Galdakaoko Da Capo Musika Bandak hartu-eman musikalean parte hartu zuen Valentzian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Musika Banda Da Caporen sareetatik
Galdakaoko Da Capo Musika Bandak Societat Musical Unió de Pescadores El Cabanyal elkarteak antolatutako ‘Euskadi eta Valentzia arteko musika topaketan’ parte hartu zuen pasa den asteburuan. Valentzian izan ziren eta kontzertua eskaini zuten bi taldeek batera Albuixecheko Musika Eskolan.
Euskal kulturak bat egin zuen Valentziako tradizioekin pasa den asteburuan Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren bitartez. Taldea Valentziara bidaiatu zuen ‘Euskadi eta Valentzia arteko musika topaketan’ parte hartzeko.
Ekimena Societat Musical Unió de Pescadores El Cabanyal elkarteak antolatu zuen eta talde honetako kideekin batera kontzertua eskaini zuten galdakoztarrek zapatuan, uztailak 8.
«Joan den azaroan egin genien bisita itzuli ziguten, eta kontzertu oso berezia egin genuen bi taldeekin batera eta bi zuzendarien musika-zuzendaritzarekin», azaldu dute talde valentziarretik, giro ona azpimarratuz: «Musikak harmonia-une asko partekarazi zizkigun Galdakaoko lagunen eta gure musika eta musikarien artean. Adiskidetasuna geratzen zaigu, beti gogoratuko duguna, eta espero dugu bi lurraldeetako edozeinetan berriro elkartu ahal izatea».
Musikaz gain, Valentziako tradizioak ezagutzeko aukera izan zuten Galdakaoko Da Capo Musika Bandako kideek, izan ere, guztien artean paella prestatu eta jan zuten jai giroan.