BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Itziar Barrenetxea eta Maribi Zamakona: «Herrigintzatik sortu zan Eguzkibegi Ikastola»

Itziar Barrenetxea eta Maribi Zamakona: «Herrigintzatik sortu zan Eguzkibegi Ikastola»

Binke
2016-09-16
972
0

Itziar Barrenetxea eta Maribi Zamakona, Eguzkibegi Ikastolako sortzaile eta irakasle ohiak
BINKE / 2016ko iraila

«Herrigintzatik sortu zan Eguzkibegi Ikastola»

TESTUAK: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Gotzon Almaraz

«Irakasten duena; irakaskuntzan diharduena» da, Harluxet hiztegi entziklopedikoaren arabera, irakasle berbaren definizioa. Horretarako, gero eta gutxiago baina, irakasleak testu-liburuak erabili ohi ditu dakien ezagutza ikasleei transmititzeko. Badira irakasle batzuk ordea, geletatik eta testu-liburuetatik askoz harago erakutsi digutenak, euren ametsak herri oso baten errealitate bihurtuz.

Garai bateko eskola-instituzioak herritarren sektore handi baten behar eta nahiak asetzen ez zituenaren ondorioz sortu ziren ikastolak, zeintzuek euskara eta euskal kultura izango zuten identitate eta ardatz. Hori gauzatzeko eta frankismo denborak zirela kontuan hartuz, huts-hutsetik hasi behar izan ziren, herri mugimenduz, propioa izango zen Hezkuntza sistema berria eraikitzen. 

Zutabe nagusia herritarrek eta gurasoek osatzen zuten, baina irakasleek zeregin handia zuten lan horretan, eta Binkek Galdakaon euskaraz irakasten hasi ziren lehenengo andereñoak elkarrizketatu ditu: Itziar Barrenetxea (Galdakao, 1947) eta Maribi Zamakona (Galdakao, 1946). Orduko denborak zelan bizi ziren, Eguzkibegi Ikastola zelan sortu zen eta eskola publiko/ikastolen arteko aferaz mintzatu dira herriko andereño historikoak.

Franco garaian eta euskara legez kanpo irakasten. Zuek ez zineten andereñoak, zuek militanteak zineten!

(segundo bateko isiltasun nostalgikoa) Itziar Barrenetxea (IB): Bai, izan leike… Gure lana ez zalako bakarrik irakastean oinarritzen, hezkuntza sistema propio bat gura bagendun eta euskaraz irakasten jarraitu gura bagendun, klase horiek legalizatu beharra genduan. Eta horrek ez dira gaurko irakasleen lanak.

Maribi Zamakona (MZ): Horregatik hasiera-hasieran Parbulario Juan Bautista Uriarte izenagaz hasi genduan gaur egun Eguzkibegi Ikastola izenez ezagutzen dana, lokal batzuk ziran eta Itziar bera zan, paper ofizialen arabera, eskola hartako uzabandrea. Baina ez zan eskola arrunt bat, guk bertan euskaraz irakasten gendualako, euskaraz eta gure kulturearen inguruan.

Arazoak izango zenituzten ziur…

IB: Izan ahal zanerako ez asko! Inspektorea etorten zanean danoi exijitzen euskun «¡Viva España!» eskumako eskuagaz altxatuta oihukatzea, baina guk ezetz, umeek ez ekiela hori esaten. Berak mehatxatu egiten ginduzan, etorko zan hurrungoan Espainiako ereserkia eta oihua egiten ez bagendun zigorren bat edo beste jarriko euskula eta bla, bla… Baina ez geuntsan kasurik egiten!

MZ: Igual izango zan berak be euskeraz ekialako! Ostean jakin genduan hori, bera Orozkokoa zala eta ama Zornotzarra!

Hala ere, ikastola sortzeko hastapenetan gurasoen babesa izango zenuten…

IB: Gurasoen babesa eta laguntza, inongo zalantza barik, baina ez hori bakarrik, gurasoen esfortzua barik, gaur egun Galdakaok ez leuke ikastolarik izango. Eurak ziran motorra, eta eurek jarri eben indar ekonomiko eta fisiko guztia izugarria izan zan!

