
Maitane Salvador ‘Mahessatay’: «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»
Maitane Salvador ‘Mahessatay‘, bitartekaria
BINKE / 2025eko apirila
«Idatzita dago zein modutan utziko dugun gure gorputza»
· Maitane Salvador Barbero
1982, Bilbo
Oinarrizko ikasketak Bilbon egin zituen eta ondoren magisteritza ikasi zuen. Irakaskuntzan ibili zen ondoren eta baita musika taldeetan ere. Orain ordea bitartekaria da eta sanazioan lan egiten du. «Arima librea» izatea lortu du eta hainbat sinismen eta patroi mugatzaile, identifikatu eta apurtzea eskuratu du ere.
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai
Irakasle izateko ikasi zuen Maitane Salvadorrek eta lan horretan ibili da denbora luzez. Galdakaon ordea, ezaguna da iaz agur esan zuen Kantu Kolore taldearen kide izateagatik. Beste taldetan ere izan da abeslari baina gaur egun bitartekari bezala aurkezten du bere burua. Maldivasera egindako bidaia batean bere aiton-amonak ikusi eta sentitu zituen eta bere esperientziatik abiatuz, sanazio-kanalizazio lanak egiten ditu gaur egun. Berarekin hitz egin dugu bere gaitasunez eta sanazio prozesuek eragiten dutenaz.
Noiz izan zenuen zure lehen esperientzia mundu honetatik haratago? Maldivasera joateko erretiro bat agertu zitzaidan Instagramen duela lau bat urte. Eta Maldivak ia non ziren mapan oroitu gabe baiezko potoloa eman nuen, jajaja. Han izan behar nuen.
Zer sentitu zenuen zehazki? Bertan yoga eta meditazioa lehen aldiz bizitzan egiten ari nintzela eta begiak itxita nituela nire aiton-amonak ikusi eta sentitu nituen. Haien energiak ziren. Maitasun handiko besarkada erraldoia eman zidaten nik malko erraldoia isurtzen nuen bitartean. Begiak zabaldu eta nire ondoan zeudenei nire esperientzia kontatu nien guztiz txundituta… Orduan, nire harridurarako, haiek normaltasunez mintzatu zitzaizkidaten, batek koinata mediuma zuelako. Haiei esker, hein handi batean, nire esperientzia guztia balidatu nuen eta gaur egun hemen naizena naiz. Bueltatu nintzenean medium batengana joan beharra nuela sentitu nuen nire bizipena ulertzeko. Hark nire aitonaren mezua helarazi zidan: ez izan beldurrik, ez erresistitu, garaia iritsi da hau atenditzeko eta honetara irekitzeko. Zein naizen gogoratuz, nire maitasuna eta argiarekin inguruan eragiteko. Egiten dudan guztian txertatuz, eta egingo dudan horretan integratuz. Hemen gaude, laguntzeko eta bidean akonpainatzeko. Eta halaxe egin nuen. Nik ezer(zer) ikasi behar nuen galdetu nion mediumari eta hark, gogoratu besterik ez nuela egin behar goraipatu zidan, joango nintzela gauzak ulertzen eta integratzen. Eta hau balidatuz eta on egiten zidala ziurtatu nuenean hau atenditzen eta hau integratzen hasi nintzen. Gaur egun etengabe ikasten jarraitzen dut, errealitatea zein den ulertzen. Gure arimaren ibilbideen joan- etorriak ulertzen, errenkarnazio hasierak… Hasieran nire egunak scape room horietakoak balira bezala ziren, hainbat seinale interpretatzen, integratzen, komunikazioa ikasten… ez nituelako gaur egungo gaitasunak hain landuta! Denbora dedikatzen diot honi.
Nola hartu zenuen zure gaitasun hau besteei laguntzeko erabiltzeko erabakia? Ez dut zehazki data konkreturik oroitzen baina gaitasun hauek besteei laguntzeko balio zutela sentitu nuenean jo eta ke hastea erabaki nuen, baina ez noski nire arimari zegokiona lehenik atenditu gabe. Hala egin nuen hortaz. Lehen bi urteak nire zauriak identifikatu, atenditu eta sendatzen eman nituen, besteekiko zenbitzu praktikaldi xumea egiten nuen bitartean.
