
Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Zuriñe Mayorrek bidalitakoa
Pasa den asteburuan Santander Saskibaloi Masterra antolatu zen eta honetan zilarrezko kategoriako bigarren postua lortu zuen Nerbioi Riversek. Taldea hamaika emakumez osatuta dago, haien artean Aitxiber Ramasco, Irune Mayor, Alicia Revueltas, Maite Gago, Laura Navas eta Zuriñe Mayor galdakoztarrak.
Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan parte hartu dute. Besteak beste, Santander Master Series txapelketan aritzen dira urtero eta aurten ere han izan dira.
Pasa den asteburuan antolatu zen hitzordu honen zortzigarren edizioa eta besteak beste, Argentinako, Herbehereetako, Erresuma Batuko, Espainiako eta Euskadiko taldeek parte hartu zuten
Nerbioi Rivers taldeak bigarren postua lortu zuen zilarrezko postuan. Taldea hamaika emakumek osatzen dute, sei galdakoztar tarteko: Aitxiber Ramasco, Irune Mayor, Alicia Revueltas, Maite Gago, Laura Navas eta Zuriñe Mayor.
«Urtean zehar ez dugu saskibaloira jokatzen baina bi hilabetez egon gara entrenatzen txapelketa honen aurretik», adierazi dio BINKEri Mayorrek. «Saskibaloia izan da lagun egin gaituen arrazoia, berriro elkartu gaituena», azpimarratu du.