Irakasle lana herrigintzara lotuago zegoen irakaskuntzara baino?

MZ: Bietara. Kontzeptu aldaketa handia suposatu eban horrek, irakaskuntza aldatzeko bidean gengozala kulturalki, herri mailan, aldaketa nabarmen bat be etorri zalako. Ordura arte ez zan euskaraz irakasten, neskak eta mutilak banatuta egoazan geletan… honegaz hezkuntza euskalduna egin gura genduan eta berdintasunean oinarrituta, gizon eta emakumeak berdinak garala erakutsi.

IB: Gainera, herriko lehenengo Olentzeroak be ikastolatik urten eban, helduentzako lehenengo euskara klaseak gu eskaintzen hasi ginan… eta beraz, hezkuntza propioa eraikitzen ari ginan bitartean herriari aberastasun kulturala emon geuntsala uste dot.

Gurasoak eta herria aipatu dituzue sarri ikastolaz aritzeko. Eguzkibegi Ikastola herriak sortu al zuen?

IB: Inongo zalantza barik. Herrigintzatik sortu zan ikastola orain 50 urte. Gaurko gazte askok beharbada uste izango dau Eguzkibegi orain dagoan Egia auzoko eraikin handi hori izan dala beti, baina eraikin horren aurretik beste hainbat herriko lokaletan hasi ginan. Lokal guzti horreik, euren seme-alabak ikastolan egon barik be, herritarrak ezer kobratu barik itxitakoak izan dira. 

Maribi Zamakona (aurrean) eta Itziar Barrenetxea (atzean)

Egin dezagun ba oraingo eraikinera arteko ibilbidea!

MZ: Lehenengo Zabalea kalean hasi ginan, Juan Bautista Uriarte ingeniariaren senitartekoa zan Ricardo Uriartek doan emondako lokaletan. Gero, ikasle kopuruak gora egiten ebala ikusita, Juan Sebastian Elkano kaleko lokal batzuk itxi euskuzan Abona familiak eta beranduago Gaztain kalean beste bost gela zabaldu genduzan Anza familiak itxitako lokaletan.

IB: Eta inork ez euskun xentimo bat be kobratzen! Holan ibili ginan, herritarren laguntzaz, 1967tik -ikastola sortu zan urtetik- 1978. urtera arte, Egiara joan arte. Baina herritarren laguntza be «gora» igo gura genduanean etorri zan: obra guztiak guraso eta herritarrek egin eta ordaindu ebelako, Urrutikoetxea familiak emondako materialakaz.

Aurpegietan poza nabaritzen zaizue hainbeste herritar aipatuta…

IB: Zenbat zor deutsagun askori! Eta ze gutxitan aipatzen doguzan publikoki… Ehunka izan ziran modu batean edo bestean ikastola proiektua martxan jartzea lortu ebenak, eta danak ezin diranez aipatu, bat bakarrik aipatu gurako neuke: Sabino Larrea. Hark hasi eban dana eta hark gonbidatu ginduzan herriko hamaika familia eta irakasleri ikastola sortzera.

Zenbat saltsatan sartuta zegoen ba Sabino!?

MZ: Ikastolaren sorkuntzan bera izan zan dana mugimenduan jarri ebana, Andra Mari Dantza Taldea sortzen be berak lagundu eban, herriko lehenengo etxebizitza kooperatibak berak jarri ebazan martxan, baserritarren ermandadea be bai, Galdakao Futbol Taldea hilzorian egoanean berak berreskuratze prozesuan hartu eban parte…

IB: Asko zor deutso herriak Sabino Larreari!

Eguzkibegik datorren urtarrilean 50 urte bete behar dituela eta, aurtengo Santakurtzetako igoeran belaunaldiz jositako marea gorria ikusi genuen. Zer ari zarete prestatzen urteurrenerako?

