BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

      2023-02-02
      0
    • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

      2023-02-02
      0
    • Ganguren Mendi Taldeak 'Kanporamartxo' irteera antolatu du otsailaren 12an

      2023-02-01
      0
    • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

      2023-02-01
      0
    • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

      2023-01-31
      0
    • Ibaizabal berbideratzeko obretan sortu diren ur beltzen isurketa konponduko du Galdakaok

      2023-01-31
      0
    • Iker Gomez galdakoztarrak Espainiako Esgrima Txapelketan parte hartuko du

      2023-01-31
      0
    • Asier Martin galdakoztarra, ETB-1eko 'Mihiluze' saioko lehiakide

      2023-01-31
      0
    • Agurtzane Elorriaga txirrindulari ohiak hitzaldia emango du bihar Galdakaon

      2023-01-30
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Mikel Sánchez: «Rapa, reggaetoia eta estilo horiek gutxiesteko joera dago oraindik»

      2023-01-23
      0
    • Mena eta Artetxe: «Hogeita hamar urte baino gehiagoan egin ez dena, hiru ...

      2022-12-26
      0
    • Gotzon Barandiaran: «Programazio kultural on bat ez da nahikoa kulturzaleak sortzeko»

      2022-11-21
      0
    • Lola Dacosta: «Sexuaren inguruan ikasitakoa zalantzan jartzea beharrezkoa da»

      2022-11-01
      0
    • Asier eta Kristian: «Norberarengandik hasi behar da aldaketa»

      2022-11-01
      0
    • Eukene Elorriaga: «Europako aire-kontrolatzaile kolektibo zaharrena da gurea»

      2022-10-24
      0
    • Alejandro Ruiz galdakoztarra «Vascos por el mundo» saioko protagonista

      2022-10-10
      0
    • Elkarrizketa Vidal Salcedo Iraide Arraibi

      Vidal Salcedo eta Iraide Arraibi: «Jaien ostean oso nekatuta amaitu dogu; baina ...

      2022-09-26
      0
    • Dani Rodal: «Nire harridurarako, Chicagon askok dakite Euskal Herriaz»

      2022-07-25
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Euskarak harilkatutako politika», Gotzon Barandiaran

      2023-01-23
      0
    • «Euliek zergatik gogaitzen dituzten behiak», Antton Irusta

      2023-01-23
      0
    • «Urteila», Manu Etxebarria

      2023-01-23
      0
    • «Gizartearen kontzientzia ezari gola», Nerea Urgoiti Galarza

      2022-12-26
      0
    • «Mari Domingi», Manu Etxebarria

      2022-12-26
      0
    • «Bai bizkor gabiltza», Joanes Urkixo

      2022-12-26
      0
    • «Zenbat gol sartuko ditu Messik?», Eider Murgia

      2022-12-17
      0
    • «Dirua da erantzun bakarra», Lander Etxeita

      2022-12-16
      0
    • «FIFAk futbolaren arima saldu du», Haizea Cerrada

      2022-12-15
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Amaiera 9 iruditan

      2023-01-23
      0
    • Eguneko albisteak jasotzeko doako WhatsApp zerbitzua abian jarri du Binkek

      2023-01-20
      0
    • Gure lau musikari herrikideren 2022ko Top 5 abestien zerrenda

      2023-01-20
      0
    • Hasiera 8 iruditan

      2022-12-27
      0
    • Angel Zubieta, futbolaren idolo izan zen galdakoztarra

      2022-12-27
      0
    • Presoak Ganguren basobarritzen

      2022-12-26
      0
    • Itxaso Etxebarria: «Haur Hezkuntzan familiaren bigarren etxea eskaintzen dugu» | Publierreportajea

      2022-12-23
      0
    • Zer egingo du Espainiak, edo PSOEk, Usansoloren segregazioaren aurrean?

      2022-11-24
      0
    • Angel Zubieta, Argentinan arrastoa utzi zuen futbolari galdakoztarra

      2022-11-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
Atzera begira
Hasiera›Erreportajeak›Atzera begira›Presoak Ganguren basobarritzen

Presoak Ganguren basobarritzen

Galdakao
2022-12-26
171
0

TESTUA: Nagore Ferreira / Galdakao Gogora
ARGAZKIA: 1927ko mapa, Bizkaiko Foru Agiritegi Historikoan gordeta

Zalantza barik, Galdakaok daukazan biriki garrantzitsuenetakoak dira Ganguren, Santa Marina eta mendilerro horretako mendi-hegal danak. Baso-bide ugari dagoz aldasgoran, makinatxu bat arbola motako basoak.

Orain 90 bat urte, hemen eukan Bizkaiko Foru Aldundiak baso-barrutirik zabalena, Artxandik Padrolaraino. Danetara 500 hektarea eta miloa bi arbola eukazan esparruak. Horrexegaitik geitzen jako gaztelaniaz «Vivero», bere jatorrizko izena Ganguren bada be.

