Pochetas kuadrila @pochetasactivas
BINKE / 2021eko otsaila

«Txortan egiteko, mendia; harea eta pochetak… bateragarritasun gutxi!»

GALDERAK: Volando Boys kuadrila @volandoboys99

Nondik dator Pochetas izena? Bereizten gaituen originaltasunaren oinarritik abiatuta, kuadrilaren izena gure izenen inizialen batura da, kasualitate hutsa bai.

Zelan definituko zenukete zuen burua? Intentsitate handikoa, ironiaz beterikoa, alaia, oso jatorra eta noski, parrandazale amorratua da gure kuadrila. Laburbilduz, etxera eramateko neskatxak gara!

Txosnak edo diskotekak? Zein da zuen estiloa? Orokorrean txosnak nahiago ditugu, baina nor engainatu nahian gabiltza, musika, giro eta konpainia galantarekin parrandan pasatzen dugu bizitza.

Zein plan duzue uda honetarako? Ideia asko ditugu, baina aukera gutxi; Urkulluk onartzen diguna. Mendizaleak izan arren, ondo datorkigu noizean behin hondartzara joatea.

Galdakaoko kuadrila bat aukeratu beharko bazenute parrandan irtetzeko, zein aukeratuko zenukete? Kuadrilan hainbat eztabaida izan ondoren, Tolmokush-ekoak aukeratu ditugu. Izan ere, txikitatik ezagutzen dugu elkar, eta horrek eragin zuzena du biltzen garenean gure artean sortzen den giroan.

Txortan egiteko, hondartza edo mendia? Honako hau aho batez erabaki da: mendia. Harea eta Pochetak, bateragarritasun gutxi. Gainera, mendiak hondartzak baino hurbilago ditugu.

Galdakaoko jaietan gaiztakeriak egiteko zein leku gomendatzen diguzue? Leku legalak, mesedez. Ez dizuegu gure sekretuen berri emango, baina egunen batean gaiztakerietan ibili eta topo egiten badugu ez ahaztu bostekoa ematen!

Galdakaoko jaietako ze proba uste duzue izan dela zuen indargunea? Tortillen dastatzaile profesionalak garenez, proba horretan ezin genuen huts egin. Hala ere, ez lasaitu, datorren urtean jaietako probak ospatzen badira, ez delako izango irabaziko dugun proba bakarra. Are gehiago, podiumean egoteko irrikan gaude!

Covid-a dela eta kuadrila birekin koarentena egin beharko bazenute, zeintzuk izango lirateke? Gure hurrengo koarentena Jazz-giroan izango balitz, edozein kuadrilarekin konfinatuko ginateke.

Pandemia mundial hau dela eta, ligoteoa faltan bota duzue? Ez gara inoiz ligoteoko erreginak izan eta pandemia honek oztoporen bat jarri digu. Hala ere, garai hobeak etorriko direlakoan gaude, edo hori espero dugu behintzat.

Zein kuadrilarekin ezkonduko zinatekete, zeinekin mantenduko zenituzkete harreman sexualak eta zein desagerraraziko zenukete? Denoi hainbeste gustatzen zaigun «salseo»an ezinbestekoak garela uste dugu, beraz, ez genuke jakingo nortzuk aukeratu; hala ere, denborak argituko ditu gauzak…