BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Jugun argiteria jartzen ari da Galdakaoko Udala

      2025-05-14
      0
    • Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

      2025-05-14
      0
    • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

      2025-05-14
      0
    • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

      2025-05-14
      0
    • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

      2025-05-14
      0
    • Galdakaoko Ibilaldiak maiatzaren 24 eta 25eko egitarauak aurkeztu ditu

      2025-05-13
      0
    • Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako

      2025-05-13
      0
    • Arrigorriagatik martxa, bazkaria eta kontzertuak, Galdakaoko Etxera Egunean

      2025-05-13
      0
    • Gure Eskuk bertan behera utzi du Galdakaon antolatutako hitzaldia

      2025-05-13
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Galdakaoko eta Usansoloko taxistak: «Aseguru-etxeek prezioa hirukoizten digute taxistoi»

      2025-02-24
      0
    • Xabier Aranguren: «Genevak aniztasun handia du, baina nortasun apur bat falta zaio»

      2025-02-24
      0
    • Jon Eguskiza eta Kepa Otaegi: «Altsasuko inauterien berreskurapenean Andra Marik jarritako aleaz ...

      2025-01-20
      0
    • Ainhoa Cantalapiedra: «Euskal Herrira lan egitera eta bizitzera bueltatu nahi dut»

      2024-12-23
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • «Galdakanoko 850. urteurrena», Aitzol Altuna

      2025-02-24
      0
    • «Sareak: ehuntzeko ala harrapatzeko?», Errupin Jauregi

      2025-02-04
      0
    • «Zugaz berba ein gure dot», Ainara Artetxe

      2025-01-31
      0
    • «Liburutegia», Joanes Urkixo

      2025-01-20
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Erreportajeak
Hasiera›Erreportajeak›Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

Binke
2025-04-23
276
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Adiskide Pilota Elkartea eta Irati Alonso García

Bere 50. urteurrena ospatzen ari da aurten Galdakaoko Adiskide Pilota Elkartea eta klubaren historiaren inguruan gehiago jakiteko asmoz, bi erreferenterekin hitz egin du BINKEk: Anartz Ajuriagogeaskoa eta Gaizka Karregal. 

Aurten 50 urte bete dituen Adiskide Pilota Elkarte galdakoztarra 1975eko amaieran sortu zen, lagun talde baten eskutik. Jose Mari Ealo buru zela, bost kidek osatu zuten hasierako taldea eta Kurtzen aritzen ziren. 

Urteak igaro eta 1991an eratu zen Adiskide Kirol Elkartea ofizialki. Lehen presidentea J. C. Zearra izan zen eta harekin batera zeuden Ogara, Idirin, Loroño eta Yurrebaso. Bakoitzak 1.000 peseta jarri behar izan zituen dokumentuak sinatu eta elkarte moduan martxan jartzen hasteko.

Sortu eta hiru urte geroago presidentez aldatu zuen talde galdakoztarrak. Javier Escalza jarri zen taldearen zuzendaritzapean eta ondoren beste hainbatek izan dute kargu hori: Angel Bidart, Vidal Salcedo, Iñaki Ibargarai, Anartz Ajuriagogeaskoa, Janire Landaluze eta orain, duela bi urte, Gaizka Uriarte.

Herrian ezagunak izan diren eta zendu diren juntakideak ere izan ditu taldeak, besteak beste, Luis Beroiz, Iñaki Ibargarai, Kike Cruzado, Josu Etxebe eta Mikel Azanza.

Pilotazaleen artean ezagunak diren kirolarika ere igaro dira klubetik, hala nola, Karmelo Ariznabarreta, Oier Zearra, eta Mikel Larunbe. Danel Elezkano eta Mikel Urrutikoetxea ere aritu ziren Adiskiden bi urtetan zehar, entrenatzaile baten eraginaren ondorioz.

Esperientzia ezberdinak. Aipatu beharreko beste bi izen Anartz Ajuriagogeaskoa eta Gaizka Karregal dira. Biak hasi ziren txikitan kirola praktikatzen, eskolan. «Eguzkibegi Ikastolan eskolaz kanpoko ekintza moduan esku pilota eskaintzen zuten eta beranduago Galdakaoko klubarekin batu zen. Orduan denok pasatu ginen Adiskidera», azaldu du Ajuriagogeaskoak. Zazpi urte zituenetik jokatu du kirol honetara eta 35 urterekin utzi zuen, «behintzat jolasteari». Hainbat lorpen atzean utzita, taldeari lotuta jarraitu izan du ordutik. 2015etik 2019ra arte Adiskideko presidentea izan zen, eta orain aita moduan doa frontoira. «Frontoitik ibiltzen naiz nire seme nagusiak jokatzen duelako. Batzutan haiekin sartzen naiz jolastera, edo gomendioak ematera… Ahal dudana egiten dut», dio barrezka.

Karregal ere Ajuriagogeaskoaren antzera hasi zen, Eguzkibegin. «Sei urterekin hasi nintzen ikastolan eta gero zortzi inguru nituenean Adiskidera saltoa eman nuen gaur egun arte, hemen jokatzen jarraitzen dudala». Tartean hainbat garaipen lortu ditu, besteak beste, Bizkaiko Kluben Txapelketa eta Euskal Herriko buruz-buruko txapelketa. Klubean pilota entrenatzaile eta entrenatzaile fisiko moduan ere aritu da Karregal, pare bat urtetan zehar: «Utzi behar izan nuen, askotan ezin nituelako egokitu ordutegiak egin nahi nuen guztira: nik entrenatu, jokatu, ikasi…».

