🔴 Jarraitu zuzenean 24. Korrika BINKE.EUS-en ere

Argazkia: AEK.

Martxoaren 19arekin batera abiatu den Korrikaren 24. edizioa zuzenean jarraitu dezakezu BINKE.EUS atarian ere, EITBk eskaintzen duen seinaleari esker.

Euskal Herri osoa tipi-tapa korrika lotzen duen ekimenik bereziena abian da Atharratzetik Bilbora, eta dagoeneko milaka lagun ari dira eguneko 24 orduetan Korrikarekin bat egiten.

Usansolotik eta Galdakaotik martxoaren 27 goizean igaroko da Korrikaren 24. edizioa, eta horren jarraipen berezia egingo du BINKEk.

Baina, non dago Korrika une honetan? Bada, EITBk eskaintzen duen seinalearekin bat egin du komunikabide honek eta zuzeneko irudiak ikus ditzakezu BINKE.EUS atariaren bitartez ere, eguneko 24 orduetan, zauden tokikitik zaudela, zauden orduan zaudela.

situs togel

situs toto