BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Elkarrizketak
Hasiera›Elkarrizketak›Agustin Aizpuru: «Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki beharko genuke»

Agustin Aizpuru: «Udaletxearen kokapena herritar guztion artean erabaki beharko genuke»

Binke
2023-05-23
1968
0

Agustin Aizpuru, Usansoloko kudeaketa batzordeko presidentea
BINKE / 2023ko maiatza

«Aurrekonturik ez badugu, B plana litzateke gatazka juridiko bat planteatzea»

  • Agustin Aizpuru Izagirre
    1956, Usansolo

Usansoloko eskolan eta ostean Deustuko Salesianos ikastetxean Lanbide Heziketa ikasitakoa da Agustin Aizpuru usansolotarra. Erretiroa hartu aurreko urteak Bilboko aireportuko suhiltzaile eta segurtasuneko buru egin zituen Operazio Sailean. Herriari oso lotuta egon da beti: orfeoian, elikagaien bankuan eta Usansolo Herria (UH) plataforman, besteak beste. Galdakaoko Udalean UHko zinegotzi izan da azken legegintzaldian, Usansoloko kudeaketa batzordeko presidente izateko dimisioa eman duen arte.

TESTUA: Jon Gomez Garai
ARGAZKIAK: Gotzon Almaraz

Binkek bere hastapenetik du erabakita politikariak ez elkarriztekatzea —ez bada, hauteskundeetan egin ohi den bezala, denak elkarrekin eta baldintza berean elkarrizketatzen direla—. Baina hilabeteko protagonistarekin salbuespena egitea onartu du hedabide honek, politikari historiko baten aurrean dugulako kamera: Usansoloko lehenengo alkatearen lana egingo duen pertsona  da bera, Agustin Aizpuru, kudeaketa batzordeko presidentea.

Alkate deitu zaitzakegu? Tira, asko esatea da akaso. Baina egia da usansolotarren artean badagoela behar eta ilusio bat alkate berba esateko, eta horrela deitzen naute gerturatzen zaizkidan askok. Ona eta polita dela uste dut, horrek udalerri bezala dugun sentimendua berresten duelako.

Zelan presidente izendatu osteko lehenengo asteak? Lasaiak izango zirela uste nuen, alde batetik, Galdakaoko Udaleko zinegotzi kargua utzi dudalako eta, bestetik, Usansoloko erregistroko eskaera bidalita, erantzun bat izan arte itxarotea egokituko zitzaigulako, baina ez da hala izan…

Zer gertatu da ba? Prentsatik interes handia erakutsi duzue kudeaketa batzordearen eratzearekin. Interes hori hazi egin da, gainera, Madrilgo Diputatuen Kongresuan Podemosek, EH Bilduk eta EAJk egin duten eskaerarekin. Usansolo Herriak eskatuta, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 13.2 artikuluan aldaketa bat sartzeko zuzenketa aurkeztu zuten hiru alderdiek, foru araua estatuko legearen aurretik lehenetsi dezaten.

Asko aldatu da zure eguneroko bizitza? Oraingoz, ez asko. Hedabideei eta herritarrei kasu egiteari dagokionez bai, baina bestelakoan ez da gehiegi aldatu. Usansolo Espainiako udalerrien erregistroan ahalik eta arinen onartzea baino ez dut espero, eta ordutik aurrera bai, aldatuko da nire bizitza…

Alkatea ofizialki oraindik ez du Usansolok, ados, baina presidentearen —zure— papera bai izango da antzeko zerbait, ezta? Antzekoa dela esango nuke, bai, eskumenak berdinak baitira; eta are gehiago Usansoloko erregistroak udalerri gisa berresten gaituenean.

Kudeaketa batzordeko hamaika kideek ordainsaririk kobratuko al duzue egingo duzuen lanagatik?Kobratu dezakegu, bai. Baina hori aurrerago erabakiko dugu taldeko guztion artean. Bada, horren aurretik Usansoloren alde lan egiteko gogoak ekarri gaitu hona.

Bilerak udalbatza batean bezala egingo dituzue ala zelan antolatuko zarete?Jakina, erantzukizunak arloka eta bileren aldizkakotasunaren arabera banatuko dira. Horrek alderdi horiek guztiak arautzeko udal-araudia garatzera behartuko gaitu.

Zeintzuk izango dira datozen pausoak? Behin Usansolo Udal Erakundeen Erregistroan erregistratuta, lehenik eta behin idazkari-kontuhartzaile bat kontratatu beharko da, hori baita udal batean oinarritzen den figura. Horrek aukera emango digu plantilla, langileen organigrama, dekretuak, araudiak eta abar adosten hasteko.

Eta udaletxea? Udaletxe bat eraikitzeko, Usansolorako aukeratzen dugun kudeaketa motaren araberako plantilla hartu beharko da kontuan, eta horrek eraikina eta haren banaketa dimentsionatzeko aukera emango digu.

Baina noizko? Oraindik ezin dizut hori esan, lehenengo eskuragarritasun ekonomikoa izan behar dugu eta horrekin udaletxea eraikitzeko partida onartu eta prozedura guztia garatu: proiektua, pleguak, kontratazioa…

Kokapenik baduzue pentsatuta? Segregazio prozesuaren memorian badago proposamenen bat, baina pertsonalki uste dut hau puntu garrantzitsua dela —udaletxearen eraikitzea— eta herritar guztien artean erabaki beharko litzatekela prozesu parte-hartzaile baten bitartez eta herriko eragile sozial eta kulturalekin elkarlanean.

Baina guzti horren aurretik, gaur gaurkoz, Espainiaren erabakia dago. Baduzu esango duenaren beldurrik? Beldurra ez, baina ziurgabetasuna bai, edozer gerta daitekeelako. Hala ere, ni animatuta nago, kontuan izan behar dugulako Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ezetz esan ziola Estatuko abokatutzak eskatutako kautelazko neurrien aplikazioari. Beraz, Usansolok udala osatzeko prozedurarekin jarrai lezake eta horrek ematen dit itxaropena…

Espainiako udalerrien erregistroak Usansolo onartu bitartean, zer egin dezakezue? Ez da denbora askorik igaroko Madriletik erantzuna jaso arte. Bitartean, korporazio honen funtzionamendurako oinarrizko baina ezinbesteko araudiak prestatuko ditugu. Baina gakoa aurrekontua ahalik eta arinen izatean egongo da…

Usansolori zenbateko aurrekontua dagokion ezarrita dago? Prozesuan zehar onartu zen memorian, eta 2021eko datuekin kalkulatutako kopuruen arabera, urteko 4.500.000 eurokoa da Usansolok kudeatu beharko luken aurrekontua. Horrela bada, ez dago batere txarto!

Aurrekonturik ez baduzue, badago B planik? Aurrekonturik ez badugu, Usansolo udalerri gisa erregistratzen utzi ez digutelako da, eta, orduan, B plana litzateke gatazka juridiko bat planteatzea, Madrilek Usansoloko erregistroa egin dezan.

Eta bien bitartean Galdakaoren menpe egoten jarraituko duzue, beraz? Bai, une honetan Galdakaoko Udalak Usansolo kudeatzen jarraitzen du. Espero dugu datozen lau urte hauek Galdakaoko Udalarekin elkartzeko urteak izatea, funtzioak modu progresiboan eta ordenatuan guk hartzeko akordioak lortzen. Ulertzen dut pausoz pauso aurrerapenak sendotzen joan beharko dugula; eta orain egun batzuk gure idazkariak esaten zidan bezala, «asko pentsatuz eta gutxi eginez, etorkizunean arazorik ez izateko».

Aurtengo maiatzaren 28ko udal-hauteskundeak ezin izango dituzue antolatu. Eta 2027koak? Bai, duda barik. Aurtengoak ezin izan ditugu antolatu, hauteskunde-legeak ezarritako epeen ondorioz Usansolo ezin izan delako udalerri izan. Beraz, ez dugu Galdakaotik bereizitako aparteko erroldarik, Usansolokoa propioa. Baina aldi berean, usansolotarrek maiatzaren 28ko hauteskundeetan bozkatzeko eskubidea dutenez, Galdakaoko udal-hauteskundeetan bozkatzen jarraitu beharko dute.

Espainiak eskatzen dituen 5.000 biztanleak izango ditu Usansolok 2027rako? Usansolok 5.000 biztanle izango ditu ziurrenik oso denbora gutxian, espero dut hiruzpalau urte baino gehiagotan ez izatea, baina hori faktore sozio-ekonomikoen mende ere badago. Dena dela, biztanleriaren mugari konponbide politikoa bilatzeko lanean dihardu Usansolo Herria azken bi urteotan, besteak beste, aurretik aipatutako Espainiako Kongresuko zuzenketarekin. Honek aurrera egingo balu, biztanleriaren muga ez litzateke arazo bat izango Usansolorentzat, foru-arauak eskatzen dituen 2.500 biztanleak aise gainditzen ditugulako.

Zenbat funtzionario beharko dituzuen ere erabakita al dago? Prozesuan zehar garatu zen memoriaren arabera Usansoloko Udalak 25 funtzionario beharko dituela aurreikusita dago. Baina hori ere erabaki beharko dugu, herri honentzat gura dugun kudeaketa ereduaren araberakoa izango da-eta.

Begiratu diezaiogun maiatzaren 28ko hitzorduari. Zergatik egin duzue Usansolo Herria bozkatzeko deia? Batzuek uste dute segregazio prozesua amaituta dagoela eta hemendik aurrera ohiko alderdi politikoak bozkatzeko garaia dela, eta ez UH. Baina usansolotarrek ulertu behar dute UHk jokatu duen eta oraindik jokatzeke duen papera prozesu honetan oso inportantea dela. Plataforma honek lortu du Usansoloren segregazioan eragitea eta bide horretan motore ezinbestekoa izatea. Influentzia izaten jarraitzeko Galdakaoko Udalean egotea ezinbesteko du UHk. Horregatik behar dugu usansolotarrek plataforma honen alde bozkatzen jarraitzea, prozesua erabat amaitu ahal izateko.

Maiatzaren 28ko Usansoloko emaitzek, hortaz, kudeaketa batzordearen kide kopurua aldatu dezakete? Bai, horixe da Bizkaiko Foru Aldunditik jakinarazi digutena. Une honetan kudeaketa batzordeak dituen hamaika kideak —zortzi UH eta hiru EAJ— 2019ko Galdakaoko udal-hauteskundeetan usansolotarrek bozkatutako botoen arabera erabaki zen. Eta kopuru hori eguneratu egingo da datozen hauteskundeekin. Beste arrazoi bat UH bozkatzeko.

Usansolo Herriaren helburu bakarra herriaren segregazioa da. Badu plataformak iraungitze-datarik? Bizitza honetan guztiak du iraungitze-data, eta UHk ere bai. Zuk ondo esan duzun moduan, Usansolo Herria politikan dago helburu bakar horrekin, eta behin prozesu hau erabat amaituta dagoenean, UHk amaitutzat eman beharko du bere ibilbidea.

Eta behin UH desagertuta, zer egingo duzue UHko kideok politikoki? UHren parte diren pertsonek, euren ideologiaren arabera eta politikan jarraitu gura badute, eurek erabakiko dute nondik jardun. Nik, sikiera, bizitzak eskainiko dizkidan momentuez gozatzera eskainiko dut denbora. Eta aukera dudan heinean proiektu sozialekin kolaboratzen jarraituko dut, orain arte bezala. •

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Yolanda Vicente: «Nire bezero asko jada nire ...

Hurrengo albistea

Galdakaoko EAJk ekitaldia egingo du bihar Elixabete ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Elkarrizketak

    Zaporeak: «Moriako sukaldearen kostua bikoiztu egin da»

    2020-10-23
    Binke
  • Ostike!

    Pochetas: «Txortan egiteko, mendia; harea eta pochetak… bateragarritasun gutxi!»

    2021-02-19
    Binke
  • Elkarrizketak

    Pako Revueltas: «Aktoreak ‘gezurlariak’ gara, ez gezurtiak»

    2017-01-20
    Binke
  • Elkarrizketak

    Joana Lasheras: «Platoan baino, nahiago dut kalean jendea elkarrizketatzen aritu»

    2022-04-25
    Binke
  • Enbaxadoreak

    June Ramos: «Esperientzia berriak bizitzeko gogoak ekarri ninduen Perura»

    2020-06-18
    Binke
  • Ostike!

    Bertan Behera: «Txosnetako musikak aniztasun gehiago beharko luke»

    2020-09-28
    Binke

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu
 

Loading Comments...