BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Jugun argiteria jartzen ari da Galdakaoko Udala

      2025-05-14
      0
    • Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

      2025-05-14
      0
    • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

      2025-05-14
      0
    • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

      2025-05-14
      0
    • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

      2025-05-14
      0
    • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

      2025-05-13
      0
    • Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako

      2025-05-13
      0
    • Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean

      2025-05-13
      0
    • Gure Eskuk bertan behera utzi du Galdakaon antolatutako hitzaldia

      2025-05-13
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
AktualitateaErreportajeak
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

Usansolo
2025-04-28
296
0

TESTUA ETA ARGAZKIA: Jon Gomez Garai

Denen ahotan dago Europa hegoalde eta mendebaldeak bizi izan duen itzalaldi elektrikoa. Herrialde gehienak oraindik, ordu honetan (16:30), hornidura elektrikoa berreskuratzeko prozesuan badaude ere, Galdakaon eta Usansolon argindarra %100ean itzuli da. Baina arazo batzuk sortzen ari da oraindik zenbait eraikin eta enpresetan. Usansolon, esaterako, nola sufritu dute argindarrik gabe geratzea farmazia, eskola, supermerkatu, taberna edo zaharren egoitzan? Eta garrantzitsuena, nola egin die aurre anbulatorioak eta ospitaleak itzalaldi elektrikoari?

Gertakizun historikoa bizi izan dute astelehen honetan Europako zenbait herrialdek, eguerdiko 12:30 aldera hasita hornidura elektrikoa erori eta erabateko itzalaldian murgildu direnean. Portugal, Espainia, Frantzia, Alemania, Andorra… eta beste herrialde askotan. Euskal Herri osoa ere izan da —eta toki batzuetan izaten ari da, arratsaldeko lehenbiziko orduetan oraindik— kaltetuetako bat, eta Usansolo ez da salbuespena izan. Baina, nola eragin du hornidura elektrikoaren erortzeak Bizkaiko 113. udalerrian?

Ezohiko itzalaldiak Usansolon izan duen eragina jakiteko, zenbait instalazioetara bisita egin du BINKEk gaur, apirilak 28. Gehienetan «nahiko ondo libratu» dutela esan diote bisitatutako zerbitzu edota negozio gehienek hedabide honi, eta denen artean kaltetuenak bezeroak sistema informatikoen bidez kobratzen dituzten negozioak izan dira. Horien adibide izan dira Usansoloko farmazia eta Eroski supermerkatua, esaterako.

Oletxe kaleko farmaziako arduradunak BINKEri aitortu dio itzalaldiaren «lehenengo unetik» utzi behar izan diola bezeroak hartzeari, «ordu eta erdi egin dugu ezin zerbitzurik eskaini, saltzen dugun guzti-guztia gure sistema informatikoan erregistratu behar dogulako». Egoera antzekoan egon dira supermerkatuko langileak, eta BINKEren bisita jasotzean langile-elektrikari bat bertan egon da lanean, arazoa konpondu nahian. «Txispazo bat eman dit kutxak 12:30ean eta une honetan (14:45) oraindik bezeroak ezin sartu dabiltza, ezin dugulako kobratu», azaldu du Eroskiko kutxazain batek.

Hornidura berrezartzearekin batera, argia izan da eraikin gehienetara itzultzen lehena, baina komunikazio- eta informatika-sareak berrezartzeko arazo handiak izaten ari dira oraindik Usansoloko toki askotan. San Andres zaharren egoitzako zuzendaria gailu eta kableen artean belauniko aurkitu du BINKEk, «sistema informatikoa berriro martxan jarri guran», esan du. Goizetik bazkaltzen dute bertakoek, eta «zentzu horretan ondo, baina ateak eta igogailuak ezin martxan jarri gabiltza», aitortu du egoitzako zuzendariak, «eta mugikortasun arazoak daukiezan pertsona batzuk ezin izango doguz solairu batetik bestera mugitu arazoa konpondu arte». Oxigenoa behar duten egoiliarrek ere ondo eutsi diote beharrezko duten hornidurari, «ordu luzez hornitzeko oxigeno bonbonak dauzkagulako, zorionez», azaldu du egoitzako erizain batek.

Unkina eskolan «oso ondo libratu» dutela esan dio bertako zuzendariak komunikabide honi: «Hornidura eten danerako bazkari guztiak prest izan doguz eta, plastikozko ontzietan bada be, ondo bazkaldu ahal izan dogu ikasle zein irakasleok». Eta bazkalaurretik, zer? «Ba geletan edo patioan inprobisatu dogu, ez gara argindarrik barik denbora asko egon-eta!», azaldu du irribarretsu Unkinako zuzendariak. Eskolaren parean dago kiroldegia, baina astelehenetan 13:00ean ixten ditu ateak, 15:00 arte. Beraz, bertako langile batek azaldutakoaren arabera «kasualidadez ez dogu inongo eragozpenik izan».