Talde garaipenak. Momentu onak, txarrak… denetarik bizi izan dute biek Kurtzeko frontoian. «Nik une polit asko gogoratzen ditut, adibidez duela gutxi hemen Galdakaon jokatu nuen buruz-burukoa. Gradara begiratzea eta familia, lagunak eta klubeko umeak ikustea izugarria izan zen», dio Karregalek. 

 Ajuriagogeaskoak ere garaipen asko lortu zituen Adiskiderekin, eta taldekoak asko gogoratzen ditu: «Nik lagunekin jokatzen nuen, eta talde moduan garaipenak lortzeko aukera genuenean ikaragarria zen. Poztazuna biderkatzen da hainbatena denenean»,. 

Gazteak mantentzea, erronka. Karregal izanda erreferente nagusienetakoa,Adiskidek 50 pilotari inguru batzen ditu gaur egun eta zifra azken urteetan mantendu dela dio Ajuriagogeaskoak. «Ni gazteagoa nintzenean agian 60-70 inguru izatera heldu ginen baina zifrak antzekoak izan dira beti, azkenenan taldearen iturri nagusia eskola delako», azaldu du. «Urte batzuetan besteetan baino kalitate hobeko gaztetxoak ditugu», dio barrezka. 

Azkeen urteetan somatu den aldaketa handiena ordea, pilotari nagusiagoen artean gertatu dela azpimarratu du Karregalek: «Ni gazteagoa nintzenean erreferente asko nituen hemen klubean. Gaur egun ordea, ez dira hainbeste pilotari nagusiagoak ikusten, agian gazteak direnean beste hainbat kirol edo modalitate frogatzeko aukera dutelako: futbola, saskibaloia, atletismo, txirrindularitza… eta pilota uzten dute. Beti da zailagoa umeak klubean edo pilotan jarraitzea ez badute erreferente askorik ikusten euren gainetik». 

Gaur egun oso pilotari federatu gutxi daudela nabarmentzen du Karregalek: «Nirekin batera beste gutxi batzuk daude eta hori pena bat da. Anartz aritzen zenenean adibidez pilo bat zeuden eta gauza asko lortu zituzten klub moduan».

Berdintasunearen bidean. Baina, nola aldatu egoera hau? Karregal eta Ajuriagogeaskoa ados daude erantzunean. «Oso zaila da erronka, baina junta berriak hartu duen bidea ona dela uste dut. Pilota herrira hurbildu behar da berriz eta Adiskide erreferente izan behar da umeentzako eta baita nagusiagoak direnentzako ere», adierazi du Ajuriagogeaskoak. 

«Lan polita egiten ari dira klubetik azkenaldian, sare sozialak gehiago uztartuz eta beste baliabide batzuk erabiliz gure kirola zabaltzeko», dio Karregalek.

Berdintasunaren bidean ere lanean dabil Adiskide, «beste erronka zaila den arren». «Oraindik gutxi diren arren, gero eta neska gehiago animatzen dira jokatzera eta ikusten dute ez dela soilik mutilen kirola. Gure kasuan gainera, Amaia Alday bezalako erreferente bat entrenatzaile moduan izateak asko laguntzen du neskak animatzera», azaldu du pilotari ohiak. 

Erreferente izaten jarraitzea. Pilotaz haratago ere, erreferente izaten jarraitu nahi du Adiskide Pilota Elkarteak bere 50. urteurrenean. «Klub honek beti izan du argi euskara dela gure oinarrietako bat. Pilota euskal kulturaren parte da eta euskara honen baitan ulertzen dugu, ezinbesteko elementu gisa. Entrenamenduetan, partidetan, gurasoekin… giro euskalduna bizi da beti gurean», nabarmendu du Karregalek.

«Hona ekarri gaituzten oinarriak mantenduz, arrakastaz beteriko 50 urte ospatzen ari gara eta espero dugu beste hainbeste urte horrela jarraitzea, Adiskide erreferente bat izanez», ondorioztatu du  Ajuriagogeaskoak. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Zentsura-mozioa aurkeztuko dute Galdakao Boleiboleko presidentea kargutik ...

Hurrengo albistea

Usansoloko Ospitaleko 20 langileren kaleratzea geldiarazi dute

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • ArgazkiakErreportajeak

    Zaintza 8 iruditan

    2022-06-27
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Galdakaok irabazi zuen Hego Uribeko futbol selekzioen txapelketa

    2022-06-13
    Binke
  • Erreportajeak

    Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

    2022-12-27
    Binke
  • Atzera begira

    Eskolea kuartel bilakatu zanean

    2021-02-19
    Binke
  • Goitibeherak jaiak
    AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Goitibehera lasterketa 34 iruditan

    2022-09-22
    Galdakao
  • AktualitateaArgazkiakErreportajeak

    ARGAZKIAK | Duatloi Txikiak inoizko partaide kopuru handiena izan du gaur

    2022-03-20
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Jugun argiteria jartzen ari da Galdakaoko Udala

Herritarren parte-hartze aktibo eta eraginkorrari bide emateko helburuz, Auzotik Galdakao proiektua jarri zuen martxan Udalak...
  • Palestinari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Gandasegiko zenbait familiek

    Galdakao
    2025-05-14
  • Athletic Eguna antolatuko dute Usansolon, zapatuan

    Usansolo
    2025-05-14
  • Marije Gonzalez Aperribaiko anbulatorioko langilea omendu zuten auzokideek

    Galdakao
    2025-05-14
  • Memoria Astea antolatu dute Galdakaoko bonbardaketaren 88. urteurrenaren harira

    Galdakao
    2025-05-14

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu