Manu Etxebarria Ayesta
BINKE / 2021eko martxoa

Urteen joan-etorrian, gure herriak uritartu egin dira eta gure ohiturak be aldatuz doaz. Lehenago, gure lur barruko herrietan, baserriak ziran nagusi eta beste era batera bizi ziran hiru belaunaldiak. Lehengo umeak eta gaurkoak ez deuskue bardin olgetan leku-denborak aldatu diralako. Lehengo umeek ez eukien gaurkoek beste jostailu eta urtaro bakoitzean asmatu egin behar izaten ebezan era bateko edo besteko jolas edo olgetak. Udabarria heltzen zanean, ume eta gaztetxuak «txori topetan» ibilten ziran jolas moduan. Ez zan jolasa bakarrik. Baten batek txori habia bat aurkitzen ebanean, ia-ia bere jabea zan eta errespetatu egiten zan, erlauma barri bat lehenengo aurkitu eta gurutze bat egiten eutsanaren antzera. Lehenago, jakin egiten zan txori mota bakoitzaren habia non eta noiz aurkitu. Txorien artetik, «marti-zozoa» hasten zan lehenengo habiaginen, non? Eta estarian, sasitza edo elorri artean. Txori habia aurkitu ezkero, jarraipena egiten jakon, arrautzak noiz egin, noiz ezarri, txorikumeak noiz jaio, noiz hazi, noiz lumorraztu eta hegaz noiz hasi jakiteko. Gaur ez dago lehengorik. Lehen jostailu gitxi eta orain asko, baina nortzuk bizi pozago? Horixe da kontua!