Aitana Rodrigo galdakoztarra, Espainiako txapeldunorde 60 metrotan

Argazkia: RFEA.

Espainiako Atletismo Pista Estaliko Txapelketa lehiatu zen asteburuan Valentzian, eta bertan txapeldunorde izan zen Aitana Rodrigo galdakoztarra. Atletak 60 metroko lasterketan lortu zuen zilarrezko domina.

Valentziak Espainiako Atletismo Pista Estaliko Txapelketa hartu zuen asteburuan, eta bertan parte hartu zuen Aitana Rodrigo galdakoztarrak, Bizkaiko errekorra hautsi zuenak duela aste batzuk.

Rodrigok emaitza ezinhobea lortu zuen Valentzian, eta txapeldunorde izan zen 60 metroko kategorian.

Xabier Capetillo usansolotarrak ere Espainiako Atletismo Pista Estaliko Txapelketan parte hartu zuen, eta bosgarren izan zen 200 metroko lasterketan.

situs togel

situs toto