Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak lau ekintza antolatu ditu urrian zehar adinekoentzat. Zehazki, Deustuko Sifoira bisita, mendi ibilaldia, arnas-hartze tailerra eta unibertsitate ikastaroak eskainiko ditu.
Azaroan ere Galdakaoko Udaleko Gizarte Ekintzako Adinekoen Dinamizazio Zerbitzuak lau ekintza eskainiko ditu herriko adinekoentzat.
«Kolektibo hori osatzen duten pertsonek bere kezka eta zaletasun berak dituen jendea ezagutu edota norbere buruarekin baliagarriago eta gusturago sentitzeko ere balio dute ekintzek», adierazi du Udalak.
Hauek dira ekintzen data eta ordutegiak:
- Azaroaren 7tik aurrera: azaroan eta abenduan zehar eguaztenero, Danok Aurrera-Bengoetxen, 11:30etik 13:00etara. Azaroaren 5etik aurrera izena ematea posible izango da.
- Azaroak 12, eguaztena: Bisita kulturala Bilboko Ur Partzuergoaren Deustuko Sifoia ikustera. 10:00etan (euskaraz) eta 11:30ean (erderaz). Izena emateko epea dagoeneko zabaldu da eta 25 lagunek parte hartu ahal izango dute talde bakoitzean.
- Azaroaren 18tik aurrera: Deustuko Unibertsitateak eskainitako ikastaroak. Euskaraz, ‘Ahotserako musikarien historia 60. hamarkadatik gaur egunera’ gaia. Saioak martitzenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era, azaroaren 18an hasita. Erderaz, ‘Hollywoodeko zine klasikoaren 5 zuzendari handi’ gaia. Saioak eguaztenetan izango dira, 18:00etatik 19:30era, azaroaren 26an hasita.
- Azaroak 27, eguena: Elorrio-Ermua mendi-ibilbidea. Izen ematea beharrezkoa da eta azaroaren 17tik aurrera egiteko aukera egongo da. Gehienez 30 lagunek izango dute ibilbidea egiteko aukera.
Horiez gain, adineko pertsonen beharrei erantzuten die zerbitzuak. Aisialdirako jarduerak proposatzen ditu, IMSERSOko bidaien inguruko informazioa eta jubilatu eta pentsiodunentzako informazioa eskaintzen du eta orotariko kontsultak eta aholkularitza ematen ditu.
Proposatutako jarduera guztietan, izena emateko lehen egunean, arreta ordutegia 08:00etatik 13:30era izango da; gainerako egunetan, Adinekoen Dinamizatzeko Zerbitzuaren bulego ordutegia 10:00etatik 13:30era izango da astelehenetik barikura, eta eguenetan 16:00etatik 18:00etara. Pertsona bakoitzeko gehienez bi inskripzio onartuko dira jarduera guztietan.