1936ko gerra sasoian, baina, defentsarako eraikuntzak eta armada frankistek jaurtikitako bonba su-eragileek kalte ugari eragin ebezan inguruko aberastasun guzti honetan. 

Eskualdeko erakundeek, 1938ko urtarrilaren 20an, baso honeek eta beste batzuen basobarritzea egitea erabaki eben. Baina, nori esan behar hori guzti hori egiteko? Deustuko Konzentrazino Esparruko gerrako presoek egitea pentsatu eben, eta halantxik eskatu eutsien Gobernadore Zibilari. 

Deustuko presoek merke-merke egingo eben beharra; izan be, beste beharginek baino errendimendu txikiagoa izanda be, pezeta 1 ordaintzen jakien eguneko, eta peoiei, barriz, 8,75 pezeta. Askozaz merkeagoa zan, beraz, presoen lana, besteen seirena edo. Baldintzak sano gogorrak ziran. 1938ko udan hasi ebezan beharrak, eta hurrengo urteko abuztuaren 29an amaitu. Elorritxuetan antolatu eben kanpamendua; han egozan biltegia eta oilotokia konpondu ebezan, gaur egungo frontoiak eta aisialdi-gunearen alboan. 30 eta 45 laguneko taldeak egoten ziran beharrean, basozainen gidaritzapean. Baina zaintza lanak Galdakaoko Falange Espainiar Tradizionalistako —gaztelaniaz, F.E.T.— eta Ofentsiba Nazional-Sindikalistako Batzarretako —gaztelaniaz, J.O.N.S.—. Tokiko Buruak izendatutako Falangeko Erreketeetako kideen ardurea zan. 

1938ko zemendiaren 17an, Deustuko Konzentrazino Esparrutik Euskal Herriko presoak handik atarateko agindua ailegatu zan. 19 preso ziran, eta «Bizkaitik kanpo» sakabanatzeko agindu eben.

Lekua ez zan aproposa, ezta baldintzak be ez. Osasun-ikuskapen batean salatu zanez, han ez egoan 45 laguntzeko leku nahikorik, sueteko kea arnasten eben eta teilatutik ura sartzen zan. Gainera, presoek oinetako guztiz eskasak eukezan, eta jatekoa «ez zan nahikoa, ez kantidadez ez kalidadez», Konzentrazino Esparruetako Ikuskaritzaren arabera. Atera kontuak ze egoeratan egozan presoak, eurek onartzeko… 

Bost presok sarnea eukien, eta 38ko zemendian beste bi handik atara behar izan ebezan gaixorik. Hain egoera gordinean, edozelan be, dirua eukanak baimena eukan baso bat ardau hartzeko jatekoagaz, eta tabakoa eukiteko bere bai

Presoek hamaika lan egin behar izan ebezan: metrailak kaltetutako pinuak ebagi —ostean, saltzeko, merkeago egiteko—, sasitza kendu, 30.000 zulo egin arbolak landatzeko, bideak garbitu, suebakiak egin, eta orduan Elorritxuetatik Santo Domingoraino joian kaminoko zuloak konpondu
bere bai.

Orain, hau guzti hau jakinda, mendi-magal horreettik zabizanean, gogoratu, zati handi baten behintzat, Deustuko Konzentrazino Esparruan behar egitera behartutako presoen sufrimenduari zor deutsagula.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Kultur ondarearen katalogoa berritzea adostu du Galdakaoko ...

Hurrengo albistea

Usansolo Herriak «itzalaldi teknologikoa» sustatuko du | ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Atzera begira

    1937ko Santakurtzen aurretik jazo zan…

    2019-09-20
    Binke
  • Atzera begira

    Bost galdakoztar Herorien Aranean

    2019-12-20
    Binke
  • Atzera begira

    Artzaintzaren ganadurako Kortak

    2021-10-24
    Binke
  • Atzera begira

    Dardar egingo genuke 1935eko Bisita Orokorrarekin

    2020-02-20
    Binke
  • Atzera begira

    Egurbideen garrantzia gurean

    2021-06-18
    Binke
  • Atzera begira

    Obusak Galdakaoko zeru ganean

    2021-07-16
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Aldatzsolo taldeak ez du Santa Ageda bezperan kantatzen jarraituko

Pandemiaren ondorioz bertan behera utzi behar izan ziren hainbat jarduera eta ekitaldi. Haien artean, Santa Ageda bezperan Galdakaon...
  • Galdakaon murala margoztu zuen Lian artista munduko hirugarren saritu dute

    Galdakao
    2023-02-02
  • Ganguren Mendi Taldeak ‘Kanporamartxo’ irteera antolatu du otsailaren 12an

    Galdakao
    2023-02-01
  • Martxan dago Urreta eta Tximiolarre auzoen arteko igogailua, gaurtik

    Galdakao
    2023-02-01
  • Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    Galdakao
    2023-01-31

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu