Egoera klinikoak simulatzeko zentro berritzailea ezarri dute Usansoloko ospitalean
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Osakidetzak simulazio aurreratuko zentro berritzailea ezarri du Usansoloko ospitalean. Helburua ikasleek zein profesionalek pazientearen segurtasunerako arriskurik gabeko praktikak egitea da.
Osakidetzak simulazio aurreratuko zentro berritzailea inauguratu du Usansoloko ospitalean. Ospitale birtualak «ingurune kliniko errealista bat» sortzea du helburu, ikasleek zein profesionalek praktikak egin ditzatzen pazientearen segurtasunerako arriskurik gabe.
Espazioa Euskal Herriko Unibertsitatearekin lankidetzan sortu dute, «etorkizuneko profesionalak gaurko teknologiarekin prestatzeko».
Zentroak balio anitzeko simulazio-gela bi ditu, agertokietara egokitu daitezkeenak, hala nola, kritikoen boxa, ebakuntza-gela, larrialdietako gela edo ospitalizazio orokorreko gela. Hauetan, papinekin simulazioak egiten dituzte ikasleek zein profesionalek.
Irakasleek denbora errealean gainbegiratzen eta kudeatzen dituzte saio hauek simulazioak kontrol-gelatik, norabide bakarreko ispilu baten bidez, ikus-entzunezko azken teknologia erabiliz eta kasu bakoitzean monitorizazio zehatza ziurtatuz.
Simulazio-gelez gain, debrifing deitutako gela bat dago ospitalean, simulazioak bateratu eta aztertzeko diseinatua. Ordenagailuak eta multimedia-pantaila ditu eta ikasleen prestakuntza teorikorako erabiliko da.
Ospitale hori abian jartzeko Osakidetzak 350.000 eurotik gorako inbertsioa egin du: 292.240 euro eraberritzeko eta 59.886 euro ekipamendua eta altzariak erosteko.