu dugun aurkezpenera gonbidatu nahi zaituztegu.

Bukatzeko, baduzu azken hitzik? Bai, noski. Azpimarratu nahi nuke Galdakaon eta Usansolon egiten den ale bakoitzak Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten lagunduko duela: zazpi lurraldek osatutako herri librea, erabakimen handiagoa duena eta pausu oro elkarrekin egiten duena, elkarrekin hobeto zainduko ditugulako gure lurra, hizkuntza eta kultura. Ekainaren 7an zuretzat gorde dugun lekua zuk baino beste inork ez du beteko. Zure lekua betetzea zure esku dago, Bilbo betetzea ordea guztion esku dago. Elkarrekin erabakiko duen herri bat zain dugu. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Zentsura-mozioa aurkeztuko dute Galdakao Boleiboleko presidentea kargutik ...

Hurrengo albistea

Usansoloko Ospitaleko 20 langileren kaleratzea geldiarazi dute

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Ostike!

    Antrotarrak: «Covidarekin edo Covid gabe berdin ligatzen dugu: gutxi!»

    2020-12-28
    Binke
  • Elkarrizketak

    Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

    2022-11-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Janire Landaluze: «Bidezkoak ez diren erabakiak hartzeko baliatzen ari dira pandemia»

    2021-02-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Roberto Moreno: «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen»

    2020-09-28
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Ziortza Gandarias: «Euskal komunitateari estimua diote Boisen; alkatea ere euskalduna da!»

    2020-03-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Karmele Gorroño: «Ez dut argi inspirazioa benetan existitzen denik»

    2021-11-26
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

Bihar, maiatzak 15, 'Nakba’ izenez ezagutzen den palestinarren desplazamendu behartuaren 77. urteurrena beteko da, adituen...
  • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

    Usansolo
    2025-05-14
  • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

    Galdakao
    2025-05-14
  • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

    Galdakao
    2025-05-14
  • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

    Galdakao
    2025-05-13

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu