BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

      2025-06-23
      0
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea lortzen ari da»

Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea lortzen ari da»

Binke
2025-05-26
295
0

Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza, Galdakaoko Da Capo Musika Banda
BINKE / 2025eko maiatza

Galdakaoko Da Capo Musika Bandak hamar urte bete ditu eta urtemuga ospatzeko kontzertu bereziak eskaini ditu Torrezabal Kultur Etxean. Halaber, lehen diskoa kaleratu du taldeak. Bandaren ibilbidearen eta gaur egungo egoeraren inguruan gehiago ezagutzeko asmoz, Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza kideekin hitz egin du BINKEk. 

Torrezabal Kultur Etxeak hamaika ikuskizun hartu ditu urtarriletik eta hauetako hiru Galdakaoko Da Capo Musika Bandarenak izan dira. Taldea 10. urteurrena ospatzen ari da eta kolaborazio bereziekin aritu da areto galdakoztarrean. Saio hauen eta duela hilabete batzuk argitaratutako lehen diskoaren inguruan aritu gara Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza kideekin.

Bandak 10 urte bete ditu. Zelan ikusten duzue gaur egun taldearen egoera? Oraintxe bertan esan genezake gure unerik onenetako batean gaudela, bai musikalki, bai talde moduan. Hasieratik, elkarte gisa, gure artean lotura eta konplizitatea sortzen joan gara, ondo pasatzeko gogoa eta musika ona eta ikuskizun ona eskaintzeko gogoa nahastuz. Funtzionatzen ari dela uste dugu, eta une honetan giroa oso ona da, «rollo ona» dago, eta proposatzen ditugun proiektuak oso ondo txertatzen ari dira, bai taldearen barruan, bai kanpoan. 

Atzera begira, nola ikusten duzue bandaren bilakaera? Pixkanaka-pixkanaka sortu zaizkigun egoera berrietara egokitzen joan gara, 2015ean elkartea sortu zenetik, hasiera guztiek dakartzaten konplikazio eta zailtasunekin, pandemiatik, zuzendarien aldaketarekin eta erronka eta proiektu berriekin, hamar urte hauek egin arte. Talde gisa hazi gara, konplizitate handia dago, lan-ordu asko bizi izan ditugulako. Azken urteotan Torrezabalen aretoko kontzertu gehiago egitea lortu dugu, baita kolaborazio oso bizigarriak eta emanaldi konplexuak ere. Kalean oso presente gaude oraindik auzoetan eta jaietan. Herriak, gainera, oso ondo erantzuten du beti, eta oso eskertuta sentitzen gara horregatik. Erantzukizun bat dugu gure publikoarekin. Erronka bat da hor jarraitzea eta gero eta hobeto egitea. 

Asko aldatu da panorama musikala hamar urte hauetan? Musikaren panorama ez da nabarmen aldatu azken hamar urteetan, baizik eta aldaketa hori progresiboa izaten ari da aspaldidanik. Bandak izaera herrikoia izatetik lehen mailako kultur aktibo izatera igaro dira. 

Torrezabalen hainbat kontzertu eskaintzen ari zarete.  Nolakoa izaten ari da publikoaren erantzuna? Egia esan, gero eta jende gehiago etortzen da guregana. Betidanik gure ondoan egon den publikoa daukagu, eta pixkanaka belaunaldi berriak eta publiko gazteagoa erakartzen ari gara. Duela hiru hilabete aretoa bete genuen sarrerak agortuz. Eta kontzertu gehienetan ia bete egiten dugu edukiera. Pozgarria da egia. Opari bat, eta oso eskertuta eta zorioneko sentitzen gara.

Beti sentitu duzue Galdakaoren babesa? Bai. Herri honetan musika banda bat egotea errealitate bat da XIX. mendearen amaieratik, Dinamitaren Bandarekin. Eta hori gure jendearengan nabaritzen da, haien berotasunean, haien presentzian eta guri entzuteko gogoan. Udalak ia beti babestu gaitu, 1990ean udal musika banda berpiztu zenetik mantendu den konpromiso bat da, eta duela urte batzuetako babes eta apustu honi esker, gaur egun gauden unean gaude.

Zein helburu dituzue etorkizunerako? Plan asko ditugu epe labur eta ertainean; oraingoz, urrian Eivissara joango gara, bertako banda batekin musika truke bat egitea, eta abenduaren 14an gure 10. urteurrena  ospatuko dugu Torrezabalen. Bestalde, hiru obra nagusik osatutako hiru enkargu estreinatu ditugu, eta haiekin grabatu dugu gure lehen diskoa. Halaber, Ruper Lekuek konposatu digun enkargu berri bat estreinatuko dugu. Gainera, Maider Legarreta abeslari galdakoztarrarekin uda honetan kontzertu bat egingo dugu eta asko dira datorren denboraldirako buruan ditugun proiektuak! Eta, zalantzarik gabe, sortzen jarraitu nahi dugu, publikoarentzat berritzen. Ez diegu huts egin nahi. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien ...

Hurrengo albistea

Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

    2025-05-26
    Binke
  • Berton inde

    Bibiano ile-apaindegia: «Herriko komertziook elkarren artean zaindu behar dugu»

    2021-06-18
    Binke
  • Ostike!

    Lukainkulero: «Guk nahiago dugu Galdakaoko mugetatik kanpo ligatu»

    2021-06-18
    Binke
  • Elkarrizketak

    Uritarrako galdakoztarrak: «Herri osoa taldearekin bat eginda dago»

    2021-07-16
    Binke
  • Taldeka

    Hellydays: «Luzarorako proiektu bat bezala ikusten dugu gure taldea»

    2019-04-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Roberto Moreno: «Patinetean askok ez du abiadura errespetatzen»

    2020-09-28
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Protokoloak berrikusiko ditu Galdakaoko Udalak, atzo Urretako jaietan gertatutako istripuaren ostean

Atzo Urretako San Juanetako egitarauaren baitan antolatutako «Motorshow» autoen erakustaldian, parte-hartzaile batek ibilgailuaren...
  • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

    Galdakao
    2025-06-23
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu