BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
AktualitateaErreportajeak
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›GRAFIKOAK | Galdakao %14,5ean da euskaldun; Usansolo berriz, %20,7an

GRAFIKOAK | Galdakao %14,5ean da euskaldun; Usansolo berriz, %20,7an

Binke
2022-10-14
1270
0

TESTUA: Beñat Armentia Arriandiaga
ARGAZKIA: Xabi Ealo

Urriaren hasierarekin aurkeztu zuen Soziolinguistika Klusterrak Galdakaoko eta Usansoloko euskararen kale erabileraren diagnosia. Duela urtebete egindako ikerketa baten emaitza da adierazitako ehunekoa, eta ez zen hori bakarrik adierazi bertan. Ondorengo lerroetan aurkezpen honen nondik eta norakoak bildu ditu Binkek.

Galdakaoko eta Usansoloko Euskaraldiaren aurkezpena aitzaki, honetaz baliatu ziren joan den urriaren 6an gure herrietako euskararen kale erabileraren diagnosia aurkezteko. Gandasegi eskolako areto nagusian egin zuten aurkezpena, bai Euskaraldiarena eta baita diagnosiarena ere, eta Soziolinguistika Klusterreko kide den Maialen Iñarra ibili zen aurkezle lanetan datuak plazaratzen.  

Iñarrak adierazi zuen duela urtebete egindako ikerketa baten emaitzak izan zirela adierazitakoak. Hiru helburu nagusirekin egindako ikerketa izan zen: kaleetako hizkuntza erabilerari buruzko datu enpirikoak lortzea; euskararen kale erabilerari buruzko datuak interpretatzea; eta euskararen biziberritzearen bilakaera ezagutaraztea. Ez dago euskararen erabileraren inguruko aurretiazko ikerketarik gure herrietan, lehen aldia zen kale neurketa bat egiten zela hots, eta honek zera suposatzen zuen: aukerarik ez zegoela urte hauetan zehar Galdakao zein Usansolo euskaldunagoak egin diren ala ez jakiteko —ez badira EUSTATen datuak—.

Galdakaoko zein Usansoloko txoko desberdinetan 60 orduz ibili ziren orain urtebete kale neurketa egiten. «Diskrezio osoz» egin omen zuten ikerketa, jendeari inolako galderarik egin gabe, ezkutuan eta binaka. Honetarako, gailu elektroniko bateko aplikazio batez baliatuta, kaleetan zehar jendearen arteko elkarrizketak entzun eta lau izan ziren aintzat hartutako aldagai nagusiak: hizkuntza, adina, sexua eta haurren batek hitz eginez gero ea hiztun aktiboa zen ala ez. 

Orotara ia 3.591 elkarrizketa jaso zituzten neurtzaileek 60 ordu horietan zehar. Hiru ibilbide finkatu ziren, besteak beste, neurketak egiteko: hauetako bat, herriaren erdialdetik, batez ere Gipuzkoa kalea, Agirre Lehendakariaren plaza edo Mugaburuko aldea barnebiltzen zituena batetik. Bigarrena berriz, Urreta, Bengoetxe eta Aperribai bezalako auzuneetan, zentrotik urrunduago. Eta hirugarrena, azkenik, Usansolo bere osotasunean, bide batez «azken hau Galdakaoko nukleoarekin alderatzeko». Datuak plazaratzerako orduan grafiko eta estatistikez baliatu zen Iñarra, eta hainbat izan ziren jasotako emaitza edo ateratako ondorioak. Auzoak alderatzerako orduan, esaterako, bata besteen arteko aldeak azpimarratu zituen, izan ere, erdialdeko joera datu orokorren oso antzekoa bada ere (%14,6), Usansolon joera handiagoa dago euskaraz aritzeko (%20,7), eta, Aperribai eta inguruetan, aurrekoaren kontrara joerak behera egiten du (%9,6).

Aldagai soziolinguistikoak behatu eta gure herrietako datuak Euskal Herriko (%12,6) beste hainbat txokorekin alderatzeaz gain, behin datuak aurkeztu eta gero sei izan ziren Galdakao mailan ateratako ondorio nagusiak:

  • 10 lagunetatik 1 ari zen euskarazko elkarrizketetan.
  • Usansolon jaso da euskararen erabilera altuena, auzuneetan berriz apalena.
  • Haurrek eta heldu gazteen egiten dute gehien euskaraz. Usansolon aldiz, adinekoek.
  • Adin talde ezberdinekoak direnen arteko elkarrizketetan gehiago egiten da euskaraz.
  • Emakumezkoek gehixeago egiten dute euskaraz kaleetan; Usansolon bereziki.
  • Adinkideen arteko harreman informaletako erabilera ahulagoa; bereziki, haurren artean.

Datuak bere osotasunean hemen.

Ondoko grafiko hauek dira Soziolinguistika Klusterrak argitaratutakoak:

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Gaur goizean uda garaiko loreak banatuko ditu ...

Hurrengo albistea

Galdakaoko Udalak alokairuko etxebizitzen jabeak zergetan «zigortu» ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Espainiako errekurtsoari alegazioak aurkeztuko dizkiote Aldundiak eta Galdakaoko Udalak

    2023-01-23
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Merkadillo zubia irekitzeko ez du baimenik eman Galdakaoko Udalak

    2022-10-08
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Lanzadera Etxebarrira iristea eskatuko du berriz Galdakaok

    2022-04-05
    Binke
  • Aktualitatea

    EH Bilduk Metroa Usansoloko erdigunera heltzea eskatu zuen Legebiltzarrean

    2023-03-23
    Usansolo
  • Aktualitatea

    Itziar Atienzak ‘Itxaso’ telesailean parte hartu du

    2023-09-28
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Usansoloko VII. Gazte Eguna ospatuko da martxoaren 4an

    2023-01-19
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu