BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

      2025-07-18
      0
    • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

      2025-07-18
      0
    • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

      2025-07-18
      0
    • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

      2025-07-17
      0
    • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

      2025-07-17
      0
    • Foklore Bizian nazioarteko dantza jaialdia hartuko du bihar Usansolok

      2025-07-17
      0
    • Jose Angel Ligeroren 'Que baile el Mozoilo' kartelak iragarriko ditu aurtengo Santakurtzak

      2025-07-16
      0
    • Indiako Himalayara bidaia antolatu du Ganguren Mendi Taldeak

      2025-07-16
      0
    • EGITARAUA | Folklore Bizian jaialdia gaur hasiko da Galdakaon, Mexikoko talde batekin

      2025-07-15
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Eraso matxistak... Udala bidelagun?», Aintzane Urkiza

      2025-07-07
      0
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu dute zenbait ikasle emakumek

Irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu dute zenbait ikasle emakumek

Usansolo
2024-12-18
1385
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Google Maps

Urretxindorra Ikastolako ikasle eta ikasle ohiez osatutako emakume talde batek irakasle eta idazle usansolotar bat pederasta izatea salatu du. Instagram kontu batean argitaratutako adierazpen baten bitartez «sexu-erasoak» salatu dituzte eta «Urretxindorra Ikastola konplize» dela adierazi dute.

Bilboko Urretxindorra Ikastolako irakasle usansolotar baten sexu jazarpena jasan dutela salatu dute zenbait emakumek sare sozialen bitartez. @denuncias_euskalherria Instagram kontuaren bitartez egin dute eta adierazpen bat argitaratu dute Urretxindorra Ikasle Ohiak gisa sinatuta.

Honetan ikasle eta ikasle ohiek azaldu dutenez, aipatutako irakaslea duela 30 urte dabil irakasle ikastola horretan eta umeentzako ipuinak batez ere argitaratzen dituen idazlea da ere. Biktimak aldiz, 10 eta 17 urtekoak dira. «Ez da emakumearen aurkako sexu-indarkeria, haurren aurkako sexu-indarkeria baizik. Pederastia kasu batez ari gara», nabarmendu dute adierazpenean.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ikerketa abiatu du salaketa honen harira eta Nekane Artola Ikastolen Elkarteko presidenteak azaldu duenez, Urretxindorra Ikastolak baztertu egin du irakaslea eta ez dago ikasgeletan. «Ikastolok emakumeen aurkako eraso eta jazarpenaren aurrean irmotasuna eta konpromisoa berresten dugu», adierazi du elkarteak. Urretxindorra Ikastolak bere aldetik, barkamena eskatu du «norbait erasotua edo jazarria sentitu bada».

Adierazpenean irakaslea adin txikiko neskak «inpunitate handiz sexualki erasotzen» aritu dela salatu dute emakumeek: «Irakasle honek bere gustukoak diren neskatoak nota hobeekin saritzen ditu, eta ondorioz, beste ikasleen jazarpena ere jasaten dute. Kontran, bere sexu-gustuekin bat ez datozen ikasleak mespretxatu egiten ditu eta kalifikazio baxuagoak ematen dizkie».

Halaber, ikasgelan «adierazpen sexualak» egiten dituela salatu dute, «beti gizonezko ikasleen konplizitatea bilatuz, eta, ikasgelan giro misogino orokorra sortuz».

Kasu zehatz batzuk azaldu dituzte ere adierazpenean emakumeek, «larriena» duela 25 urte gertatutakoa: «Irakaslea bere bideo-kamerarekin nesken aldageletara sartu zen haiek aldatzen ziren bitartean. Umeetako batek bere gurasoei jakinarazi zien, eta hauek ikastetxeari adierazi zioten, baina ikastolak ez zuen ezer egin».

Salaketa guzti hauen aurrean Urretxindorra ikastolak izandako jarrera kritikatu dute neskek, «gertatu denaren jakitun izan dela eta estali egin duela» adieraziz: «Engainuen bidez ikasleak isilarazten saiatu izan dira». «Ikasleok pare bat gutun idatzi eta bidali genituen irakasle horren aurka sinadurak biltzeko asmoz, baina aurrera jarraituz gero kanporatu egingo gintuztela mehatxu egin gintuzten ikastolatik», azaldu dute adierazpenean. Testu osoa irakurri daiteke hasieran aipatutako Instagram kontuan.

BINKE Ikastolen Elkartearekin eta Urretxindorrako gurasoekin jarri da harremanetan, eta Elkartetik «adierazitakoa baino gehiago hitz egingo ez» duela esan diote. Hedabide hau ustezko erasotzailearekin ere harremanetan jartzen saiatzen ari da, momentuz berarekin hitz egitea lortu ez badu ere.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

ABAO Txikirako 20 sarrera banatuko ditu Galdakaoko ...

Hurrengo albistea

Elexaldeko irakasle bik job shadowing batean parte ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Zabalik dago Maximo Moreno Musika Eskolan matrikulatzeko epea maiatzaren 24ra bitarte

    2024-05-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Urreta kiroldegia irailaren 17an irekiko dute berriz

    2024-09-02
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko Triatloi Eskolak 58 kirolari gazte izango ditu bere laugarren denboraldian

    2024-12-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gotzon Barandiaranek poema liburu berria kaleratuko du maiatzean

    2024-03-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Adiskide Pilota Elkartea aspaldiko argazki eta oroitzapen zaharren bila dabil

    2024-10-22
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Gizon bi atxilotu dituzte Galdakaoko estanko batean lapurtzeagatik

    2024-06-14
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Zaintza komunitarioa lantzen ari dira Galdakaoko hainbat eragile

Agirre Lehendakaria Center Galdakaoko Udala laguntzen ari da, ikuspegi komunitarioa izango duen Foro Soziosanitarioa martxan jartzen...
  • Aperribai kaleko trafikoa semaforo bidez arautuko da, laugarren igogailuaren obren parean

    Galdakao
    2025-07-18
  • Herri galdeketa egingo dute Usansolon, Metro geltokiaren proiektuaren inguruan

    Usansolo
    2025-07-18
  • Zuhatzuko oinezko pasabidea itxiko dute irailera arte, konpontze-lanen ondorioz

    Galdakao
    2025-07-17
  • Mikel Crespo galdakoztarrak Valentzia futbol taldea entrenatuko du

    Galdakao
    2025-07-17

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu