Herriko gazteen aisialdiari buruzko herri galdeketa jarri du martxan Galdakaoko Zizpa Gazte Konpartsak, eta udalerrian jarri dituzten kartelen bidez zortzi galdera azkar erantzuteko gonbitea egin dute.
Galdakaoko auzo ezberdinetan inkesta bat egiten ari da Zizpa Gazte Konpartsa, «herriko gazteen aisialdiari buruzko errealitatea hobeto ezagutzeko helburuarekin».
Konpartsakideek udalerrian zehar jarri dituzten karteletan Zizpak dioen moduan, inkesta honen bidez «gaur egun herrian zer hutsune dauden aztertu» nahi dute, «bai eskaintzan zein espazioetan ere».
Zortzi galdera azkarrez osatutako inkesta honetan, bere ekarpena egin gura duen herritarrak bere adinaz, bizi den auzoaz, generoaz, eta Galdakaon dagoen aisialdi kopuruaz duen iritziaz erantzuteaz gain, bere denbora librean inbertitzen duenaz edota gustatuko litzaioken aisialdi alternatiboaz hausnartu beharko du, besteak beste.