Abantaila edo karga bat da zuretzat gaitasun hauek izatea? Beste batek duen duen gaitasun-balio bezala ulertzen dudanez, bedeinkazio gisa jasotzen dut, ikuspegi horretatik jasotzen baitut. Denok dugu ondoan duguna laguntzeko doaitza, erabakia norberak hartzen du. Egun ona izan esaldiak esaterako triste dagoen bati alaitu lekioke eguna. Nireari dagokionez, oholtza baten gainean kantatzen ibili naizenean Kantu Koloreko abeslari gisa, kantatzean transmititu dudan horrek eta gaur egun egiten dudanak balio bera duela pentsatzen dut. Arestian hainbat familia eta haurren irribarrean eragiten nuen, gaur egun haien irribarrean eragiten dut haien istorioa ulertzen laguntzen dudalako. Helburua berbera da hortaz: ongizatea, maitasuna, laguntza. Sanazioa azken finean.
Zer eskaintzen diezu zehazki zure saioetara doazenei? Etengabe garatzen ari naizen doaitzen bidez ikus, entzun eta sentitu ahal dudan guztia eskeintzen diet. Medium guztiak ez garelako berberak. Bide ezberdinak ditugu. Badira tarotistak, badira kanalizatzaileak. Arimaren konstzientzia mailaren arabera arautua da. Ni mediuma naiz, bitartekaria. Zubi lana egiten dut bi plano multidimentsionalen artean. Nire esparrua sanazioa, ahots eta energiaren bitartez doa. Nigana datozenei momentu horretan entzun behar duten informazio garrantzitsuena helarazten diet aurrera egin ahal izateko, baita min eta gaitz batzuen sanazioa ere. Ez diet ezer galdetzen, ez dut beharrik, informazio zuzena heltzen zaidalako. Haien arimaren ibilbidearen datu basera edo erregistro akashikora joaten naiz eta bertatik informazioa jeitsi egiten dut. Bestalde haien bidailagunak agertzen dira, gida espiritualak, informazioa ematen didatenak ere. Denok jaiotzean ondoan ditugun laguntzaile ikusezinak dira, 24 orduz gurekin daudenak. Ez ditugu ezagutzen baina gu laguntzeko daude. Eskatu behar diegu gure ongizaterako behar dugun hori. Beharra balego eskatu beharra dugu, guretzat noski. Ez eman zuen menteari eskumen hori: merezi dut, ez dut merezi, hau gertatuko da… Beldurretik datorren guztia, pentsamendu ezezkorrak adibidez, identifikatzera animatzen zaituztet, ez delako barruan benetan pentsatzen duena. Sinismen bat izan daiteke, heziketa patroi mugatzaile bat. Guk erabaki behar dugu gure menteak gugatik erabaki ez dezan.
Zein da hortaz transmititu nahi duzun mezua? Hau da jendearekin konpartitu nahi dudana: espiritualitatea ez dela erlijio bat, espiritualitatea nork bere ariman sinistea da, beste plano multidimentsionalera ondoenen igarotzeko; meditazioa ez dela ommmm ezta mantrak kantaztea, nola sentitzen garen identifikatzea dela gauza askoren artean nola egin baizik. Nnutrizio on baten garrantzia ere aldarrikatu nahi dut. Nutrizio osasuntsua izan beharra dugu, ez soilik barruko organoek ongi izateko baizik eta gure pentsamenduek bibrazioa altuagoa izan dezaten. Bibrazioa altua baldin badugu pentsamenduak positiboagoak izango dira eta errezagoa izago da bizitza! Bestalde, hau ere zabaldu nahi dut: ez mindu zure arima besteena mintzearen beldur izateagatik. Ez dena ari gertatzen, ez atenditu, ez pentsatu. Hemen eta oraina zara! Zure pentsamenduek zure errealitatea aldatu dezakete! Adi horrekin! Ez dagokizu ondokoaren pentsamendua. Honek aske izaten lagunduko zaitu. Ez zaitez epaitu, ez zaitez errudun sentitu, ikasi bizipen horretatik eta aurrera! Zure errealitatea bizi, ez ondoan duzunarena. Ziurtasuna nahiago duzu askatasunean bizitzea baino? Maitatu zaitez.
Nola prestatzen zara saio baten aurretik? Nutrizio on bat izan beharra dut, baina hidratazioa funtsezkoa da, saioan zehar ur asko galtzen dudalako konektatuta izateagatik. Ura ekartzeko ere gomedatzen diet datozen pertsonei. Ah, eta saioa grabatzeko eskatzen diet ere, ondoren entzun ahal izateko!
