Kurtzea frontoian giroa sustatzeko helburuz, nagusientzako txapelketa berezia antolatuko du Adiskide Pilota Elkarteak apiriletik ekainera bitarte. Izena emateko epea zabalik dago martxoaren 15era arte, eta 14 urtetik gorakoek parte hartu dezakete.
Adiskide Pilota Elkarteak ekimen berri bat jarriko du martxan. Zehazki, nagusientzako pilota txapelketa antolatuko du apiriletik ekainera bitarte, Kurtzeko frontoia barikuro giro alaiarekin betetzeko helburuz.
Nagusien maila ezberdinetako partidak lehiatuko dira txapelketa horretan, eta aspaldian pilotan aritu gabe ibili direnek ere txapelketan parte hartzea nahi du Adiskidek, pilota goxoarekin jokatuko baitira partidak.
Binakako txapelketa izango da eta bikoteka aurkezteko aukera dagoen arren, bikoterik ez duenak ere izena eman dezake eta Adiskidetik bikotea topatuko zaio. Zortzi tantoko bi jokoz osatuko da partida bakoitza, eta berdinketa izatekotan lau tantura izango da hautsiko da.
Hiru kategoria ezberdin izango ditu txapelketak, mailaka sailkatuta, ahalik eta partida lehiatuenak izateko helburuarekin.
Datei dagokionez, apirila erdialdera hasiko da txapelketa eta finala ekaina bukaeran ospatuko da, urteroko Sozial Txapelketa egunean, bazkari herrikoi batekin jaia amaituz.
Izen-ematea martxoaren 15era bitarte egin daiteke adiskidepelota@gmail.com helbidera idatziz, baita frontoira gerturatuz eta batzordekideei izen emateko intentzioa helaraziz. 10 euroko inskripzioa kobratuko da bikoteko eta banaka doanari aldiz, 5 euro.




