Jasotako «maitasuna eta profesionaltasuna» itzultzeko asmoz, Aitor Intxaurraga margolariak zenbait obra eskaini dizkio Usansoloko Ospitaleari. Lanak Oftalmologia Zerbitzuan kokatu dira.
Aitor Intxaurraga margolari bizkaitarra Barrualde-Galdakaoko ESI-ko pazientea da eta esker ona adierazi nahi izan du jasotako tratuagatik eta arretagatik.
Horretarako, zenbait obra eskaini dizkio Usansoloko Ospitaleari, eta lanak Oftalmologia Zerbitzuan kokatu dituzte.
«Margolariak jasotako maitasuna eta profesionaltasuna itzultzeko duen nahia bete da», adierazi dute ESI-tik.