IB: Egia esan guk be ez dakigu askorik! Daborduko erretiroa hartu dogu Maribik eta biok, baina gainera urteurrenaren planaren zatirik handiena ikasle ohiak egiten dabilz. Badakigu urtarriletik aurrera eta urte osoan zehar egiteko hainbat ekintza antolatu dala, baina askoz gehiago ez dakigu.

Berrogeita hamar urte hauetan, zeintzuk dira ikastolak sufritu dituen aldaketa nabarmenak?

IB: Gurasoen inplikazioa da sorrerako garaiekaz alderatuta ikastolak sufritu dauan aldaketarik handiena. Gaur egun gurasoek ez daukie horrenbesteko inplikazio seme-alaben hezkuntzan eta batzuek ez dabe ikusten ikastola bat herri-proiektu bat dala eta holan sortu zala. Murgilketa-linguistikoa be asko aldatu da denboragaz. Bizi dogun egoera diglosikoa kontuan hartuta, familia erdalduneko ikasleek gaztelaniaz gehiago egiten badabe, euskaraz egitera ohituago dagozanen berbaldiak erdarara pasako dira, eta beraz danek amaituko dabe erderaz egiten. Horregatik plan bat egin zan hizkuntzaren arnasguneak jagoteko, baina garaiak aldatu egin dira eta murgilketa planak be aldatzen doaz… Horrek hausnarketa eta eztabaida asko ekarri deuskuz beti.

MZ: Hori bai, gero eta presenteago dagoan eztabaida bat, nire ustez, patioko ikasleen hartu emonak dira. Arduratzekoak. Esango neuke hori dala ikastola -eta edozein ikastetxe, ziur- sufritzen dabilen beste aldaketa sakon bat: ikasleek gero eta gutxiago egiten dabe berba euskaraz.

Beste ikastetxeak aipatu dituzula… Euskal Eskola Publikoa indartu nahi den garaian, itunpeko ikastolak osagarri ala konpetentzia dira?

MZ: Fernando Buesa sozialistak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu zanean 1990 eta 1994 urteen bitartean, ikastolak ikastetxeen sare publikora gehitzea proposatu eban. Ahoan jarritako goxoki bat izan zan proposamen hura guretzat: soldata finkoa eta altuagoa izango genduala, oposaketarik egin barik zuzenean Eusko Jaurlaritzako langile izatera pasako ginala… berbea emon euskuen. Kriston lasaitasun laborala ekarriko leukean guretzat.

IB: Baina horrek ekarriko leukean ikastolak desagertzea, eta Euskal Herriko ikastoletan eztabaida historikoa piztu zan. Ikastolak publiko bihurtu edo ez; erabakia ikastola bakoitzaren esku egoan. Sare publikora igarotzeak langileen baldintzak hobetuko ebezan, baina ikastolen filosofia eta helburuekaz amaituko genduan, testu-liburuak eta irakasgaiak Espainiako Gobernutik erabakiko ziralako. Guk Eguzkibegin ez genduan hori onartu, eta gure Curriculum propioagaz jarraitu gura izan gendun, irakasle eta gurasoentzako konpromiso handiagoa eskatzen ebala jakinda be. Azken baten, gure helburua Euskal Eskola Nazionala sortzea zalako eta horixe izaten jarraitzen daualako. Hori lortzen ez dogun bitartean, itunpeko ikastolak sekula ez dira soberan egongo. 

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Eraso sexistak», Aitziber Bilbao

Hurrengo albistea

«Garbitasuna», Udane Atutxa

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Enbaxadoreak

    Jone Gartzia: «Euskal Herrira joateko beharra sentitzen dugu oraindik»

    2024-07-22
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

    2022-07-25
    Galdakao
  • Elkarrizketak

    Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

    2022-10-24
    Galdakao
  • Gurera etorriak

    Elisdan Serrano: «Argi daukat bertako jendeak asko lagundu izan nauela»

    2020-07-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Joana Lasheras: «Platoan baino, nahiago dut kalean jendea elkarrizketatzen aritu»

    2022-04-25
    Binke
  • Elkarrizketak

    Laresgoiti eta Navarro: «Emakumeen pilota taldea sortu gura dugu Usansolon»

    2021-04-16
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...