BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Atzera begira
Hasiera›Erreportajeak›Atzera begira›Santa Barbarako kaperak 110 urte
Eduren pasarte historikoak

Santa Barbarako kaperak 110 urte

Galdakao
2022-07-25
1206
0
TESTUA: Edu Madina Etxebarria
ARGAZKIAK: Edu Madinaren artxibotik

Hilabete honetan bertan beteko ditu Zuhatzu auzoko Santa Barbarako kaperak 110 urte eta horri bere omenalditxoa egin gura izan dio Edu Madina historian aditua den galdakoztarrak erreportaje honen bitartez.

Datorren uztailaren 31n, Bizkaiko zaindaria den San Inazio egunean, 110 urte beteko dira dinamitarien zaindaria den Santa Barbara kaperaren inauguraziotik. Bertan Galdakaoko hainbat herritar ezkondu dira eta beste askok lehen jaunartzea jaso zuten.

Kapera handi hori, 25 metro luze eta 12 metro garai dituena, 1894ko abenduaren 4an, Santa Barbara egunean, inauguratu zen kapera txikiago baten ordezkoa da.

Gaur egungo kapera, berriki konpondua, oso maitatua da herrian, batez ere La Dinamita fabrikako langileen aldetik, gaur egun Maxam enpresa denak, gure herrian lanpostu gehien sortu zituen lehergaien ekoizpenean mundu mailan erreferentea den enpresak. Uste dut 2.000 langile baino gehiago izatera iritsi zela, galdakoztarrak gehienak, eta bitxia da bertan senideren bat lanean izan ez duena aurkitzea.

Kapera hori Jose Maria Basterra Madariaga arkitekto ospetsuak (Bilbo, 1859-1934) egin zuen, fabrikako beste eraikin asko bezala, eta Ildefonso Taranco izan zen obren kontratista. Eraikinak kapera horretarako sarbidea eta arkupe handi bat ditu beheko solairuan. Solairu nagusian, langileentzako jolas-areto zabal bat dago, bi terraza dituena. Terraza horietako batek eragotzi egiten zuen ibilgailuak fabrikaren erdigunera sartzea, eta eraitsi egin zen. Atzealdean kaperauaren etxea eta langileentzako kooperatiba bat zeuden.

Kaperari dagokionez, azpimarratu behar da aldare nagusiko erretaula eta Santa Barbararen irudia Subero eta Larrea eskultoreek egin zituztela, kaperako pintura Chabarri Hermanos jaunek eta ganderailuak Erromoko jaunaren lantegian egin ziren.

1912ko uztailaren 31n, eguaztena, inaugurazio egunean, jai handiak ospatu ziren, eta, nire ustez, merezi dute horiek gogoratzea egun haietako prentsako hainbat albisteri jarraituz.

Ospakizuna goizeko lehen orduetan hasi zen, La Dinamitako Musika Banda saridunak, Zornotzako danbolindariek eta Zamudioko dultzaineroek lagunduta, herrian zehar kalejira alaia joz jaiak iragarri zituztenean, Zuhatzu auzora iritsi arte eta bertan kaperaren aurrean dagoen plaza zabalean bildu zirenean. Bederatzi eta erdietan, Lezamako Santiago kapilauak bedeinkatu zuen kapera berria, Tomas de Larrinaga parrokiako presbitero eta organo-jotzailearen eta Luis Chalbaud Errazquin aita jesuitaren laguntzarekin. Lagun izan zituzten Ramon Arnau y Piera, fabrikako zuzendaria —Alberto Thiebaut Dinamitako Sozietateko presidentearen izenean—, Inés Amann Bulfy, ordezkariaren emaztea, eta Chalbauden ordezkaria. Bertan izan ziren fabrikako goi-funtzionario guztiak, emazteekin batera, eta udal-agintariak.

Ondoren meza ospetsua ospatu zen Lezamako Santiago kaperauak emanik eta Tomas de Larrinaga, diakonoa, eta Felipe de Jaureguizar, subdiakonoa abadeek lagundurik.

Fabrikako langileen ahotsez osatutako abesbatza handi batek meza gregoriarra eman zuen, Domingo Egileor La Dinamitako Musika Banda laudatuaren zuzendariaren gidaritzapean. Juan de la Mata eta Pedro Mendizabal fabrikako ingeniariek armoniumean ere jo zuten.

Mezan ohorezko guardia egin zuten postuko miñoiek Trueba kaporalarekin.

Aita Luis Chalbaud Deustuko Unibertsitateko irakasleak egin zuen sermoia, eta San Inazioren bizitza deskribatu zuen, bere bizitza apostolikoaren ezaugarri nabarmenekin.

Meza amaitu ondoren, bertaratutako guztiak plazan bildu ziren, horrelakoetarako eraiki zuten kioskoaren inguruan. Fabrikako Musika Bandak honako programa hau interpretatu zuen bertan: San Inazioren martxa, «Fantasía vascongada», Garaizabalena, euskal sinfonia, Mocoroarena, eta Arrantzalia zortzikoa.

Kontzertuaren ondoren ohorezko aurreskua dantzatu zen, eta txalotuak izan ziren parte hartu zutenak. Arratsaldeko ordu batean, oturuntza oparo bat egin zen kaperako arkupe zabaletan. Bertan, 800 pertsona inguru eseri ziren, eta mahaien ilaretan banatu zituzten. Bertan, lantegiko lanpostu desberdinetako mahaikideak bildu ziren.

Bilbon egoitza duen Torrontegi hotelak eman zuen menua, eta honako menu hau erabili zuen: paella valentziar erara lehenengo, arkume ragout-a —arkume gisatua—, roast-beef errea entsaladarekin —haragi errea—, gaztak, frutak, ardoa, likoreak, kafea eta zigarro puruak. Arratsaldeko hiru eta erdietan, Aita Luis Chalbaudek elizkizuna egin zuen Sakramentu Santuaren erakusketarekin.

Amaitu ondoren, erromeria alaia izan zen plazan, musika banda, danbolin jole eta dultzaineroek girotuta. Haiekin batera hainbat jolas egin ziren, hala nola bizikleta lasterketa zintekin, asto eta zaku lasterketak, igel eta untxien jolasak… eta irabazleei hainbat sari eman zitzaizkien.

Jaiek otoitz ordua iritsi arte iraun zuten, bertaratuak euren etxeetara joan zirenean.

Meza nagusiko irteera
Herri bazkaria
Aurreskuaren unea

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Maiteder Lertxundi: «Musikoterapiak ikasketa oso sakonak ditu»

Hurrengo albistea

Kirol elkarte eta merkatariekin Galdakao euskaldunagoa egiteko ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Atzera begira

    Begiradak

    2019-04-19
    Binke
  • Atzera begira

    Emakumeak, birritan ahaztuak

    2021-11-26
    Binke
  • Atzera begira

    Bost galdakoztar Herorien Aranean

    2019-12-20
    Binke
  • Atzera begira

    Egurbideen garrantzia gurean

    2021-06-18
    Binke
  • Atzera begira

    Presoak Ganguren basobarritzen

    2022-12-26
    Galdakao
  • Atzera begira

    Goizean goizetik etorten zan «El lechero»

    2020-01-17
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...