Posible da hildakoekin hitz egitea? Ez daude hilik, hortaz bai, noski, ulertzeko zaila bada ere. Gorputza (avatarra) uzten dugu eta trantsizioa egin ostean maitasun inkondizionalera bueltatzen gara. Errealitatea beste planoan dago. Ez dut esaten hau erreala ez denik baina ahaztu egiten dugu hona gatozenean. Errenkarnazioa (bizi esperientzia) sanazio lurraldea dela imaginatu behar dugu, non arimok bizipenen bidez sinkronia, kausalitateen bidez, aukera dugun hauek gauzatu eta sendatzeko. Hona gatozenean kontratu karmiko bat dugu, azterketa bat balitz bezala, non bizipen bat bizi, ikasi eta ikasketa hori integratu dugunean bigarren azterketa hasten gara eta horrelaxe doa gure ibilbidea. Hortaz gertatzen den guztia perfektua da. Eta ez ahaztu gozatzeaz!
Zergatik joaten dira hain goiz batzuk? Denok dugu data bat, epemuga tarte bat. Idatzita dago zein modutan gorputza utziko dugun. Libre albedrioa ere badago. Hortaz demagun gorputza gaizki zaintzea erabakitzen dugula. Tarte hori noski asko murriztu eta aurreratuko litzateke.
Zein punturaino da garrantzitsua joan direnekin harremanak ixtea? Harremanak ez dira ixten gero elkar ikusten dugulako. Itxi behar duguna pendiende utzi dugun energia da, baita hemen ere. Lagun batekin haserrealdia baduzu, familiako batekin… eta egoera hura sendatu gabe utziz gero, energia itxi gabe geratzen da. Nire gomendioa: plano honetan bizipen guztiak ixten joatea. Zenbat eta gehiago hemen itxi, errezagoa izango zaigu buelta etxera gorputza uztean. Ez baldin badugu aukerarik pertsona bat fisikoki ikusteko eta energia hura ixteko egoera imaginatzera animatzen zaituztet: aurrean duzula, zer esango zenioke? Zer aldatuko zenuke? Askotan gure burua barkatu beharra dugu, gertatu zen hura nolabait permititu genuelako. Eta minduta geratu gaitezke. Halakoetan errepikatu: «Ahal izan nuen ondoenen egiten saiatu nintzen» eta ondoren zer egingo zenukeen pentsatu, esan, idatzi… Erregresio bat bezala eta errealitate eta energia hura itxita geratuko da. Bestalde, beste planoan daudenak deituz gero, entzungo zaituztete. Hots egin iezaiezue! Mintzatu lasaitasunez eta agurtu nahi beste!
Ispirituek zu bilatzen zaituzte edo zuk bilatzen dituzu? Saio batean agertu behar badira ere agertzen dira. Komunikazioa nola nahi dudan aldez aurrerik arautu egin nuelako. Ni naiz erdian dagoen., bitartekaria. Guzti honetarako prestatu egin ninduten. Agertzen dira edota deitu egiten ditut, hala eskatzen badute. Baina hemen ez daudenak oso ondo daude!
Mediumetan sinesten ez duen jendeari, zer esango zenioke? Ez dagokit niri haiek konbentzitzea. Ez da nire helburua, ezta! Hiru seme alaba dauzkat eta harrigarria da nola erditzea adibidez zein naturaltasunarekin hartzen dugun, bizitza egiteari buruz ari naiz… Nire tripatik, sabeletik, buru bat, begiak, muskuluak, zelula berriak… eta hezurrak atera dira! Ba horixe bera, jajaja.
Irakaskuntzan eta abeslari gisa ere ibili zara. Nola gogoratzen dituzu aro hauek? Eskerrak ematen ditut nire bizitzako etapa bakoitzarengatik, baina saiatu egiten naiz hemen eta orainean bizitza egiten. Hor dago koxka. Goizero esnatu eta nor izan nahi dudan aukeratuz. «Zer egingo dut nire egun onena izateko?» galdera goizero egitean.
Bi ogibide hauek lagundu dizute gaur egun duzun gaitasuna garatzera? Noski, irakaskuntza lanetan ibiltzeak zertarako balioko zidan ulertu nuen gerora. Gaur egungo egoera «maestriaz» ulertzeko eta aurrean dudan arima modu egokienean atenditzeko. Oholtza baten gainean jende mordoz inguratuta egon izanak, bakean eta maitasunean jende-aurrean mintzatzeko gaitasuna eskaini dit ere. •