BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

      2025-07-11
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

      2025-07-11
      0
    • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

      2025-07-11
      0
    • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

      2025-07-11
      0
    • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

      2025-07-11
      0
    • Iskander Sagarminagak Hiruko Koroa lortu du, Katalina kanala igerian zeharkatu ostean

      2025-07-10
      0
    • Galdakaotik igaroko da aurtengo Espainiako Vuelta, irailean

      2025-07-10
      0
    • Ainhoa Cantalapiedrak Pinpilinpauxa txosnan kontzertua eskainiko du, Bilboko Aste Nagusian

      2025-07-09
      0
    • Haurrentzako ur puzgarriak jarriko dituzte bihar Elexaldeko igerilekuetan

      2025-07-09
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

Binke
2025-01-20
641
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Jon Gomez Garai eta Bizkaiko Foru Aldundiko artxiboa

Kamioi batek pertsona bat harrapatu zuen abenduan Bekeako zubian eta honen harira «bide arriskutsua» dela salatu zuten auzokideek. Zabalera txikia duela diote eta zubia eraikitzeko orduan ere haien aldarrikapenei esker zabalagoa egin zela gogorarazi dute. 1933an eraikitako eta gaur egun berdin mantentzen den zubiaren jatorriaren inguruan sakondu dugu ondoko erreportajean. Bizkaiko Foru Aldundiko artxibotik hartutako dokumentua, orduko eskaera sinatu zuten bekeatarren izen-abizenekin, ikusgai dago hemen.

Kamioi batek auzokide bat harrapatu eta zauritu zuen Bekeako zubian abenduaren 10ean. Kamioiak talka egin zuen errepide ertzeko hesiarekin eta ondoren auzokidea harrapatu zuen, errepidera botata.

Bekeako Auzo Elkartetik adierazi zutenez, auzokidea ospitalera eraman behar izan zuten.  «Bide arriskutsua da ibilgailuentzat, pertsonentzat, bizikletentzat… Oraingoan auzokide bat dago ospitalean, baina hurrengoan?», salatu zuten.

Udalaren erantzuna. «Urte asko daramagu Udalari konponbide bat eskatzen eta beti esaten digute proiektu bat egiten ari direla, baina ez dute ezer egiten. Ez dago bizilagunik inguru horretatik igarotzean beldurrik izan ez duenik», adierazi zuten auzokideek.

Honi erantzun nahian, prozesua azkartzeko asmoz, Uraren Euskal Agentziarekin eta Aldundiarekin batzarrak izan ditu Galdakaoko Udalak. «Zubi berri bat eraikitzeko eta biribilgunea egiteko proiektu bana eginak ditugu, baina zubia eraikitzeko ezinbestean behar da URAren babesa, eta N-634 errepideari eragiten dion edozein proiektu garatzeko, Aldundiarena», adierazi zuten duela aste batzuk Udaletik.

Behin-behineko konponbideak. «Obra handia da egin beharrekoa eta baimen diferenteek baldintzatzen dute. Behin betiko proiektua onartua izandakoan ere, aurreikusi daiteke denbora asko beharko direla behin betiko sarbide berria eraikita egon arte», azpimarratu zuten.

Behin betiko proiektua gauzatu bitartean, oinezkoentzako behin behineko pasabidea eraikitzea proposatuUdalak, «Bekeako auzokideen segurtasuna bermatzeko».

Era berean, «kamioien joan etorria mugatu egingo dugu behin behineko zubi hori jarri bitartean. Kamioiek ordutegi zehatz batean soilik pasatu ahalko dute zubitik eta seinalizazioa hobetu ere egingo da, oinezkoei arriskuaz ohartarazteko». 

Jatorria. Konponbidea heltzen den bitartean, auzokideek gogora ekarri dute Bekeako zubiak gaur egun duen zabalera haiek egindako aldarrikapenei esker handitu zela zubia bera eraiki zenean. «Zubia 1933an eraiki zen eta orain daukan itxura mantendu da ordutik. Hasieran ordea, zabalera oraindik txikiagoa egiteko asmoa zuten, helburua Lekubasotik zetorren ur hodi bat erreka gainetik igarotzea baino ez zelako. Bide honek oinezkoentzat baino ez zuen balioko», azaldu dio hedabide honi Ibon Askargorta Bekeako auzokideak.  

Autoak eta kamioiak ordea, ez lirateke igaroko hasieran pentsatutako zabalera horrekin. Bai aldiz, auzokideek eskatutako zabalera handiagoarekin, gaur egun mantentzen dena. «Bekeako auzokideek orduan zubia zabalagoa egiteko eskaera egin ez  balute, ezinezkoa izango litzateke beranduago  Bekeako industriagunea sortzea adibidez», nabarmendu dute auzokideek, euren aldarrikapenak entzuteko garrantzia azpimarratuz: «Bere egunean hala bazen ere, gaur egun zubia ez da industriagune batera sartzeko modukoa, eta hau aldatzea eskatzen ari gara duela denbora luzetik, auzokideentzako arriskutsua delako».

Bizkaiko Foru Aldundiko artxibotik hartutako dokumentua, orduko eskaera sinatu zuten bekeatarren izen-abizenekin, ikusgai dago hemen.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Sanantontxikerra», Manu Etxebarria

Hurrengo albistea

Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Erreportajeak

    Eguzkibegiko bi mikroipuin

    2022-01-31
    Binke
  • Erreportajeak

    Beste euskaltzale amorratu bat hartuko du gure zeruak

    2020-10-23
    Binke
  • Erreportajeak

    CrossFit-a, moda bat baino gehiago?

    2022-02-21
    Binke
  • Atzera begira

    Herri-lurrak, herriaren sostengu

    2020-10-23
    Binke
  • Erreportajeak

    Barkatugabea eta ez ahaztua

    2022-05-23
    Binke
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Maxameko langileek manifestazioa egin dute lantegitik udaletxera

    2022-02-17
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Iñigo Hernando da Galdakaoko politikaririk baloratuena, 7,6ko puntuazioarekin

Herrian egiten ari diren lanei buruz herritarrek duten iritzia ezagutzeko eta haien lehentasunak eta kezkak jakiteko helburuz...
  • Ainhoa Cantalapiedra galdakoztarraren azken diskoa, iTuneseko lehen postuan

    Galdakao
    2025-07-11
  • Aparkalekuen falta da galdakoztarren arazorik nagusiena

    Galdakao
    2025-07-11
  • Da Capo Musika Bandak eta Maider Legarretak kontzertua eskainiko dute Galdakaon

    Galdakao
    2025-07-11
  • Usansoloko Udalak lehenengo gizarte langilea kontratatu du

    Usansolo
    2025-07-11

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...