
Auzotik Galdakao proiektuaren lau eremutako kontseiluak hurrengo asteetan bilduko dira
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Galdakaoko landa eremuetako, Bengoetxe eta Zuhatzu inguruetako, Kurtzea aldeko eta Berezikoetxe eta Zabaleako eremuetako lurralde kontseiluak eratu dira azken hilabeteetan, Auzotik Galdakao proiektuaren baitan. Bilerak hurrengo asteetan egingo dituzte eta hemen batu ditugu datak eta ordutegiak.
Galdakaoko auzoen egoera hobetzen jarraitzeko asmoz, Udalak Auzotik Galdakao proiektua jarri zuen martxan 2023an. Egitasmoa bi eremutan abiatu zen eta proiektua herri osora zabaltzen joan da pixkanaka.
Azken hilabeteetan proiektuaren 3, 4, 5 eta 6 eremuetako kontseiluak eratu dituzte, landa eremuetako, Bengoetxe eta Zuhatzu inguruetako, Kurtzea aldeko eta Berezikoetxe eta Zabaleako eremuetako dagozkienak.
Hauek hurrengo asteetan bilduko dira, honako data eta ordutegietan:
- 3. eremuko kontseilua (Altamira, Askarri, Gumuzio, Kortederra, Padrola, Artola, Basozabal, Bekea, Bekelarre, Itzaga, Basabe, Belategi, Egia, Elexalde, Errekalde, La Mina, Uraburu, Usargoiti eta Olabarri): maiatzak 28, eguaztena, 18:30ean, udaletxean
- 4. eremuko kontseilua (Upomendi, Zuhatzu, Bengoetxe, Troka eta Ergoien): ekainak 5, eguena, 18:30ean, Ostalaritza Eskolan
- 5. eremuko kontseilua (Kurtzea, Tximelarre Bekoa eta Zabalgane): maiatzak 21, eguaztena, 18:30ean, udaletxean
- 6. eremuko kontseilua (Berezikoetxe eta Zabalea): maiatzak 22, eguena, 18:30ean, udaletxean
Bilkurak publikoak dira, baina entzule gisa joan nahi duenak aurretik eskatu behar du 688 830 479 telefonoan kontaktuan jarriz edo partaidetza@galdakao.eus helbide elektronikora idatziz. Gai zerrenda eskuragarri dago Udalaren webgunean.