
Musika ekitaldi solidarioa antolatuko dute zapatuan, Galdakao TeAyuda elkartea laguntzeko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Albistegia
Zapatuan, ekainak 14, musika ekitaldi solidarioa hartuko du Ardanza parkeak, Galdakao TeAyuda elkartea laguntzeko helburuz. Hitzorduan, besteak beste, The NovenTones taldeak kontzertua eskainiko du.
Galdakao Albistegiakek musika ekitaldi solidarioa antolatu du zapaturako, ekainak 14, Ardanza parkean, Galdakaoko Udalaren, Ganguren Psikoteknikoaren eta Galdakao TeAyuda elkartearen laguntzarekin.
Hain zuzen, autismoa duten pertsonen inklusioan lan egiten duen Galdakao TeAyuda elkartearentzat izango da ekitaldian bilduko duten dirua.
Musika izango da nagusi Ardanza parkean, eta 19:00etan The NovenTones taldeak kontzertua eskainiko du. Ostean, 21:00etan, Galdakao Music jaia antolatuko dute.