Herriko beste eraikin historiko bezain maitatua da Txapelena baserria, kultur etxe eginkizuna betetzen duena, eta Usansoloko Udaletik BINKEri jakinarazi diotenaren arabera, «itzalaldia iritsi danean bertako langileek ateak pitin bat lehenago itxi dabez, sistema ez kolapsatzeko, baina ez da aparteko arazorik sortu».

Egoerarik «xelebreena» tabernetan aurkitu dugu eguerdian Usansolon. Eguraldi ona lagun, asko izan dira tabernetan jatekoak eta edatekoak kontsumitzen aritu diren herritarrak, eta Aterpe tabernako jabeak BINKEri azaldu dio «eskudirutan baino ez» dutela ordu eta erdi luzez kobratu, eta produktuak ez direla kaltetu tarte «laburra» izan delako. «Hori bai, kandelakaz ibili gara sukaldean eta komunean, ez gendulako piperrik be ikusten!», esan du tabernariak.

Ospitalean eta anbulatorioan?

Zeresan handia eman duen itzalaldi elektrikoak, bereziki, ardura osasungintzari lotutako eraikinetan sortu du. Eta Usansolok osasungintzari lotutako bi zerbitzu garrantzitsu dauzka: anbulatorioa eta ospitalea.

Anbulatorioan paziente batzuen hitzorduak atzeratu behar izan dituztela kontatu diote bertako erizainek hedabide honi, «eta momentuan tramitatu ezin izan doguzan baja batzuk arratsaldeko lehenengo orduan gabilz tramitatu gurean, sistema informatikoa pixkanaka ezartzen dabilelako». Hala ere, pazienteak artatzeko lan-kargarik handiena goizeko lehenengo orduetan izaten omen dituzte Usansoloko anbulatorioan, horregatik «pozik» agertu dira bertako profesionalak, «kaltea txikia izan dalako».

Osakidetzak udalerrian daukan ikur handiena Labeako ospitalea da, eta «langileok gertakaria beldurragaz hartu badogu be, itzalaldiak ez dau sistema kolapsatzea lortu». Horretarako, baina, «ospitaleak berak dauzkan argindarra sortzeko sorgailu propio batzuk erabili behar izan doguz, horrelako egoeretarako hornidura independentea izatea bermatzem deuskuna». Ospitalean atzerapen pixka bat eragin badu ere, «larriak ez diran ebakuntza batzuk baino ez doguz beste egun batera atzeratu behar izan, gainontzeko paziente guztiak artatzeko aparteko hornidura arazorik ez dogulako izan», azaldu dio harrerako arduradunak BINKEri.

Red Eléctrica espainiar estatuaren enpresa hornitzaileak jakinarazi du 6-10 ordu beharko direla egoera bere onera ekartzeko, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Bingen Zuripiak «ahal den heinean» auto partikularra ez hartzeko eta 112 larrialdi zerbitzuetara «behar bada soilik» deitzeko eskatu du.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

EGITARAUA | Aperribaiko jaiak ospatuko dira eguaztenetik ...

Hurrengo albistea

Etxebizitzaren arazoa arintzeko 200 bizitoki berri eraikiko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaoko dendariek eskaintzak kalera aterako dituzte urriaren 3tik 5era

    2024-09-27
    Binke
  • Aktualitatea

    Geltokia Erdigunean plataformak asanblada irekia antolatuko du bihar

    2024-09-17
    Usansolo
  • Erreportajeak

    Campus Zulaibarrek bere hezkuntza eskaintza handitu du | Publierreportajea

    2024-04-23
    Binke
  • Aktualitatea

    Barandiaran AEK euskaltegikoek ‘spot’ itxurako bideoa grabatu dute

    2024-09-25
    Galdakao
  • Erreportajeak

    M. Belen Berazaren margolanak

    2024-06-24
    Binke
  • Aktualitatea

    Bihartik aurrera salgai daude Bono Dendak, 10 euro ordainduta 15€ko balioan

    2023-10-22
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Jugun argiteria jartzen ari da Galdakaoko Udala

Herritarren parte-hartze aktibo eta eraginkorrari bide emateko helburuz, Auzotik Galdakao proiektua jarri zuen martxan Udalak...
  • Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

    Galdakao
    2025-05-14
  • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

    Usansolo
    2025-05-14
  • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

    Galdakao
    2025-05-14
  • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

    Galdakao
    2025-05-14

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu