BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

      2025-06-23
      0
    • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

      2025-06-23
      0
    • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

      2025-06-23
      0
    • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

      2025-06-23
      0
    • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» ...

      2025-06-22
      0
    • Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan

      2025-06-20
      0
    • Poteo musikatua antolatu dute gaurko Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Euskadiko Hondartza-Bolei Txapelketa hartuko du Galdakaok hurrengo asteburuetan

      2025-06-20
      0
    • EGITARAUA | San Juan bezpera ospatuko dute astelehenean Galdakaon, Gorosibain eta Usansolon

      2025-06-20
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

Leire Arnal: «Ez da ikusmen perfektua existitzen»

Binke
2018-05-18
531
0

Leire Arnal, eskiatzailea
BINKE / 2018ko maiatza

«Ez da ikusmen perfektua existitzen»

TESTUAK: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Gotzon Almaraz

Jon Santacana Donostiako eskiatzailea da eta aurtengo Joko Paralinpikoetan bigarren izan da. Hilabeteko protagonistak bera du eredu kirol arloan, eta bere ikasketetan aldiz, txikitan Unkinako eskolan izan zituen hainbat irakasle miresten ditu. Bere apaltasun, goxotasun eta bizitzeko grinak aldiz, Leire Arnal bera bihurtu dezake askoren eredu. Dominetatik harago, benetako txapelduna. Baina, nola egiten dio txapeldun batek aurre bere arazoari egunerokotasunean? Lezio polita eman digu usansolotarrak.

Meritu bikoitza duzula esango du askok, eta ez da gutxiagorako izango! Egia da horrela esaten duela askok. Baina nire ustez, ez litzateke esan beharko meritu bikoitza dugunik. Gure lasterketetan, beste edozein lasterketan bezalako arauak daude, baina erraztasun batzuk ere ematen dizkigute, beraz meritua beste edozein pertsonak lortuko balu bezala izango litzatekeela esango nuke.

Ados, meritu bikoitza agian ez, baina domina bikoitzarekin bueltatu zara etxera. Hiru lasterketa egiten dira urtero: FEDC-ko —Federación Española de Deporte para Ciegos— lehenengo kopa, bigarrena, eta bi hauetan Slalom zein Gigante probetan lortutako puntuekin Espainiako txapelketara goaz. Aurten, bi proba hauetan izan naiz txapeldun, eta egia esan, poz handiz hartu nituen garaipen biak, euretako bat gainera ez delako nire gustukoena.

Zintzoa izan, espero zenuen halako emaitzarik? Iaz, Espainiako lasterketan, arazoak izan genituen nire gidariak eta nik, eta proba batean kanporatu egin gintuzten. Baina aurten oso motibatuta joan gara eta argi genuen iazko bera ezin zitzaigula gertatu!

Kuriositatez, usansolotar batek non demonio entrenatzen du eskiarekin? Upon elur gutxi egingo du eta… Urte asko daramatzat apenas entrenatu barik, egia esan. Azken urte hauetan, lasterketetara baino ez nintzen joaten. Negualdia hasten zenean, lasterketara joan eta bukatzerakoan ez nituen eskiak hurrengo negualdira arte hartzen.

Bai zera! Eta entrenatu gabe txapeldun? Ez! (barreka) Orain Bilboko ONCE erakundearen bitartez Skidenok izeneko kluba sortu da eta bertan nabil parte hartzen. Horrek aukerak ematen dizkit gehiago entrenatzeko.

Ez da bakarrik esfortzu eta gogoa izango. Horrek ere bere kostua izango du… Bai, eskia kirol oso garestia da. Gainera guk, gidariak eramaten ditugunez, gastua bikoitza da guretzako. Ez dugu medio askorik bidaiak egiteko, ez baita bidaia bakarrik: materiala, arropa, egonaldia, eskiatzeko beharrezkoa den txartela, bidaiatzeko furgoneta… asko dago ordaintzeko.

Laguntzak izango dituzue gastuak ordaintzeko, ezta? Oso laguntza gutxi jasotzen ditugu erakundeetatik. Lasterketetara goazenean federazioak ordaintzen du, baina entrenamenduak eta gainontzekoak guk ordaintzen ditugu

Nortzuk dira zure bidaiderik fidelenak? Eskiatzera joaten naizen bakoitzean falta ezin dudan pertsona nire gidaria da: Lidia Gonzalez. Azken bi urteak berarekin nabil, Kantabriako neska honekin. Euskadiko taldeko kideak ere hortxe daude beti. Eta ezin aipatu barik utzi gidari izan ditudanak ere: Joseba Gonzalez bilbotarra, Aran Sanabria katalana, Laura Roset katalana eta Lidia Gonzalez bera.

Lidia Gonzalez gidaria aipatu duzu, nolakoa izan behar da berarekin duzun harremana? Eskiatzerako orduan Lidia eta ni bat bihurtzen gara. Niretzako Lidia nire begiak dira. Ikusmen zailtasunak dituen pertsonak bere gidariarekin izan behar duen konfiantza erabatekoa izan behar da.

Baina kiroletik kanpo ere, ondo ezagutu beharko duzue elkar… Duda barik! Ia egunero nago Lidiarekin kontaktuan. Zenbat eta gehiago elkar ezagutu, gure arteko konfiantza ere handiagoa izango da eta horrek eragin zuzena izango du eskiatzen ari garenean. Lidiak berak begirada bakar batekin badaki zelan nagoen eta zer behar dudan. Zoragarria da hori!

Zertan oinarritzen da bere lana? Ezer baino lehen, komeni da azaltzea badaudela ikusmen zailtasunak ditugun pertsonen artean hiru kategoria desberdin: B1 erabateko itsuak, B2 ikusmen murritza eta B3 ikusmen murritz baina «onargarria». Lehenengo kategorian daudenen gidariek bozgorailu bat eramaten dute bizkarrean, eta kirolaria bera gidariaren argibideak zein soinua jarraituz jaisten da. Beste bi kategorietan gaudenok modu desberdinetan egiten dugu lan. Nire kasuan, esaterako, interkomunikadore baten bitartez gidariak argibideak ematen dizkit, eta bere atzetik jaisten naiz.

Egiten duzuna egiteko, eta hain ondo egiteko, gozatu ere egingo duzu! Egia aitortzeko, kirola eta eskia bera ez dut nire bizitzan oso barneratuta. Baina kirola praktikatzeak ematen didan askatasun sentsazioak eta «nire munduan» egoteak erakartzen nau. Horregatik egiten dut kirola, izan eskia, zumba zein bizikleta.

Galdera zuzenegia akaso: zelan gozatu daiteke guztiz ikusi barik? Nik ikusten dudana nahikoa da niretzat. Nire ustez ez da ikusmen perfektua existitzen. Sei urterekin hasi nintzen txarto ikusten eta ordurarte ikusten nuen mundua eta orain ikusten dudana niretzako berdina da. Ez dut gogoratzen txikitan ondo ikusten nuen garai hura. Ikusten dudanarekin bizitza normal bat egitea lortzen dut eta nik edozeinek beste gozatu dezaket.

Hori bai, erabat garatuta izango dituzu ikusmen osoa dutenek garatuta izango ez dituzten zentzumenak, ezta? Beti erabili izan dut entzumena denerako, irakurtzeko, ikasteko, agurtzeko… Kaletik noala, norbaitek urrunetik  agurtzen banau akaso ez dut jakingo nor den, baina agurtzerakoan ahotsez zerbait badio eta aurretik ezagutzen badut, jakingo dut nor den. Azken finean, ikusmen urritasuna dugunok entzumena askoz garatuago izaten dugu, baita ukimena ere, txikitatik lantzen dugulako braillez irakurtzen.

Gure gizartea egokituta al dago itsuentzat ala ikusmen murriztua dutenentzat? Orain urte batzuk baino prestatuago gaudela egia da, baina aurrerapauso handiagoak eman beharko genituzkela uste dut. Niri zailena egiten zaidana autobusak dira. Ez dute ordutegi finko bat eta autobusa bera hurbiltzen denean zenbakia eta linearen izena goikaldean izaten dute, baina guk ezin ditugu ikusi.

Eta zelan moldatzen zara horrelako egoeretan? Geltoki batzuetan panelak egoten dira eta bertan adierazten dute zein izango den bertatik igaroko den hurrengo autobusa. Nahiz eta guretzat altuegi egon panel hauek, guk erabiltzen dugun aparatu baten bidez botoi bat sakatu eta paneleko berbak altuan irakurtzen dizkizu. Hori bai, panelik ez badago, akabo. Usansolon adibidez aspaldi daramagu horixe bera eskatzen, ez naizelako ikusmen arazoak dituen bakarra, sei edo zazpi herritar gara. Oraindik zain gaude.

Gizarte inklusiboagoa eraikitzeko hitzaldiak ere eskaintzen dituzu. Zer egiten duzu zehazki? Lau hitzaldi eskaini ditut orain arte. Nire esperientzia kontatzeko eskatzen didaten eskoletara joaten naiz. Ikusmen urritasuna edo itsua izatea zer den azaltzen diet ikasleei, adibideak jartzen dizkiet gure lekuan jarri daitezen eta hobeto ulertu dezaten zer den egoera honetan egotea. Erabiltzen ditugun baliabideak ere erakusten dizkiet eta amaieran futbolean jolasten dugu, baina denek begiak estalita dituztela.

ONCEn ari zara lanean, eta bertan ere hamaika irteera egiten dituzue… Iazko udan egon nintzen ONCEn lanean, atezain lanetan aritzen nintzen. Eta geroztik bertako gazteen taldean ere banabil. Nire bizitzan garrantzitsua da oso ONCEn egotea, eta pertsona oso garrantzitsuak ere eman dizkit. Irteerak egiten ditugu, bai, Asturiasera Sellako jaitsiera egitera, Ezkaraira eskiatzera eta ibilbidetxo bat egitera… eta hainbat dantza, ekitaldi zein ospakizun egiten ditugu urtean zehar ere, han eta hemen. ONCErekin beti dago zer egin! Eta horri esker pertsona piloa askoz hobeto bizi dira.

Eta guzti hori egiten duzun bitartean, ikasten ari zara, ezta? Gernikako institutuan Haur Hezkuntza ikasten nabil, Goi-mailako zikloan. Beti egin gura izan dudana da, umeak txikitatik gustatu izan zaizkidalako.

Behar beste laguntza jasotzen duzu ikasketetan? Hasieran oztopo nahikotxo jarri zizkidaten, eta irakasle batzuek oraindik arazoak ematen dizkidate, uste baitute %100ean ikusten ez duen batek ezin ditzakela umeak zaindu, baina arazo hauek gainditzen laguntzeko itsuentzako baliabideak eskaintzen dituen zentro batetik joaten zaizkit institutura.

Sei urterekin hasi zinen ikusmena galtzen, eta zure gaixotasuna «arraroen» artean sailkatuta dago. Nola egin zenion aurre ustekabeari? Nire gaixotasuna Stargardt deitzen da. Gaixotasun honekin ikusmen zentrala galtzen da, eta periferikoa ere okertzen joan daiteke. Txikitan gaixotasun hau jasatea ez da bat ere erreza. Lagunekin beti izan ditut arazoak, ez zutelako nik eurekin jolasterik nahi, jolas askotan ezin nuelako jolastu, ez nuelako ondo ikusten… Oso zaila da. Bakarrik sentitzen zara. Baina gaixotasunak lagun onak nortzuk diren ikusten laguntzen dizu. Eta familia ere beti izan dut ondoan.

Arraroa gaixotasuna izango da, baina zuk bizimodu erabat normala egitea lortu duzu. Zer esango zenioke sufritzen ari den gazteari? Gaixotasun batek, dena delakoa dela ere, ezin du aurrera egitea saihestu, eta hori oso ondo jakin behar du edozein ikusmen arazo zein fisiko edo psikologiko duenak ere. Agian laguntza eta baliabide bereziak beharko ditugu eguneroko bizitzan aurrera egin ahal izateko, baina horretarako daude hain zuzen laguntza eta baliabideak, denok bizitza normala egin dezagun. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

«Buru-bihotza»

Hurrengo albistea

Begoña Artetxe eta Tiburtze Elezkano: «Dispertsioaren kondenara ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Taldeka

    Otuz: «Euskaraz abesteko hautua modu naturalean egin genuen»

    2019-07-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Ainhoa Artetxe: «Galdakaoko kuadrilen artean sortzen den giroa itzela da»

    2024-09-30
    Binke
  • Elkarrizketak

    Larraitz Lezameta: «Euskara gatxa? Ba alemana ez da atzean geratzen!»

    2020-02-01
    Binke
  • Elkarrizketak

    Uritarrako galdakoztarrak: «Herri osoa taldearekin bat eginda dago»

    2021-07-16
    Binke
  • Elkarrizketak

    Marian Bilbao: «Euskaldunok ez daukagu gure traje tradizional nazionalik»

    2019-05-31
    Binke
  • Enbaxadoreak

    Paula Cano: «Michiganen amets batean bizi naizela iruditzen zait»

    2024-11-18
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Testuak itzultzeko eta euskara ikasteko tresnak jarri ditu Galdakaoko Udalak herritarren eskura

Galdakaoko Udalak «euskara zaintzeko eta biziberritzeko konpromisoa nabarmen indartu du azken urteotan» eta ildo honetan..
  • Kale liburutegiak jarri dituzte Txistulandan, Bengoetxen eta Berezikoetxen

    Galdakao
    2025-06-23
  • Bekeako zubia itxiko dute gauez gaurtik eguenera bitarte

    Galdakao
    2025-06-23
  • Auzotik Galdakaoko lau eremutako kontseiluak hurrengo egunetan batuko dira

    Galdakao
    2025-06-23
  • BIDEOA | Auto batek zenbait pertsona harrapatu ditu Urretako jaietako «motor show» erakustaldian

    Galdakao
    2025-06-22

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...