ARGAZKIAK | Sormeneren udaberriko ekinaldia 75 iruditan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Pasa den eguenean hasi eta atzo, maiatzak 19, amaitu zen aurtengo udaberriko Sormene. Galdakaoko sorkuntzen plazak hainbat ekintza hartu ditu lau egunetan zehar eta BINKE asteburuko saioetan izan da 75 argazki hauek batzeko.
Amaitu da honezkero Sormene Galdakaoko sorkuntzen plazaren beste edizio bat. Pasa den eguenean hasi zen jaialdia eta egun horretan ikasleentzako booktuber lehiaketaren irabazleak iragartzeko ekitaldia antolatu zuten.
Bariku goizean ikastetxeek eta euskaltegiek ‘Miñan’ Amets Arzallusen eta Ibrahima Balderen liburuaren irakurtaldi jarraitua egin zuten. Halaber, Fermin Muguruzaren ‘Bidasoa 2018- 2023 +’ dokumentalaren zuzendari laguntzaile den Alaine Aranbururen hitzaldia hartu zuen Sormenek.
Bariku gauean aldiz, musika izan zen protagonista. La Basuk kontzertua eskaini zuen Basoa Tabernan eta saio berean jaialdiaren abestia aurkeztu zuten, lehiaketa bitartez aukeratu dena.
Zapatuan ‘Hitzen Euria’ instalazioan parte hartu zuten herritarrek eta arratsaldean helduentzako dantza tailerra eta erromeria izan ziren.
Atzo, domeka, amaitu zen udaberriko Sormene eta ‘Emcumeak’ antzezlana eskaini zuten arratsaldean Itxaso Payák eta Maria Riverok Torrezabal Kultur Etxean.
Bariku gauetik atzoko antzezlana arte Sormenek eskaini dituen ekintzetan izan da BINKE eta hemen batu ditugu 75 argazki: